Robin Hood Wall Streeten aurka

  • Reddit plataformaren bidez antolatu den gazte talde batek Wall Street kolokan jarri eta aberats askoren porrota eragin du. Sekulako oihartzuna izan du ekintzak, dagoeneko "XXI. mendeko Robin Hood" izendatu dituzte. Baina, nola lortu dute kapitalismo ahalguztiduna menderatzea? Bada, haien jokoan parte hartuta, haien joko-arauekin.


2021eko otsailaren 02an - 10:05
Argazkia: Getty Images.

Ezer kontatzen hasi aurretik, finantza-merkatuaren funtzionamendua, azaletik bada ere, ulertzea komeni da: enpresek burtsan kotizatzen dute eta beren balioek gorabeherak jasaten dituzte inbertsioen arabera. Hain arrotzak ez zaizkigun kirol apustuekin alderatuz: pilotariak frontoian nola, enpresek burtsan lehiatzen dute. Ikusleek baten edo bestearen aldeko apustua egin dezakete pilotarien ezaugarrien arabera, partida nork irabaziko duen asmatu nahian. Burtsaren kasuan, eskaintza eta eskariaren arabera: enpresa bateko akzioen eskaria handitzean, akzio hauen prezioek gora egiten dute; eskaria jaistean, behera.

Publiko zabalarentzat hain ezaguna ez den eragiketa bat short selling edo zorpeko salmenta da. Akzioak erostean hauen prezioen gorakadaren alde apustu egiten bada, short selling eginaz beherakadaren alde jokatzen da. Laburbilduz, akzioak interes oso baxuarekin maileguan hartu, hasiera batean saldu eta, prezioak eroriko diren aurreikuspenarekin, itzuli aurretik merkeago erostean datza. Diru asko eskuratu daiteke, baina badu bere arriskua: irabazi mugatua dute, maileguan hartutako akzioen balio osoa irabazi daiteke hau hondoratuz gero; baina galera mugagabea da, akzioa infiniturantz hazi baitaiteke. Hau da, akzioen ohiko salerosketa batean gertatzen denaren kontrakoa. Eragiketa hau hain da etikoki zalantzazkoa, ezen herrialde askotan debekatuta baitago, Europako gehienetan, kasu. Ez, ordea, AEBetan.

Beheranzko joera duten enpresak identifikatzea hain zaila ere ez da, beren negozio-eredua zaharkituta geratu delako, adibidez. Hauek dira, hain zuzen, zorpeko salmenta kantitate handiena pairatu eta are gehiago jaisten direnak. Inbertsore batzuek hauen gainbeherarekin negozioa egiten dihardute urteetan. Hauxe da GameStop enpresarekin gertatzen ari zena. Bideo-jokoak saltzen dituen denda-kate honek garai hobeak bizi izan zituen. Online joko zein erosketak medio, enpresa honen kotizazioa aldapan behera zihoan aspalditik. Beraz, inbertsio-funtsek haren kontra egiten zituzten short selling operazioek osatzen zuten bere akzioen gehiengoa.

David eta Goliat

Goazen, bada, aste honetako gertakaria kontatzera: Wall Streeteko stablishmentaren aurka altxatu eta erasoa jotzeko ideia Reddit webgunean sortu zen. Bertako Wall Street Bets foroan, bi milioi erabiltzaile baino gehiagok bat egin zuten, ekintza koordinatua antolatu eta GameStopen akzioak masiboki erosteari ekiteko. Erosle-kuadrila hau ez dute profesionalek osatzen; jende arrunta da, ikasleak asko. Diru xehea izan arren, beren sosak aurreztuta dauzkatenak. Inbertsore xumeak izanagatik ere, hain da talde handia, eta hain sinkronizatuta egin dute aurrera, espero zuten emaitza lortu dutela. Enpresa honen kapitalizazioa ikaragarri hazi da aste honetan: %18 astelehenean, %93 asteartean, %134 asteazkenean…

 

 

 

GameStopen akzioen kotizazioaren bilakaera azken 6 hilabetetan.

 

 

 

Ezusteko mugimendu honek hondamena ekarri die pilotu automatikoa jarrita short selling operazioak eginez amildegira zuzentzen ari ziren hainbat putre-funts eta inbertsore handiri. Bat-bateko joera aldaketa hau dela-eta, galerak murrizteko ahal bezain bizkorren akzioak atzera ere erosteari ekin behar izan diote. Halabeharrezko kitapen honek (short squeeze) akzio hauen balioa are gehiago igotzea eragin du. Ondorioz, egun gutxitan milioi askok egin die ihes poltsikotik. Baina, joko-arauak garbiak izan arren, erantzukizunik onartu ez eta, kasketak emanda, gazte talde honen egitasmoa salatu dute.

