Quisiera ser alcalde Donostiyakua


2022ko abuztuaren 30ean - 11:05
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Quisiera ser alcalde,

Donostiyakua.

Daría yo a los pobres

pattarra nahikua...

Eusebio Mugerza (1874-1955), Mendaro Txirristakak sortu zituen bertso famatu hauek XX. mendearen hasieran. Bretxako merkatuan jartzen ohi zen bertsopaperak saltzen eta poltsa ona lortzen omen zuen.

Egun ez dut uste Bretxan jarriko litzatekeenik Eusebio. Sekulorun sekulotan obretan baitago, egoera negargarrian. Mundu zabalean hamaika lekutan berritu dituzte merkatuak, berezko izaerari eusten. Hemen, ordea, asmatu zuten merkatu eredugarria hondatzen, balio estetiko eta ondarezkoa trauskilkeria bihurtzen. Horixe da gure diruak xahutzea. Inork aterako zuen bentaja.

Inoiz zabalduko den eraikin berrian, merkatuari lekutxoa utziko zaio. Auzorako ekipamendu publiko batzuk izango dira (fede eskaseko pertsonak!), baina mila bat metro geratuko omen dira sobran. Horiek baliatzeko, zer bururatu zaie gure agintariei? Itxura antzeko komun publikoak jartzea? Plaza estalia egitea eguraldi txarretan herritarrak elkar daitezen eta datozen beroaldietan babesleku klimatikoa izan dadin? Liburutegia, bizikletetarako aparkaleku txukunak...? Ez noski: ostalaritzako jardueretarako uztea. Gutxi izan eta amona haurdun.

Bretxakoa gure auzoan gertatzen den kalamitateetako bat besterik ez da. Hogeita hamar urte dira Udalak, kostata, onartu behar izan zuela Parte Zaharra tabernez saturatuta zegoela. Begien bistakoa eta belarrien belarrikoa zelako. Handik aurrera, zer egin du arazoa konpontzeko† Auzo elkartearen eskaerei entzungor eginez, saturazioa areagotzeko trikimailuzko ordenantzak jarri (beste izen bateko lizentziez tabernak ugaltzen utzi edo bultzatu, hauen kaleetako inbasioa ontzat eman, ordutegiak zabaldu, kontrolik ez jardun horietaz...). Zentzu guztietan, behar lituzkeen kontrako neurriak hartu. Azeria dugu oilategiaren zaindari.

Orain ostatu eta hotelen saturazioa dago Donostian. Eta turista jendearena ere bai. Eta Alkateak aitortu omen du aurre egin nahi diola. Bide beretik badoa, leku berera iritsiko da. Saturazioaren saturaziora. Osasun sozialaren arazo potolo hau sendatzeko tirita proposatu du: tasa turistikoa jartzea komeni ote litekeen pentsatzeko aukera izan litekeela agian, patsadaz eta soseguz noski, 2050erako edo. Berehala oldartu zaizkio gobernu kideak. Ez da horretarako momentum, Eneko, txotxolokeriarik ez. Komunista!

Turismoa laguntzeko garaia dela esan diote. Beti da edonori lagunfzeko aro egokia. Zer da, baina, laguntzea? Maiz bide okerretik doanari, estrata egokia non den argitzea. Mundu osoan ari dira adituak euren buruei galdetzen nolako turismoa komeni den egun, bizi dugun egoera ekologiko eta sozial kalamitosoan. Biltzarreak egiten dituzte eta liburu ugari argitaratzen modu berriak proposatzen. Hemengo eredua, Fraga Iribame Información y Turismo ministro ohiaren ildoari jarraitzen diona, denek arbuiatu egiten dute. Ikusi da Espainiako eta beste leku askotako itsasertzetan nolako eragina duen.

Aberastasun handia asezinentzat. Giroarentzat kalte eta herritar soilentzat bizi kalitate eskasagoa.

Lehengo lepotik, Donostian eskaera prestatzen ari omen da Ostalaritza Federazioa: terraza gehiago nahi dituzte: handiagoak, ordutegiak ere zabalagoak, musika eta telebista jartzeko baimenak... ¡Es la guerra! ¡Más madera! Garbi dago zeinek agintzen duen.

Orain hiru urte, gure auzoa Multzo monumentaltzat eman zuen Eusko Jaurlaritzak. Bertakook ez dugu harrez gero inongo hobekuntzarik ikusi. Soilik aurreko saturazio saturatua areagotu egin dela. Eta zabarkeria ere bai. Adibide txikia: egunero uda honetan, goiz osoa eta maiz arratsaldez ere, Udaletxe zaharraren arkupeak tabernetako edarien biltegi bihurtu dira. Eraikin monumentalean desastrearen monumentua. Inori ez omen dio lotsarik ematen.

Auzotarroi kaiko arranpalan eguzkia hartzea debekatu egin digute, Nautikoan oin azpiak arriskuan jarri gabe ezin bainatu... Gogorazi egiten digute: txingurriak zarete. Kontuz txingurriekin baina! Ozpina botata ere, ez gara desagertzen.

Donostia ez zen munduko bosgarren marabila, ezta ehungarrena ere, donoxtiar askok horixe sinistu nahi izan badute ere. Baina moñoñoa bazen. Gero eta gehiago, ínguru batzuetan, gure auzoan nagusiki, arrunkeria eta kutreziaren gailurra ukitzen ari gara, Everesten bezala.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ezer aldatu ez zuen pandemia

Bost urte igaro dira pandemiaren hasieratik. Pandemia horrek ekarri zuen denok zaintza eredua ezagutzea, inondik inora ere behar bezala ez zebilena. Egoitzetako kutsatzeen eta hildakoen datuak, batez ere pribatuetan, zifra hutsak baino askoz gehiago izan ziren.

2020ko... [+]


Gure istorioak berreskuratzea eskubideak defendatzeko

Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]


Zerga turistikoarena estrategia komunikatibo hutsa da

Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Bi minututan galdutako elkarrizketak

Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!

Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]


2025-03-13 | Josu Iraeta
Herri aske izango bagara

Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.

Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Frantzisko

Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.


Ongi etorri, Judimendi eskola

Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Eguneraketa berriak daude