Público egunkariak hori frogatzen duten dokumentuak argitaratu ditu. Dokumentuen arabera, poliziak zelatatuak zituen atentatuak burutu zituzten gazteak, eta horien ustezko buru Abdelbaki es Satty Espainiako zerbitzu sekretuen (CNI) isil-mandataria zen.
2017ko abuztuaren 17an furgoneta batek Bartzelonako Rambletako pasealekua abiadura handian gurutzatu zuen, hamahiru pertsona hil eta ehun baino gehiago zaurituz. Hurrengo egun eta asteetan poliziak jakinarazi zuenaren arabera, talde jihadista bat zegoen gertakarien atzean. Gazte batzuek osatzen zuten taldea, eta horien burua omen zen Ripoll herriko Abdelbaki es Satty imana. Mossos d'Esquadrako poliziek gazteetariko bi hil zituzten egun horietan, bat adingabea.
Público-k hainbat informazio argitaratu ditu gertakari haiekin lotuta. Horien arabera, Es Satty Espainiako zerbitzu sekretuen isil-mandataria zen. Egunkariak CNIko polizia batek Es Sattyrekin komunikatzeko ireki zuen posta kontuaren helbidea, pasahitza eta mezuak argitaratu ditu. Kontu horren azken jarduera atentatuak baino bi hilabete lehenagokoa da.
Egunkariak CNIaren dokumentu batzuk ere argitaratu ditu. Dokumentuek erakusten dute poliziak atentatuak prestatzen ari zen taldea gertutik zelatatzen zuela, gertakariak baino hilabete batzuk lehenagotik. Gazteen mugimenduak ezagutzen zituzten, tartean Alcanar (Taragona) herriko etxera egiten zituzten bidaiak. Hilabeteak eman zituzten bertan gazteak eta Es Sattyk lehergailuak egiten.
Público-k ziurtatzen du CNIk talde jihadista zelatatzen jarraitu zuela Rambletako atentatuaren egunera arte, eta atentatuaren hurrengo egunean ezabatu zela Es Sattyern fitxa CNIren iturrien erregistrotik. Bihartik aurrera hori frogatzen duten dokumentu berriak argitaratuko ditu egunkari digitalak.
Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]
Bartzelonako Udaleko Immigrazio, Kultura Aniztasun eta Dibertsitate zinegotzia da Lola Lopez (Galizia, 1957) antropologoa. Bizikidetzaren alde eta islamofobiaren kontra ibilbide luzea egin du Kataluniako hiriburuan, eta aurretik Kataluniako Ikus-entzuneko Kontseiluan (CAC) eta... [+]
Katalunian 2017ko abuztuaren 17an gertatutako erailketa masiboak direla kausa, zenbait hausnarpen idazteari ekin diot, batik bat bi artikulugile irakurri ondoren: Santiago Alba Rico eta Jordi Graupera. Alde batetik, biok filosofoak dira, eta eskarmentua daukate azterketa... [+]
No tinc por atera zitzaion eztarritik Bartzelonan herritar bati. Deiadarra sentimendu askoren katalizatzaile izateaz gain, bizi dugun garai nahasien isla ere bada.
Freddy Mercury eta Montserrat Caballé irudikatu ditut abuztuaren 17ko gauaren minean, Rambla gainetan eta Cambrilsko itsasertzean, No tinc por bi bozetan kantatzen. Mina hazi zait bihotzaren sakonean: masa hilketen zerrenda emendatzen ari da, Parisko Charlie Hebdo-ren... [+]
Kataluniako erasoen ostean, batasun abstrakturako eta –inork ezagutzen ez dituen– Mendebaldeko baloreen defentsarako deiek estali nahi izan dute jihadismo globalari buruzko eztabaida. Sakoneko azterketa saihestu nahian, testuingururik gabeko kontakizun apolitiko eta... [+]
Katalunian izandako azken gertaerek, Bartzelona eta Cambrilsen komando jihadista batek egindako atentatu hilgarrien ondoren, azterketa politiko objektiboa behar dute, lasaia eta itsutasunik gabea. Astakeriaren aurrean, erraietatik irtendako erreakzioak saihestu behar dira, agian... [+]
Atentatuen izaera eta ondorioez gain, bada galdera bat etengabe dabilena auzi honen bueltan: nola eragingo dio honek prozesu independentistari? Nola urriaren 1eko erreferendumari? Denborak erantzungo du zehatzago, baina dagoeneko ez da zalantzarik eragiten ari dela, egunero,... [+]
Pierre Conesa (1948) Frantziako Defentsa ministerioko goi-funtzionario erretretaduna elkarrizketatu du Afrique-Asie hilabetekariak uztail-abuztuko zenbakian, Bartzelonako gertakizunak baino lehen. Pasarte txiki bat euskaratu dugu, non Afganistango gerratik gaur arte luzatu den... [+]
2015ean talde jihadista bat desegin zuten Esquadra Mossoek eta operazio horrek agerian utzi zuen Espainiako Poliziaren etsaigoa Kataluniako Polizia autonomikoarekin.
Usteko erasotzaileak 18 eta 55 urteko bi gizonezko dira. Erasoa pairatu zutenak, 13 eta 17 urte arteko hiru gaztetxo. Bartzelonako eta Cambrilsgo biktimen omenezko minutu bateko isilunearen ondotik gertatu zen erasoa.
Kazetariok ez dugu gorrotoaren meatzari lana egin behar. Inork baino inpartzialago jokatu behar dugu, gure egiak besteenekin erkatu eta informazioa, ardo zaharra bezain ona botilaratzeko.
Gérarda Collomb Frantziako barne ministroak jakinarazitako datuen arabera, Cambrilseko hamabi laguneko taldeko lau kide izan ziren Parisen atentatuaren aurreko astean, Cambrilseko erasoan erabilitako Audi3a autoarekin.
Espainiako Erregea Felipe VI. eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernu burua manifestazioan izanez gero, CUP ez zela bertan izango adierazi zuen atzo ezkerreko koalizio independentistak.
Astelehen goizean Josep Lluis Trapero Kataluniako Mossoen buruak kazetari bati emandako erantzuna izan zen irudietan ikusten dena, polizia buruak azalpenak katalanez emateagatik kazetariak prentsa aretoa utzi zuenean: “Ongi da, agur”.