Produktuak plataforma digitalen bidez banatzen dituzten langileen egoera arautuko da, baina beste plataforma batzuetako langileak kanpo uzten ditu akordioak. Zaintza lanak egiteko langileak eskaintzen dituztenak adibidez kanpoan geratuko dira.
Asteazken gauean Espainiako Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak, CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE eta Cepyme patronalek lortu zuten akordioa ixtea. Ia bost hilabeteko epea behar izan da gobernuaren, sindikatuen eta patronalaren arteko akordioa lortzeko.
Rider-en eskubideen inguruko eztabaida 2017an hasi zen; epaile gehienen ustetan langile horiek ezin zuten autonomo gisa jardun eta soldatapeko gisa jardun behar zuten. Gobernuaren eta eragileen arteko akordioa lortu ondoren, araua idatzi eta tramitatzea falta da. Onartu ondoren hiru hilabeteko epea izango dute plataformek langileen egoera egokitzeko.
Araua artikulu bat bakarrak osatutako du baina horrek bi atal izango ditu. Lehenengo atalak, enpresak lan baldintzei eragiten dieten algoritmoei eta adimen artifizialeko sistemei buruzko informazioa enpresa batzordeei eman beharko diela arautzen du. Bigarren atalak aldiz, plataformaren banatzaileak soldatapeko langileak direla arautzen du. Erabaki hau hartzeko argudio nagusia aplikazioaren menpekotasuna izan da, aplikaziorik gabe ezinezkoa izango bailitzateke lan berdin egitea.
Riders X Derechos Rider-en sindikatuaren ustetan akordioa labur geratu da “autonomo faltsuak” ezabatzeko bidean. “Riderrak langile gisa onartzea lortu duena ez da gobernua izan, greba, manifestazio eta 44 garaipen judizialetan borroka egin dugun guztiok baizik”, adierazi dute sare-sozialetan.
“Gobernua oso motz geratu da, ez da rider-ak baino haratago joan”, adierazi dute Riders X Derechos sindikatutik. “Mediatikoenak gara, baina Espainian 500.000 autonomo faltsu baino gehiago egon behar direla kalkulatzen da; beraz, lege bat egin nahi izanez gero, gure kolektibotik harago joan beharko luke”, esan dute.
Ostegunean sare-sozialetan komunikatu bat atera zuten: “Riders X Derechos enpresak kategorikoki errefusatzen du CEOEren proposamena. Langileen Estatutua betetzea ez da patronalak egiten digun kontzesioa, enpresa guztiek duten betebeharra da.Edo patronalarekin edo langileekin, aukeratu”.
Riders X Derechos rechaza categóricamente la propuesta de la CEOE.
Cumplir el Estatuto de los Trabajadores no es una concesión que nos haga la patronal es una obligación que tienen todas las empresas.
O con la patronal o con los trabajadores, escojan. https://t.co/igHKVkxkVR pic.twitter.com/tFRvYLGmX5
— Riders x Derechos (@ridersxderechos) February 11, 2021
Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.
Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.
CCOOk egindako azterketa batek agerian utzi du hezkuntzan, industrian, ostalaritzan eta merkataritzan ordu estren kopurua nabarmen altua dela, eta enpresek urteko 3.254 milioi euro bereganatzen dituztela ordaindu gabeko ordu gehigarriengatik.
Sumarrek PSOEri ezarritako marra gorrietako bat horixe zen, lanaldia jaistea. Hala ere, laguntzak ematea ez zen hasierako asmoetan sartzen.
LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.
2019ean, Gorlizko emakume udaltzaingo batek tratu iraingarria eta sexu izaerako jokabide desegoki larriak sufritu zituela salatu zuen bere kidea zen gizonezko batengatik, eta, horren ondorioz, 2021an baja eskatu zuen. Orain, Bilboko Lan Arloko 2 zenbakiko epaitegiak ebatzi du... [+]
Irakaslea zara eta lanordutan nahiz lanorduz kanpo, berehala erantzun beharreko mezuz josten zaituzte ikasleek, haien gurasoek, ikastetxeko zuzendaritzak, lankideek? Deskonexio digitalaren beharraz gogoetatu dugu, Aitor Idigoras irakaslearekin: "Ateak ixten eta mugak... [+]
Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak
Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.
Lehen bi egunetan %100eko jarraipena izan du grebak TUVISAn, enpresa batzordearen arabera. Jaurlaritzak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Lan baldintzak eta zerbitzu publiko osoa hobetzea eskatzen dute langileek.
Bost egunetik hirutan manifestazioak egingo dituzte hiru hiriburuetan. ELAren arabera, jarraipena %70ekoa izan da lehen egunean.
Enpresak komunikabideei filtratu die berria langileei eta batzordeari jakinarazi aurretik. Kaleratzeen iragarpena langileek eta LAB sindikatuak Michelineko zuzendaritzaren "deriba autoritarioa" salatu ostean etorri da.
Correos posta-zerbitzuak garbiketarako azpikontratatutako Limpiezas J. Cordoba enpresako langileek salatu dute bost hilabete daroatzatela soldata kobratu barik eta, egoera konpontzeko neurririk hartu ez delakoan, greba mugagabera joatea erabaki dutela jakinarazi du ESK... [+]
Iparvending enpresak langile bat kaleratu zuela salatu zuen iraila amaieran ESK sindikatuak, eta kaleratzearen oinarrian enpresaren zein Ertzaintzaren “tratu iraingarria eta arrazista” zegoela. Kaleratutako langile Hamza Benzrira Gasteiztarrarekin hitz egin du... [+]
“Hodeia” izen etereoak ezkutatzen ditu ur eta energia kantitate handiak kontsumitzen dituzten zerbitzariz betetako pabiloiak. Bada, adimen artifizialak ere badu B aldea: Asia, Afrika eta Hego Amerikako milioika pertsonen lan esplotazioa. The Washington Posten... [+]