Kontraesankorra badirudi ere, orain arte edozein motatako merkatu libre kapitalistaren erregulazio oro baztertu duen finantza-elite hau, honelako ezustekoak ekidin asmotan, esku-hartzearen alde azaldu da egun hauetan komunikabideetan. 2008ko krisiaren ondotik, Chicagoko eskola ekonomikoaren doktrinari jarraiki, deserregulazioa goraipatu ostean, argi geratu da: injerentzia bai, baina haien mesedetan. Ikusteko dago norainoko sinesgarritasuna aitortuko dieten, izan ere, ez dezagun ahaztu urtetan AEBetako botere-sarea erein duten aberatsez ari garela.

Melvin Capital da adibideetako bat, munduko inbertsio-funts handienetako (eta ez bidezkoenetako) bat. Kexu azaldu da, GameStopen akzioen gorakadak, besteak beste, bere kiebra ekar lezakeela, 2.000 milioi dolarreko galera aitortu baitu. Wall Streetek short selling operazioetatik epeak bete gabe, eta beraz kontratuak errespetatu gabe, irtetea baimendu dio. Trikimailu honi esker lurjotzea saihestu du, baita beste funts askok ere.

Hori gutxi balitz, erregulatzaileak GameStopen kotizazioa ikuskatzen hasi ziren. Ostegunean, burtsako artekariek, tartean gazte hauek gehien erabili duten Robinhood bezalako aplikazioek, GameStopen akzioen erosketak geldiarazi zituzten (ez, ordea, salmentak), funts handien aldeko manipulazioa agerian utziz. Ondorioz, enpresa honen balioa %55 erori zen ostegunean. Ostiralean, hori bai, atzera-martxa sartu eta erosketa “mugatuak” baimendu zituzten.

Etorkizunean zer?

Hemendik aurrera zer gertatuko den ikusteko dago. Inbertsore hasiberri hauek beste hamaika enpresa biziberritzen hasi dira, Blackberry, Nokia edota AMC, kasu. Beren eferbeszentziatik oso urruti dauden konpainiak, hauek ere. Eta izan duten gorakadak akuilatuta, milaka lagun elkartu dira. Dena den, ez dezagun ahaztu burbuilak eztanda egiteko arrisku handia duela, GameStopen kotizazioak ez baitu islatzen bere balio erreala. Ezta aipatu enpresenek ere.

Ongi-egile edo Robin Hood garaikide moduan bataiatu dituzte; izango dira, gehiengoak mahai gainean kolpea jo eta putre-inbertsioen hondamendia baizuen helburu. Nostalgikoenek, GameStop eta garai bateko enpresak salbatzea. Dirua egin nahian elkartu denik ere egongo da. Baina, komenigarria litzateke, anekdota isolatu bezala ulertu beharrean, merkatu libre kapitalistaren ahulgune moduan aztertu eta sakontzea. Izan ere, gertatutakoak erakusten du, jende txikiak, antolatuta, jende handiaren jokoan parte hartu eta haien joko-arauak errespetatuz garaipena eskuratu dezakeela. Nahiz eta eliteek arau hauek egun batetik bestera aldatzea lortu, nahiz eta hainbeste aipatzen duten aukera berdintasuna zapaldu, boterea zalantzan jarri daitekeela.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Burtsa
Silicon Valley Bank-en porrota
Zer gertatu da eta zergatik da dena hain desegonkorra?

Kalifornian du egoitza Silicon Valley Bank-ek (SVB), munduko teknologia enpresa handienek egoitza duten eremu horretan. Teknologia eta start-up enpresen paradisua dela esan daiteke. Bertan daude, besteak beste, enpresa handi hauen egoitzak: Google, Apple, Meta, Twitter, Intel,... [+]


Iberdrolak 2.075 milioi euroko irabaziak izan ditu lehen seihilekoan, iaz baino %36 gehiago

Aurten 4.200 milioi euro irabaztea espero du Iberdrolak eta Ibex35ean gehien irabaziko duena izatea.


Kripto-txanponen prezioak behera egiten jarraitzen du

Azken sei hilabeteetan 48.884 dolarretik 20.694 dolarrera jaitsi da kripto-txanponen prezioa.


Netflix gainbehera, bai harpidetzatan, bai burtsan: zergatik?

Netflix plataformak aste honetan iragarri du harpidedun asko galdu duela urte hasieran. Hamar urtean lehenbiziko aldia da ikus-entzunezkoen erraldoiak horrelako albiste bat ematen duela eta notiziak eragina izan du enpresaren burtsako prezioan ere.


