Qatar 2022 Munduko Futbol Kopa: 6.500 langile hil dira instalazioak eraikitzen, baina ikuskizuna ez dadila eten

Qatarren langileak esklabotza egoeran dauzkatela salatu dute nazioarteko eragile ugarik.

2021eko otsailaren 24an - 09:49

2010. urtean aukeratu zuten Qatar 2022ko Txapelketaren anfitrioi, eta ordutik 2020ra bitarteko "datu ofizialak" bildu ditu The Guardian-ek. India, Bangladesh, Nepal eta Sri Lankak jakinarazi dute herrialde horietako 5.927 langile hil direla, eta Pakistanek Qatarren duen enbaxadak 824 langile zenbatu ditu. Gertatua nahikoa larria ez balitz, oso litekeena da hildakoen kopurua handiagoa izatea, Filipinak edo Kenia bezalako herrialdeetatik joandako langileen gaineko daturik ez baita ezagutzen. Gainera, 2020ko azken hilabeteak ez daude kontabilizaturik.

2022ko Txapelketa munduaren aurrean eder eta galant agertu aldera, zazpi futbol estadio berri, aireportuak, errepideak, garraio publikoarentzako lineak edota hotelak eraikitzen ari dira Qatarren, baita hiri berri bat ere. Orotara 2 milioi migratzaile ari dira lanean, eta Qatarrek ez du horiek babesteko neurririk hartu, ezta heriotza-tasa altua ikertu ere, The Guardian-ek jaso duenez. Kasu askotan hildakoei ez zaie autopsiarik egiten.

Heriotzen zergatiei dagokienez, istripuak (erorketak, piezaren batek kolpatzea...) baino gehiagotan aipatzen dira gutxiegitasun kardiakoa eta arnasketa-akatsa. Antza denez, 2019ko udako bero-kolpea da faktore nagusia.

Qatarrek atsekabea agertu du "tragediagatik", baina nabarmendu du langileek "kalitatezko" osasun-zerbitzuak dituztela eskura. Antolatzaileek, bestalde, FIFA nazioarteko futbol federazioa buru, agertu dute langileen eskubideak babesteko konpromiso irmoa daukatela, baina istripuak ere ez direla hainbeste, mundu osoan egiten diren beste eraikuntza-proiektu batzuekin alderatuz gero. Harrapazank!

@AleGeo_ politikan adituak Descifrando la Guerra webgunean azaldu duenez, potentzia ekonomikoa da Qatar –ez zuten Munduko Txapelketa antolatzeko alferrik aukeratu–, baina 2017az geroztik zailtasunak izan ditu, Saudi Arabiak, Bahreinek, Arabiar Emirerri Batuek eta Egiptok hura hesitu ostean (Pello Zubiriak ere idatzi zuen erreportajea ARGIAn 2017an, Irain urduriarazteko lau herrialde horien jokaldiaz). "2021an bere gaitasun geopolitikoa berreskuratzen hasi zen Qatar, 2022ko Txapelketarako une egokian", @AleGeo_ adituak dioenez.

"Une egokia". FIFA eta enparauentzat beti dator "une egokian" dirua duen edonork "ikuskizunaren" alde egitea...

Esklaboek eraikitzen dute mundiala

2013an Pello Zubiriak ARGIAn plazaratutako beste artikulu baten izenburua da hori. " Hiri ultramodernoak basamortuan? The Guardianek azaldu du mirariaren trikimailua: Qatar erresuma petrolioduneko ugazabek India, Nepal eta beste urrunetatik eramandako milaka langile esklabotzan darabilzkite 2022ko mundu mailako futbol kopa jokatzeko azpiegituren eraikuntzan", zioen Zubiriak. Eta motz geratu den datu bat ematen zuen: "Egoera aldatu ezean, 4.000 obrerok galduko du bizia lanean".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Munduko Futbol Kopa
2022-11-23 | Euskal Irratiak
Patxi Vrignon Etxezaharreta kazetaria Qatarretik
“Munduko Kopa, oro har, ustela da”

Futbolaren erritmora biziko da Qatar ondoko asteetan. Lehen aldia da arabiar erresuma batek Mundial bat antolatzen duela, eta egia da polemika handia sortu zuela Qatar hautatua izan zelarik mundiala antolatzeko.


2022-11-22 | Jon Torner Zabala
Qatar 2022, eliteko kirolaren iparrorratza

Abian da gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketa, Qatarren. Ustelkeria zantzuak, estadioak eta bestelako azpiegiturak eraikitzen aritu diren milaka obreroren heriotza, emakumeen eta LGTBI kolektiboaren kontrako jazarpena, ingurumen inpaktua, zentsura, futbol-egutegiaren... [+]


2022-10-06 | Jon Torner Zabala
Baionak Qatar-i boikot egingo dio: ez dute pantaila erraldoirik jarriko Munduko Futbol Txapelketa ikusteko

Aste gutxi barru Qatarren jokatuko den Munduko Futbol Txapelketaren kontrako ekimenekin bat, Frantziako Estatuko hainbat udalek iragarri dute ez dituztela selekzioaren partidak pantaila erraldoietan emitituko. Hiri horien artean dago Baiona.


2022-09-30 | Jon Torner Zabala
Qatarreko Munduko Kopa: boikoterako deiak Frantziatik

Azaroaren 20an hasiko da 2022ko Munduko Futbol Txapelketa, Qatarren. ARGIAn hainbatetan hitz egin dugu kirol ekitaldi dizdiratsuenetako baten B aldeaz, dela giza eskubideen urraketa, ustelkeria, langileen heriotzak, ingurumen inpaktua... Horien guztien aurrean, geroz eta... [+]


2022-02-21 | Jon Torner Zabala
Qatar 2022
Sexu abusua salatu eta epaileek bera zigortu, futbol modernoaren paradisuan

Paola Schietekat mexikarrak, Qatarreko Munduko Futbol Koparen antolaketan lanean ziharduela (2021ean), salatu zuen gizon batek eraso egin ziola Qatarren. Bera zigortu zuten, ordea.


2021-07-16 | Jon Torner Zabala
Raúl Zibechi, idazlea
"Herrien aurkako espekulazio tresna basatia da Munduko Kopa"

Raúl Zibechi idazle uruguaiarra Munduko Koparen testuinguru sozio-politikoari buruz mintzo da Desinformemonos.org webguneak maiatzaren 6an plazaratutako elkarrizketan. 'Brasil potencia' liburuaren egilea militarizazioaz, errepresioaz, gentrifikazioaz,... [+]


Dopinaren Mundu Agentziak lau urterako kanporatu du Errusia nazioarteko lehiaketetatik

Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak ebatzi du Errusiak galarazita duela mundu mailako lehiaketetan parte hartzea. 2020ko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da, besteak beste.


2018-07-17 | Edu Zelaieta Anta
Gol mundiala

Bukatu da, ederra kostata hori bai, munduko futbol txapelketa. Gauzak zer diren, baina, munduko txapelketaren ondotik ikusi dut nik gol mundial bat, telefono konpainia baten kaleko iragarki batean. Jokalaririk edota belarrik ez bazegoen ere, marketinaren gol bikaina iruditu... [+]


Eguneraketa berriak daude