“Qatar ez da Disneylandia, hemen ezin dituzue irudiak hartu”

  • FIFAko zuzendaritzan 17 urte zeramatzan Joseph Blatterrek dimititu egin du ustelkeria kasu batzuez zipriztinduta omen baitago. Maiatzaren 27an FIFAren zuzendaritzako zazpi kide atxilotu zituen Suizako poliziak.


2015eko ekainaren 04an - 11:57
Giza Eskubideen aldeko hainbat elkartetatik langile atzerritarren egoera salatzen ari dira (Argazkia: Elcomercio)

Honez gain, 2022an Qatarren izango den munduko txapelketako eraikuntzan ari dira, eta langile atzerritarren egoera prekarioa hizpide izaten ari da. Hau gutxi balitz, azkeneko hilabetean Katarren adierazpen askatasunaren aurkako erasoak salatu dituzte.

Kazetari atxiloketak Qatarren

Lehen salaketa maiatzaren 18an Mark Lobel BBC telebista britainiarreko kazetariak pairatu zuen. Qatarreko lehen ministroak Lobel eta kazetari talde bat gonbidatu zuen Doha hiriburura, bertako etorkinen etxe eraikuntzen berri emateko. Berriemailea langileen egoera prekarioa grabatzen ari zenean, ordea, modu oldarkor batean atxilotu zuten. Bi egun kartzelan pasa zituen eta materiala kosfiskatu zioten. Poliziak “Qatar ez da Disneylandia, hemen ezin dituzue irudiak hartu” esan omen zion.

Bigarren kasua ARD telebista alemaniarreko Florian Bauer kazetariarena da. Der verkaufte Fußball  dokumentalerako irudiak hartzen ari zenean gertatu zen. Bauer atxilotu zuten eta fiskaltzak bost egunetan herrialdetik ateratzeko debekua ezarri zion. Filmean Qatarren Giza Eskubideen urraketen berri ematen du. Kasu gehienetan, Nepal, Bangladesh edota Indiatik doazen 30.000 pertsona inguru lanean daude Qatarreko Mundu Txapelketako eraikinetan. Oso baldintza prekarioetan bizi dira: udaran 50 gradutan aire egokiturik gabe, 15 pertsona 20 metro karratuko geletan, higiene gabe… Estimazioen arabera, 2022 urterako 4.000 langile baina gehiago hilko dira eraikuntza lanetan. Giza Eskubideen aldeko hainbat elkartetatik egoera lazgarri honen berri aditzera ematen ari da.

Ustelkeria FIFAn

Dokumentalean Qatarreko Munduko Kopako komunikazio arduradunetako batek FIFAko ordezkariekin Angolan egindako bilera baten berri ematen du. Ustez FIFA zuzendaritzako hiru persona hautagaitzan. Qatar aukeratuta izateko 1,5 milioi dolar eskeini zizkieten. Hauetako bat Amos Adamu nigeriarra da, aurretik beste ustekeria kasu batengatik zigortua izan zena. Blatterrek gertaera hauen berri zeukala dokumentatzen da.

Filmeak horrez gain, FIFAk Kenian 2011 eta 2013 urteen tartean lapurtutako diruaren berri ematen du.

Lapurketak Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketan

Ez da lehenengo aldia FIFAren inguruan ustelkeria kasuak atzeman direla. Eskandalu honen kasua eramaten ari den fiskaltzak Hegoafrikako Munduko Txapelketan 2010eko eman ziren irregulartasunen  berri ematen da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


‘Bidegi auzia’ berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Iberdrolaren kontrako isuna 85 milioi eurotik 5,4 milioira jaistea eskatu du fiskalak

Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.


Auziperatua izanik ere, Frantziako Justizia ministro karguan segitzen du Dupond-Morettik

“Interes aurkakotasuna” leporatua zaiola astelehenean ireki da Frantziako Justizia ministroaren aurkako auzia Parisen. Bi astez iraun beharko luke epaiketak.


2023-10-18 | ARGIA
Iberdrola epaitzen ari dira, argindarraren prezioa puztea egotzita

Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]


2023-09-14 | Gedar
Korrupzioa UGT sindikatuan: 7.000 eurorainoko txekeak Madrilgo zuzendaritzari

Laguntza publikoak eta afiliatuen kuotak gordetzen zituen kontu korronte batetik lapurtu zuten dirua goi-kargudunek. 2019 eta 2021 artean, 114.175 euro banatu zituztela uste da.


Bidegi auziko kereiletako bat artxibatu du epaileak behin behinean

Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]


2023-08-30 | Ilargi Manzanares
Guatemalako presidente hautatuaren alderdia inhabilitatu dute

Bernardo Arevaloren alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren Hauteskunde Auzitegi Gorenak behin-behinean legez kanpo utzi du, 2017an ustez sinadura faltsuak biltzeagatik.


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Movimiento Semilla alderdi progresistak irabazi ditu Guatemalako hauteskundeak

Bernardo Arévalo de Leónen alderdiak botoen %58 lortu du, eta Sandra Torres eskuindarra gainditu du. Jazarpen politikoaren gainetik lortu dute irabaztea progresistek.


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
Prebarikazioagatik ikertzen ari dira Arabako Ingurumen diputatu berria

Larramendiko Arnasa plataforma ekologistak salatu zuen Amaia Barredo jeltzalea, hondakinak errausteko proiektu bat Bergarako Udalaren irizpidearen aurka baimentzeagatik.


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
De Miguel eta Otxandiano burukide ohiak Arabako espetxean sartu dira

Otxandiano asteazkenean sartu da, eta De Miguel ostegun goizean. 72 orduko epea eman zien Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak beraien kabuz espetxean sartzeko. Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handienean parte hartzeagatik zigortu zituzten.


2023-06-22
Zein dago Solway multinazionalaren atzean?

Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]


Eguneraketa berriak daude