2021-04-08 | Juan Mari Arregi
Euskaltel: espekulatzeko pizgarriak

MasMovil taldearen bidez Euskaltelen lanpostuak suntsitu eta enpresa deslokalizatuko dute. Une hori iristen denean, zeren eta iritsiko da, orduan ere jasoko dute milioi askoko saria bere zuzendariek. Kapitalaren legea da.


2021-02-17 | Mikel Eizagirre
David Goliathen aurka Wall Streeten

Reddit interneteko plataforman antolatutako gazte talde batek Wall Street jo-puntuan jarri eta AEBetako burtsako erraldoi ugari porrotera bultzatu ditu, behea jota zegoen GameStop enpresan akzioak masiboki erosi ondoren. Gertakari polemikoak finantza-sistemaren arrakalak eta... [+]


2021-02-02 | ARGIA
Tubacexek gora egin du burtsan, Telegram bidez antolatutako herritarrek eraginda

EITBk iturri moduan "agentziak" aipaturik, Tubacexen akzioen igoera lotu du aurreko astean GameStop enpresarenak izandako igoerarekin. Reddit sare sozialaren bidez antolatu ziren herritarrak GameStop enpresaren akzioak AEBetako burtsan erosiz funts putreei diru galera... [+]


Beren langileak ABEEra bidalitako enpresa handiek 110 milioiko inbertsioa egin dute burtsan

Espainiako Estatuko zenbait enpresa handik krisiari etekin ekonomikoa atera diote; langileei aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea (ABEE) zabaltzeaz gain, burtsan inbertitu dute. Pandemiaren hasieratik 110 milioi euro inbertitu dituzte burtsan; horien erdia inguru,... [+]


2020-03-11 | Juan Mari Arregi
Mateo efektua

Kapitalismoaren “birfundazioaz” liburu berriak sortzen diren bitartean, kapitalismo horren kudeatzaileek 2019 urteak eman diena azaldu digute. Irabazi handiak izan dituzte enpresentzat eta, batez ere, zuzendaritzako buruentzat; irabazi globalak murriztu badira ere,... [+]


2020-03-11 | Moon of Alabama
Koronabirusa benetan al da gripea baino arriskutsuagoa?

Birus pandemia izan da burtsa merkatuen desazelerazioa eragin duena. Baina zerk egiten du Sars-CoV-2 birusa –horrela deitzen baita ofizialki koronabirus berria– hain arriskutsu? Birusak eragiten duen Covid-19 gaixotasuna, funtsean, gripe bat da, hori bai: mota... [+]


2020-01-09
Hiru zuzendari kaleratu ditu Euskaltelek

Enpresako finantza-zuzendari Jon Ander de las Fuentes, langileria-zuzendari Nuria Fresko García eta Barne Ikuskaritza eta Betetze Saileko zuzendari Alberto Santamaría kaleratu ditu, Naiz hedabideak jakitera eman duenez.


Dow Jones goranzko errekorrak hausten: Trumpen politikek badute Wall Streeten babesa

Dow Jones indizea 20.000 puntuetara iritsi da lehen aldiz urtarrilaren 25ean. Igoera Donald Trump AEBetako presidente izendatu eta egun gutxitara iritsi da. Trumpek estatuko negozioak sustatuko dituela agindu du, horien gaineko zergetan murrizketak eginez.


Burtsek hiru bilioi dolarreko kapitalizazioa galdu dute Brexit osteko bi egunetan

Historiako muturrekorik handienetako bat –bi eguneko jaitsierarik gogorrena– hartu dute munduko burtsek Britainia Handiko erreferendumaren ostean: hiru bilioi ("b" hizkiz idatzirik, bai) galdu dute konpainia handienek beren kapitalizazioetan. Kezka... [+]


2016-06-24 | ARGIA
Brexit
Europar Batasunetik ateratzea erabaki du Erresuma Batuak

Europar Batasunetik ateratzea erabaki du Erresuma Batuak ostegunean egin zuen erreferendumean. Boto emaileen %51,9k ateratzearen alde egin du eta EBn %48,1ek geratzearen alde. Brexit-aren aldekoek 1,2 milioi boto gehiago atera dituzte.  Partehartzea %72,2koa izan... [+]


Munduko ekonomia alarma gorrian: aste honetako bost lerro-buru nagusiak

Davoseko Munduko Ekonomia Foroan turbulentzia ekonomikoak dira protagonista. Krisi globala ate joka dugula dioten lerro-buru kezkagarriak irakurri ditugu aste honetan.


Eguneraketa berriak daude