Rosalynd Franklin zientzia-arloko bazterkeriaren adibide ezagunenetako bat da. Izan ere, jakina da James Watsonek eta Francis Crickek Franklinek egindako lana (bereziki, 51 argazkiaren izenez ezagutzen den irudi ikonikoa) baliatu zutela DNAren egitura asmatzeko. Alabaina, bi ikertzaileek ez zioten halakorik aitortu Franklini, eta aipamen bat baino ez zioten egin, DNAren egitura argituz Nature aldizkarian, justu duela 70 urte, argitaratu zuten artikuluaren amaieran. Gerora, Franklinen ikerketa azaleratu bada ere, zalantzan jarri da zenbateraino jabetzen zen irudi haren esanahiaz. Orain, garaiko dokumentu batzuek agerian jarri dute Watsonek eta Crickek bezainbeste ulertzen zuela DNAren egitura.
Matthew Cobbek eta Nathaniel Comfortek aztertu dituzte dokumentu horiek. Baieztatu dutenez, Franklin ez zen Watsonen eta Cricken “biktima” bat izan, orain arte azaldu izan den moduan, baizik eta DNAren egitura aurkitu zuen kideetako bat: Maurice Wilkinsekin batera, “arazo zientifikoa artikulatu zuen taldearen erdia izan zen, konponbide baterako hasierako urrats garrantzitsuak eman zituen, datu erabakigarriak eman zituen eta emaitza egiaztatu zuen”.
Historia osatzen lagundu duten dokumentuak dira, batetik, Joan Bruce kazetariaren zirriborroetan aurkitutako idatzi batek, zeinak Franklini jasotako adierazpenak baitzituen, eta, bestetik, Franklinen kideetako batek Cricki idatzitako gutun bat. Bietan argi geratzen da Franklinek DNAren egitura ulertzen zuela.
Cobbek eta Comfortek Nature-n bertan azaldu dute hori guztia, eta DNAren egituraren aurkikuntza bi talderen lanaren emaitza izan zela argitu dute: Franklinek eta Wilkinsek lan esperimentala egin zuten, eta Watsonek eta Crickek, berriz, teorikoa. Hain zuzen, 1953ko apirilaren 25 hartan, Watson eta Cricken artikuluarekin batera, Wilkinsen eta Franklinen eta bakoitzaren taldekideen beste artikulu bana ere argitaratu zituen Nature aldizkariak. Horrez gain, adierazi dute Franklin, ageriko diskriminazio sexistaren aurka ez ezik, bazterkeria-mota ezkutuagoen aurka ere bazegoela, eta horietako batzuk gaur egun ere badaudela.
Franklin 77 urterekin hil zen, 1958an, obarioko minbiziak jota. Lau urte geroago jaso zuten Nobel saria Watsonek, Crickek eta Wilkinsek, DNAren egitura argitzeagatik.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.