Rol-joko batek irabazi du Durangoko Azokako lehen Sormen Beka

  • Saridun atipikoa izan du Durangoko Azokaren lehenbiziko Sormen Bekak: Etzi Portu Maritimoaren AtopiaRPG rol jokoak eskuratu du 15.000 euroko saria, mota honetako euskarazko lehen egitasmoa abian jartzeko.


2018ko abenduaren 06an - 11:56
AtopiaRPG proiektuaren bultzatzaileak, saria jaso berritan.

Bost fakzio elkarren aurkako gerran Euskal Herrian: ezaguna egiten zaizu? AtopiaRPG rol jokoaren bultzatzaileek gure errealitatetik abiatuta fikzio surrealista sortu nahi dute Durangoko Azokako sormen beka irabazi duen proiektuarekin.

Datorren urteko azoka iritsi bitartean, partaideak errekrutatzen ariko dira lehian diren fakzioak: “Sistema” (status quo-aren defendatzaileak), “Marxianistak” (arte martzialak marxismoarekin uztartzen dituen taldea), “Internazional ikusezina” (desordenaren aldeko bandoa), “Lur laua” (konspirazio-teorien zaleak elkartuko dituen taldea) eta “Agentzia” (informazioaren mertzenario taldea). Behin bando bakoitzak bere kideak bildu dituela, 2019ko Durangoko Azokan jokatuko dute lehenbiziko partida.

Proiektuak, jokoaz gain, liburu bat ere izango du, oraindik hura nork egingo duen eta zer formatu izango duen zehaztu ez badute ere.

Berezia izan da saria jasotzeko ekitaldia bera ere, aurtengo Sormen Bekaren gaia literatura izanik, Durangoko Azokako areto nagusira joan diren kazetari gehienek liburu konbentzionalago bat sarituko zutela espero baitzuten.

Itxaro Borda idazleak, epaimahaiaren izenean, azpimarratu du “euskaldun gazte geek batzuek sorturiko proiektua” dela AtopiaRPG, literatura fantastikoaren eta jolasaren arteko gurutzebidean dagoena.

Proiektu irabazlea aurkeztu duten taldea honako pertsonek osatzen dute: Xabier Landabidea, Galder Gonzalez, Beñat Irasuegi, Ohiana Calparsoro, Yerai Gascon, Unai Gorrotxategi, Gorka Salces eta Eneko Olazabal. Saria jaso ondoren eman dituzten azalpenen arabera, Telegram talde baten bidez osatu dute proiektua eta egitasmo irekia da, edonork parte hartzeko modukoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Durangoko Azoka 2018
Jaka horidun artistak Durangoko Azokan

Aurreko egunetako betekadarik gabe, baina igandea izateko bisitari kopuru onarekin, amaierara iritsi da 2018ko Durangoko Azoka. Etorriko dira balorazioak, aurreikusi daiteke oso positiboak izango direla Landako guneko pasilloetan ibili den jende kopurua ikusita; eta etorriko... [+]


Euskal kultura Mendiko Sermoiaren bidez ulertua

“Bada, jendetzak ikusirik, mendira igo zen” esaldiarekin hasten da gaur Durangoko Azokara sartu eta berehala oparitu diguten liburuxka. Eta ez, ez da turismo-gida bat, ez da Gerediaga elkartekoak jendea Anbotora bidaltzen hasi direla larunbat honetarako aurreikusita... [+]


Gu, Austriako esloveniarrok

Gauza arraroak gertatzeko posibilitateak atzo guztiz agortu zirela sinetsita, igo gara ba gaur arratsaldean ere Durangoko Azokako antolatzaileek Landako gunean utzi diguten mahaira, behingoz kontu arruntak kontatzen dituen artikulu bat idazteko prest gure kulturaren alfa eta... [+]


Munduko gauzarik arraroenak

Deituiozu berezi. Deituiozu bitxi. Deituiozu arraro. Deituiozu nahi duzun bezala, baina hau ez da normala. Eta ez, ez dut esaten Durangoko Azokaren bigarren egunean gaudelako eta gaur goizean oraindik Toti Martinez de Lezeak Ereinen standean eragiten dituen ilara ia mitologikoak... [+]


Gazteak euskal kulturara masiboki erakartzeko plan estrategikoa

Haurrak. Gazteak. Asko. Nonahi. Oraindik hain zaharra ez zarela uste baduzu –30 urteak ondo beteta dauzkagun askori pasatzen zaigu, “30ak dira 20 berriak” eta antzeko milongak saldu dizkigutenetik–, konbentzitu zaitez: bai, dinosauro bat zara ikasleen... [+]


2018-12-05 | ARGIA
Ikasleen egunarekin abiatu da 53. Durangoko Azoka

10:30ean zabaldu ditu ateak Durangoko Azokak eta igandera arte Euskal Herriko ekoizpen kulturalaren erakusleiho izango da. Ikasleen eguna da lehenbiziko hau eta nabari da Landako eraikinean, bisitari gaztez beterik baitago.


2018-11-30
ARGIA lekuz aldatua Durangoko Azokan
Erruki Jauna

Erruki gutxi izan baitu gurekin bateren batek 2018ko Durangoko Azoka antolatzerakoan. Leku banaketan. Ez gara azken hiru urteetan egon garen lekuan izango, ARGIA ez duzue aurreko sarrerako gune zabal hartan topatuko. Artekale 23, 24 eta 25 erakustokietan izango gara aurten,... [+]


2018-11-20 | ARGIA
Publiko guztiak asetzeko moduko egitaraua aurkeztu du Durangoko Azokak

53 edizio, 247 stand, 439 nobedade, horietatik 304 liburuak, 93 diskoak, 18 aldizkari, argitalpen elektroniko bat eta bestelako 23 lan: Durangoko Azokak aurtengo egitaraua aurkeztu du eta zenbakiek bat egiten dute 2018 honetan Gerediaga elkarteak aldarrikatu nahi duen... [+]


2018-10-23 | ARGIA
Aurtengo egitaraua eta kartela aurkeztu ditu Durangoko Azokak, aniztasuna aldarrikatuz

“DA! asko dira” leloa aukeratu du Durangoko Azokak 53. edizio honetarako. Abenduko zitaren aniztasuna aldarrikatu nahi du Azokak eslogan horrekin. Txakur Gorria kolektiboak egin du aurtengo afixa, Landako gunean egon diren standen planoan oinarrituta.


Eguneraketa berriak daude