Iraultzaren arrakastatik ia sei hamarkada igaro direnean, Castrotarrek Kuba gobernatzeari utziko diote. Ostegun honetan iragarriko dute zein izango den herrialdeko presidente berri eta Raúl Castroren ordezko. Miguel Díaz Canel presidenteordeak ditu aukera gehien eta ez da espero norabide aldaketa handirik.
Kubako Asanblea Nazionalak erabakiko du presidente berria eta aurreikuspenak betetzen badira, Miguel Díaz Canel 57 urteko ingeniari elektronikoa izango da aukeratua. Hala, Iraultza egin zuen belaunaldiak hurrengo belaunaldiei emango lieke lekukoa eta boterea, eta epe motzean behintzat, ez da espero aldaketa handiegirik; Raúl Castrok urteotan eraman duen politikari jarraikortasuna emango zaiola uste dute adituek. Castrok berak Alderdi Komunistako idazkari nagusi izaten segituko du.
Fidel anaia ordezkatu zuen Raúl Castroren gidaritzapean, sektore pribatua zabaldu da urteotan (gaur egun kubatarren ia %30ek sektore pribatuan egiten dute lan), kanpo zorra birnegoziatu da, herritarrek bi urtez legalki atera daitezke irlatik bertako ondasunak galtzeko arriskurik gabe, eta AEBekiko harremanak normalizatzeko urratsak eman dira, besteak beste.
Amets Ladislao Kuban egon berri da bertako laborantza eredua eta elikadura sistema ezagutzen. Sobiet Batasuna (SESB) erori zenean eta jasaten duen mundu mailako blokeoa dela-eta, pestizida eta ongarri kimikorik gabe geratu zen Karibeko irla, eta kimiko horien ondorioz, lur oso... [+]
Nazio Batuen Batzar Nagusian onartu dute AEBek Kubari ezarritako blokeoa amaitzeko ebazpena: aldeko 187 boto izan ditu, aurkako bi (AEB eta Israel), eta abstentzio bat (Ukraina).
AEBetako Defentsarako Inteligentzia Agentzian analista lana egiten zuen, eta hainbat informazio sekretu helarazi zizkion Kubako Gobernuari 1984tik aurrera. 2001ean atzeman zuen FBIk, eta 25 urteko espetxe zigorra ezarri zion. Bere aurkako 2002ko epaiketan egin bezala, orain... [+]
Habanan egindako elkarrizketa baten bigarren atala izan liteke hau. 2011ko ekainaren 19an ARGIAren orrialdeetan mintzatu ginen Holguineko (Kuba) gotzainarekin. Francok estatu-kolpea jo zuen garaian Legazpiko alkate Daniel Arangurenen eta Emilia Etxeberriaren semea dugu, gurasoen... [+]
Pablo Milanés abeslari kubatarra zendu da, 79 urterekin. Madrilen eman ditu azken urteak, baina han eta hemen kontzertuak eskaini ditu, azken unera arte.
Bost edo sei metro luza daitekeen belar erraldoia da. Belarrari eusten dion zurtoin lodi eta indartsuak kanaberaren egitura du: malgua, zaila eta sendoa. Azukre kanabera da (Saccharum officinarum). Lurpean kanaberazko sustrai sare gogorra sortzen du, eta horrek eusten dio zutik,... [+]
Kubako herritarrek baiezkoa eman diote Familiaren Kode berriari (orain arte indarrean zegoena 1975ekoa zen). Bertan onartzen dira sexu berekoen ezkontza eta hauek haurrak adopzioan hartzeko aukera, haurdunaldi subrogatua arautzen du eta 18 urtez beherakoen ezkontza debekatzen... [+]
Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, uda honetan etxera itzuli dira Emilio Martinez de Marigorta eta Felix Manzanos Cabo Berdetik eta Iñaki Rodriguez Kubatik. Oraindik, baina, beste bost deportatu eta 24 erbesteratu politiko daude Euskal Herritik kanpo.
Esperimentua egin dute: kalean aurkitzen joan diren gizonei proposatu diete argazki batean agertzea belarria lorez apainduta. Ez da beste munduko ezer, eta hala ere irainduta sentitu da gizon bat baino gehiago, hain da ahula batzuen maskulinitatea.
Gobernuz Kanpoko Erakundeak salatu du bigarren aldia dela gizon berak haien aurka egiten duela. Oraingoan esan die lokala erreko duela eta "komunista zikinak" eta "maritxuak" direla.
Koldo Mitxelena Kulturunean erakusketa zabal bat dago ikusgai Donostiako familia entzutetsuenetako bateko kideek ateratako argazkiekin: Aurrera eginez deitu diote. José Brunet Berminghamek XIX. mendearen azken herenean ateratako dozenaka argazkiz dago osatuta eta benetako... [+]