Raul Zibechi kazetari uruguaitarra chavismoak azken urteotan eramandako bidearekin kritiko agertu da ezkerretik. Azken hauteskundeen bezperetan idatzi du Venezuelari buruz "Cruce de Caminos" artikuluan. Herrialde honetako edozer baldintzatzen duen datu nagusia azpimarratzen du: petrolioaren geopolitika. Hona zati bat euskaraturik.
Azken hamar urteotan Venezuelak lurpean dauzkan frogatutako erreserbak %274an handitu dira, pasatuz 2004ko 80.000 milioi upeletatik 2014an kalkulatu diren 298.000 milioietaraino. Ia lau aldiz biderkatu dira, herrialdea bihurtuz petrolio erreserbetan munduko lehena, planetak daukan guztiaren ia %20 dauzkala. Epe berean, Saudi Arabiaren erreserbak doi-doi %1 handitu dira, 267.000 milioi upeletaraino. Hau da, goia jota dagoela. Herrialde arabiarrak eduki baldin badu munduko erreserbetan lehena izateko ohorea II. Mundu Gerraren amaieratik, orain bigarren postura jaitsi da, bere lurpean ez datza planetako petrolioaren %15 baino.
Datuok erakusten dute petrolioaren geopolitikan, denek dakitenez edozein geopolitikaren korapilo handiena den horretan, Venezuela bilakatu dela Saudi Arabia berria. Hau da, munduko gaurko eta biharko botere banaketan herrialde klabea. Eta honekin ez jolasean ibiltzerik.
AEBk harreman pribilegiatuak ezarri zituen erregetza sauditarrarekin. 1945eko otsailaren 14an Franklin Roosevelt presidentea egun batzuetan egon zen bilduta Abdelaziz ibn Saud erregearekin USS Quincy gerraontzian, Yaltako bileratik etxera bidean. Petrolioa izan zuten mintzagai nagusi. Zazpi hamarkadaz Riadek merkatua baino merkeagoko prezioetan saldu zion petrolioa Washingtoni, horrela bermatuz munduko lehen potentziaren nagusitasun ekonomiko eta politikoa. Ordainetan, AEBk sekula ez diote petro-monarkiari eskatu beste herrialdeei eskatzen dietena eta ez du bere barne politikan muturrik sartu. Gaur arte ez du eskatu ez hauteskunde demokratikorik, ez adierazpen eta bilera askatasunik, ez giza eskubideekiko errespeturik. Horrela, gaur egun Saudi Arabia da halako “Estatu islamiar toleratu bat”. Washingtonek ezikusia egin die hango emakumeen eskubideei (ezin dute kotxerik gidatu, esate baterako), blogari bati zigortzat ezarritako milatik gora zigorradari, edo beste edozein herrialdek baino nasaiago erabiltzen dituen burugabetzeei. Washingtonen ez du auzitan jartzen Yemenen Saudi Arabiak dagien gerra ere, Mendebaldeko hedabideek kasik aipatzen ez dutena.
Aitzitik, petrolioaren geopolitika horrek berak eraman zuen Etxe Zuria ahorik ez irekitzera 1989ko otsailean Carlos Andrés Pérez Venezuelako presidenteak –gaur Venezuelako oposiziokoak defenditzen dituen Felipe Gonzalezen lagun handia bera– odoletan ito zuenean Caracasen murrizketa ekonomikoen kontrako herri matxinada bat, 300 hildako eta 2.000 desagerturekin. Alderatu bedi zer nolako oihartzuna eman dioten hedabideek Nicolas Maduroren gobernuaren kontrako manifestazioei –PSOEk Maduroren “tirania” aipatzen du– saudiarabiarrena bezalako erregimenei ematen dietenarekin. Petrolioaren geopolitika da gakoetako bat ulertzeko nola dauden bi neurri ezberdin segun eta munduko zein lekutarako.
['La Brecha' aldizkari uruguaitarrean Raul Zibechi kazetari ezagunak argitaratutako "Cruce de Caminos" artikuluaren atal bat, ARGIAk euskaraturik]
Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.
Espainiako Gobernuak gezurtatu egin du Espainiako Inteligentzia Zerbitzuekin zerikusirik zutenik. Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugan atxiki zituzten, baita atzerritar gehiago ere. Haien familiek esan dute turismoa egiten ari zirela.
PP, Vox, EAJ, UPN eta Coalición Canariako ordezkarien 177 aldeko botorekin onartu du ebazpena Espainiako Kongresuak, gobernuari eskatzen diona oposizioko buru Edmundo González presidente gisa onartu dezala. EAJk gobernua sustengatzen duen gehiengoarekin apurtu du... [+]
Igandean heldu da Edmundo González Urrutia Madrilera, Espainiako Armadako hegazkin batean. Venezuelako Gobernuak adierazi du gertatua “bi gobernuen arteko akordioaren” ondorioa dela. Espainiako Gobernuak azpimarratu du Gonzálezek egin duela asilo... [+]
Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.
“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]
Maduroren hautagaitzak botoen %51,2 eskuratu du, eta %44,2 oposizioko hautagai nagusi Edmundo Gonzálezek, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak emandako datuen arabera. Oposizioak iruzurra salatu du, eta chavismoak emaitzak errespetatzera deitu du. Madurok jarraian... [+]
Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]
Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.
Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]
Asteazkena zuen baraualdiaren 36. eguna, baina azaldu duenez, erietxean artatu behar izan dute. Gose greba eten arren, bere nortasun juridikoa lortzeko borrokan jarraituko duela dio.
Martxoaren 29an abiatu zuen gose greba Asier Guridi Zaloña errefuxiatu politikoak Caracaseko (Venezuela) Espainiako Kontsulatuaren aurrean, nortasun juridikoa eskatzeko. Espainiako Estatuak ez dio nortasuna aitortu eta oinarrizko eskubideetara sarbidea murriztua dauka... [+]