“Què faig si...” (Zer egingo dut...) katalanez bizitzeko gida

  • Ohikoak diren hainbat egoeren aurrean nola jokatu erakusten du "Què faig si..." (Zer egingo dut...) gidak, Ara egunkariak plazaratua Plataforma per la Llengua elkartearen laguntzaz.


2020ko maiatzaren 30an - 08:51

"Euskaraz bizi nahi dugunontzat ere guztiz baliagarria" da, txiokatu du Kike Amonarriz soziolingusitak. Izan ere, egunerokoan katalanez hitz egitea zaila dirudien egoeretan nola jokatu erakusten du gida horrek. Egileen hitzetan, haren helburua da katalanez bizi nahi duten pertsona guztientzat baliagarriak izan daitezkeen jarraibideak eskaintzea.

Galdera-erantzunak dira gidaren ardatz. Lehen galdera, esaterako, honako hau da: "Inor gaztelaniaz hitz egiten gerturatzen zaizu. Zer egingo dut?". Eta bi erantzun posible aukeran: "Gaztelaniaz" egin, ala "katalanez". Bata ala bestea klikatu, egindako hautuaz azalpen laburra agertuko zaigu pantailan. Galdetegiaren amaieran, katalanaren aurkako erasoak salatzera dei egiten du Plataforma per la Llenguak.

Ara egunkariak sareratutako gida interaktibo honek, eguneratzen doan Què faig si...? gida du oinarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalana
2024-06-07 | Sustatu
Googleren emaitzetan katalana gutxiago agertzeko motibo zenbait azaleratu dituzte

Googleren bilaketa emaitzetan katalanak eta euskarak 2022-2023 tartean izan zuten beherakada dokumentatu genuen webgune honetan. Nolabaiteko konponketa izan zuen gauza hark. Oraintsu, Kataluniatik iritsi zaizkigun azterketa batzuetatik, hizkuntza hauek bilaketetan gutxiago... [+]


Hizkuntza gutxiagotuak: sortzen ari diren diskurtsoei gainbegiratua

Soziolinguistika Klusterrak antolatuta 2024ko Euskal Soziolinguistika Jardunaldia egin berri da Gasteizen apirilaren 23an. Azken urteetan euskararen eta katalanaren alde eta aurka agertu diren diskurtsoak izan ziren ardatz. Onintza Legorburu, Xan Aire eta Mikel Peruarena aritu... [+]


2024-02-14 | Cira Crespo
Júlia Ojeda, literatura-kritikaria eta UOC-eko ikertzailea
“Globalizazioaren oldarraldi handiei aurre egiteko diskurtsoak falta zaizkigu”

Júlia Ojeda literatura-kritikariaren ahotsa garrantzitsua da gaur egungo Kataluniako hedabideetan, eta prozesu independentistaren osteko Katalunia birpentsatzen ari den ardatz ugarietako batera hurbiltzen laguntzen digu. Matriotes-eko kide ere bada, “feminista eta... [+]


Bat, txikia eta librea

Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil zen pasa den irailean. Hizkuntza-politikari buruz esaten zituenak arretaz segitu ditugu hemen, haren proposamen batzuk noizbait gurean aplikatzera ausartuko ginelako itxaropenez-edo, beharbada. Aho-bizarrik gabe jarduten zuen. Aldizkari... [+]


Europar Batasunean katalana ofizialtzea lehenetsiko du Espainiako Gobernuak, euskararen eta galizieraren aurretik

Manuel Albares Atzerri Ministroak erabilitako arrazoiak dira, besteak beste, katalana lehenesteak prozesua arinduko duela eta katalanak beste bi hizkuntzek baino hiztun gehiago dituela.


Carme Junyent hizkuntzalari katalana hil da

Irailaren 3an zendu da pankreetako minbiziaren ondorioz. Katalanak desagertzeko dituen arriskuez zorrotz hitz egin izan du hizkuntzalariak eta haren mezu gordinek deserosotasun ugari sorrarazten zuten. Azken unera arte borrokatu da bere hizkuntzaren alde. Bizitzako azken uneetan... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Euskara, katalana eta galiziera Europan ofizial izatea eskatu du Espainiak, Sánchezek abertzaleen botoa lortzeko

Espainiako Gorteak osatzeko ordu gutxi batzuk geratzen zirela, Pedro Sánchezek beharrezkoak dituen alderdi abertzaleen botoa eskuratu nahian hizkuntza gutxituen gaia jarri du mahai gainean. Espainiako Parlamentuko mahaiko presidente Francina Armengol PSOEko hautagaia... [+]


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.


36 urteren ostean, Vox eta PPk katalana lehentasunezko hizkuntza ez izatea erabaki dute Palman

Udal komunikazioetarako hizkuntza lehenetsia zen katalana duela 36 urtetatik; orain, berriz, udalak osatu berritan, legea atzera bota du Vox eta Alderdi Popularraren arteko koalizioak. Funtzionarioek herritarrekin halabeharrez gazteleraz komunikatu beharra dute orain.


2022-10-06 | Euskal Irratiak
Ipar Kataluniako herriko etxe bat auzitara, katalana ekitaldi ofizialetan onartzegatik

Frantsesa da nagusi, frantses instituzioetan. Haatik, urtez urte, erakunde publikoetan ere lekua egiten hasi dira euskara, korsikera edota bretoiera. Hemen, horren adibide ditugu, Ortzaizeko, Urruñako, Hendaiako edota Urepeleko herriko kontseiluak, baita Hirigune Elkargoa... [+]


2022-09-26 | ARGIA
Katalana eta okzitaniera erabiltzen hasi dira Frantziako estatuko 15 udalbatzetan

Elna udalerriak irekitako xendari jarraituz, hamabost bat udalerrik mozio bidez onartu dute udal batzetan katalanez eta okzitanieraz hitza hartu ahal izatea, eta Jefaturara bidaltzen diren aktak ere hala idaztea, ondoren frantsesera itzulita. Eskualde hauetakoak dira hamabost... [+]


2022-05-10 | ARGIA
Katalunian murgiltze ereduari eutsiko diote, Auzitegi Nagusiaren erasoak eraso

Hamabost egunetan, Kataluniako eskolek ikastorduen %25 gaztelaniaz eman behar dutela agindu dute epaileek. Helegitea jarriko duela iragarri du Generalitateak eta irakasleei esan die orain arte bezala jarraitzeko. “Ebazpen aberrantea da pedagogikoki eta juridikoki”.


2022-05-09 | ARGIA
Generalitateari bi asteko epea eman diote hezkuntzan %25 gazteleraz ezartzeko

Kataluniako murgiltze ereduarekin amaituko luke neurriak. Epaileek ez dute onartu Generalitateak eta Kataluniako Parlamentuak aurkeztutako beste proposamena, portzentaiak baztertzen dituena.


21 egunez katalanari eutsi eta hizkuntzaz ez aldatzeko erronka

Matinc el Català Twitter kontutik proposatuta, hizkuntzaren aldeko ekimen berria prestatzen ari dira Katalunian. Erronka da 21 egunez katalanez hitz egitea eta ez hizkuntzaz aldatzea, batez ere, normalean aldatzen den egoeretan. Apirilak 23 Sant Jordi egunean hasi eta... [+]


Eguneraketa berriak daude