Brigadako jenerala eta Donostiako gobernari militarra 1813an. Espainian 1808an sartu zen, Kataluniako armadaren Estatu Nagusiko buru. 1813an Donostiako gobernari militar izendatu zuten. Ugartemendia eta Jauregi San Bartolome gainera iritsi zirenean, donostiarrei haien bila joatea galarazi zien. 4.000 soldadu agintepean izatera iritsi zen. Bera ere buruan zauritu zuen erasoari defentsa setatsua aurkeztu bazuen ere, azkenean irailaren 8an gaztelua errenditu zuen. Napoleonek berak zoriondu zuen, eta teniente jeneral gradura igo. Haren izena Pariseko Garaipen Arkuaren mendebaldean agertzen da.
Iritsi da berriz ere abuztuak 31. Donostiarrentzat data beltza. Egun horretan orain 202 urte, 1813an hiria suntsitu, 1.600 pertsona inguru hil, hiriko ia emakume guztiak bortxatu eta lapurreta erraldoia egin zuten espainiarren aliatu ziren armada ingeles eta portugesek.
Aliatuek Donostia suntsitu eta egun gutxira Zubietako bileran hiria berreraikitzea erabaki arren, hondamendiaren ondorioak hurrengo hilabeteetan eta urteetan nozitu ziren. Donostiarrek laguntzarik gabe, arpilatuta eta epidemiek jota ekin behar izan zioten hiria... [+]
Gerrek Suntsitutako Hirien Topaketak” antolatu dituzte Donostian, hilaren 21ean. Bizikidetza eta bakea ardatz, etorkizuna izango dute hizpide bertaratutakoek.
1813ko Donostiaren suntsiketa oroitzeko egitarau zabala prestatu dute abuztuaren 30 eta 31rako. “Biktima guztien ezagutza” dute oinarri ekintzek sarraskiaren 200. urteurrenean, historian galduta ez geratzeko.
Espainiako erregea. Erresumaren ardura María Luisa de Parma andrearen eta Manuel Godoy balidoaren esku utzi zuen. 1808an, krisialdi politiko eta militarraren erdian, Fernando VII.a semearengan abdikatu zuen; baina Napoleon ados egon ez eta semea behartu zuen koroa... [+]
Carlos IV.aren balidoa. Bere jarduera profesional meteorikoa Carlos IV.a erregearen emaztearekin, Maria Luisa de Parmarekin, izandako erlazioarekin lotu da. Konbentzio Gerran Godoyk traizio bezala hartu zuen Donostia Moncey jeneral frantsesari errenditu izana. 1800an... [+]
Baileneko dukea, espainiar militar eta politikaria. Campo de Gibraltar-eko komandante jenerala zen 1808an, frantsesen inbasioa gertatu zelarik. Baileneko borrokan Duponten tropak azpiratu zituenez, behin-behinean frantsesak penintsulatik egotzi zituen; huraxe izan zen ordura... [+]
Donostiako aldirietatik zuzendu zituen hiriari eraso egin zioten tropak, nahiz eta, Iruñeko frontean egon ahal izateko, azken erasoaldia Thomas Grahamen esku utzi. Sarraskitik bizirik ateratakoei laguntza ukatu zien, eta ez zuen bere gain hartu bere tropek hiriaren sute... [+]
Hitz hauek idazten ari naizen unean, 199 urte atzera eginda, tragedia beltza bizitzen ari ziren Donostian, eta askok ordurako dena galdu zuten. Abuztuaren 31n sartu ziren tropa ingeles eta portugaldarrak hirian, eta hurrengo egunetan frantziarrak Urgull mendiko gotorlekura igo... [+]
Atzo Iñaki Egañaren Donostia 1813 liburuaren sarrera orokor bat egin nuen, eta blogerako artikulua luzeegi zihoala ikusita, hurrengo baterako utzi nuen Donostian gertatu zena ulertzeko azalpen eskematiko bat idaztea. Agian ez dira historia ulertzeko 10 punturik... [+]