Ribaforadako Udala zigortu dute 2019an migratzaile bat iruzur bidez kanporatzen laguntzeagatik

  • 2019an Madou Khadim Sow Ribaforadatik kanporatu zuten. Udaletxean agertzeko hitzordua jaso zuen Khadimek eta bertan Espainiako polizia zeukan itxaroten.


2021eko maiatzaren 11n - 12:23

Berriak jaso duenez, datuak babesteko Espainiako Agentziaren ustetan, Ribaforadako Udalak ez zuen leialtasunez jokatu eta jokabidea ez zen zilegi izan: “Leialtasuna da datu pertsonalak erabiltzea era arrazoituan, herritarrek espero dutenaren arabera, eta ez modu makurrean edo herritarren kontrako ondorio kaltegarriak izanen dituzten era batean”.

2019an herriko udaletxera deitu zuten Madou Khadim Sow: errolda kontuez hitz egitera joateko eskatu zion momentuko alkate zen Jesús Mari Rodríguezek (PSN). Baina bertan Espainiako polizia zuen zain, egoera administratibo irregularrean zegoen eta 48 ordutan Senegalera deportatu zuten.

Erriberako komunitate senegaldarra haserre agertu zen momentu hartan eta alkateari azalpenak eskatu zizkion. Alkateak aldiz legea bete besterik ez zuela egin adierazi zuen. Garai hartako alkatea zena, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko zuzendari nagusia da egun. Mikel Garcia Idiakezek momentuan xehetasunak azaldu zituen ARGIAn.

Gaur argitaratu den ohar baten bidez, Erriberako Senegaldarren Kolektiboak, Nafarroako Munduko Medikuek, Paperak eta Eskubideak Denontzat eta SOS Arrazakeria Nafarroak Ribaforadako Udalari eta Nafarroako Gobernuari galdetu diete zer egingo duten Khadimi urratutako eskubideak berreskuratzeko. “Nola konponduko dute egindako kaltea? Zer mekanismo jarriko dira abian horrelako gertaerak berriro gerta ez daitezen?”. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.


2025-04-23 | El Salto-Hordago
Arun Kundnani: “Arrazakeriak gizarteko baliabideen banaketarekin du zerikusia”

Militante eta ikerlari antiarrazistak abiapuntu argia adierazten du: arrazakeriaren aurka borrokatzea ez da zeregin psikologiko edo diskurtsibo bat, baizik eta egiturak desegiteko premia.


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


Gasteiz Anitza sortu dute, auzoetako arazoak integrazioaren bidez konpontzeko

Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]


2025-03-25 | Euskal Irratiak
Giza-kate bat Baionan, arrazismoaren eta faxismoaren goititzearen kontra

Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-19 | June Fernández
Meloi saltzailea
Black lives matter

Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:

Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.

Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.

Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.

Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]


‘Seguru? Auzo seguruen alde’ leloa izango du aurtengo arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako martxak Donostian

1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]


2025-03-18 | Gedar
Eraso arrazista bat izan da Lekeition

 Lau turistak eraso zieten jatorri pakistandarreko hainbat langileri, Lekeitioko Gazte Asanbladak salatu duenez.


2025-02-17 | Euskal Irratiak
Migranteen kontrako polizia operazio bat salatu dute Baionan

Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eguneraketa berriak daude