Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria banatuko dituzte antolatzaileek. Epaimahaiak launa finalista aukeratu ditu sari bakoitzeko. June Fernández Kazetaritza sariko finalistetako bat da ARGIAn argitaratutako “Nerabeak eta sexu-heziketa: pornoa ote da arazoa?” erreportajeagatik.
2024ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien zortzi finalistak publiko egin ditu epaimahaiak. Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuak adierazi duenez, ohi bezala sari bi emango dira: Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria, biak 9.000 eurokoak. Horrez gain, aurtengo ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestaran kazetariak jasoko du. Azaroaren 27an izango da sari banaketa Andoaingo Bastero Kulturgunean, eta orduan jakinaraziko dituzte saridunak.
Sari bakoitzeko launa finalista aukeratu ditu epaimahaiak. Kazetaritza sarian June Fernándezek ARGIAn argitaratutako “Nerabeak eta sexu-heziketa: pornoa ote da arazoa?” erreportajea; Jon Artano Izetaren Juana liburua; Berria egunkarian Maite Asensiok, Amaia Igartuak eta Isabel Jaurenak idatzitako “Feminizketak” elkarrizketa sorta; eta Ipar Euskal Herriko Bada gazte hedabidea.
Komunikazio sariko lau finalistak ondorengoak dira: “Ikusgela” Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen proiektua; Berriaren “Ezer ez eta festa” podcasta; EITBko “Ez hain ondo” bideopodkasta; eta Euskalerria Irratiaren “Flop kultura” podkasta.
ARGIAren kolaboratzaile June Fernández finalista hautatzeko ondorengo gogoeta zabaldu du epai-mahaiak: "Eztabaida publikoan deserosotasuna eragin zuen gaia izan bazen ere, June Fernández kazetariak ordea, analisirako argumentu bilakatu zuen. Erreportaje gordina eta bete-betekoa osatu zuen Fernándezek, auzian aditu eta arituak diren interlokutore askoren hitzak bildu baitzituen, baita Euskal Herriko bost amen iritziak ere, etxeetan gaia nola lantzen den ezagutarazteko. Erreportajea osatzeko baliatutako irudi grafikoek aipamen berezia merezi dute".
Bideak podcastak Kazetaritza saria irabazi du, eta Lore hostoak podcastak Komunikazio saria. Menane Oxandabaratz omendu dute Ohorezko Mugarriarekin.
Aurtengo finalisten berri eman du Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak. Azaroaren 30ean izango da sari banaketa ekitaldia Andoainen. Zortzi finalisten artean Kazetaritza eta Komunikazio sari bana emateaz gain Elixabete Garmendia eta Patxi Baztarrika omenduko dituzte... [+]
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia aurkeztu dute Donostian. Azaroaren 25ean egingo dute sari banaketa ekitaldia eta Martin Ugalde idazle andoaindarra omenduko dute.
Aldizkari digitalak Komunikazio saria jaso du, eta Hurbiletik saioak, berriz, Kazetaritza saria.
Rikardo Arregi Sarietan euskarazko kazetaritzan mugarri izandako hamar proiektu komunikatibo omendu dituzte aurten. Horien artean Anaitasuna aldizkariaren zuzendari ohia, Angel Zelaieta, nire aitatxo. Begoña Arregiren eskutik jaso zuen saria; benetan, momentu hunkigarria... [+]
Rikardo Arregi saria jaso du ARGIAk ostiralean eta 1980an ARGIAri eutsi eta ekin zion lehenengo lantalde hari eskaini diogu. Langile talde horren ordezkari, Joxemi Zumalabe gogoan, Josu Landak, Iñaki Uriak, Joxemari Ostolazak eta Pello Zubiriak jaso zuten, Estitxu... [+]
Urtero Andoaingo Udalak euskarazko kazetaritzako lanak nabarmenduz ematen dituen Rikardo Arregi Sariek 30. aldia izan dute aurtengoa. Horregatik, ekitaldi berezia izan da urriaren 26an Bastero antzokian egindakoa eta baita sarien planteamendua ere: "Hamar mugarri" izan... [+]
Rikardo Arregi Sariak aurten 30. edizioa ospatu du. "Hamar mugarri" saritu ditu aurtengoan, eta horien artean bat "Zeruko Argiatik ARGIAra" izenekoa izan da. ARGIA egiten duen egungo lantaldeak, bereziki eskaini zion saria 1980an ARGIAri eutsi eta ekin zion... [+]
Andoaingo Udalak deitzen dituen Rikardo Arregi kazetaritza sariak banatu dituzte larunbatean. Kulturrizketak telebista saioak jaso du sari nagusia eta Kixoteneak erreportaje ilustratuen liburuak aipamen berezia.
Sustrai Colinak jaso du Rikardo Arregi Sari Nagusia, ARGIAn eginiko elkarrizketengatik. Amagoia Gurrutxagak Sari Berezia irabazi du, Kristiane Etxaluzi Jakin aldizkarian egindako elkarrizketa-biografiagatik. Eta Unai Oiartzunek merezi izan du Kazetari Berriaren saria, Irunero... [+]
Sari Nagusia jaso duten lanak ARGIAko elkarrizketak izan dira (Aiurrik grabatutako bideoan Colinaren bertsoak ikusentzungai). Kristiane Etxaluzi Jakinen eginiko elkarrizketa-biografiak jaso du Sari Berezia. Eta Irunero udal aldizkariko erreportaje sortagatik hautatua izan da... [+]
Julen Iriondo Martinez de Zuazok jaso du euskarazko kazetaritzaren XXVII. Rikardo Arregi sari nagusia eta Samara Veltek kazetari gaztearena. Mikel Ibargoien eta Iñigo Astitzen lanek sari berezia izan dute.