Putreen aurkako hesia, etxebizitza ekosistema defendatzeko

  • Groseko hainbat maizterrek, Saretxe etxebizitza sindikatuarekin elkarlanean, Azora putre funtsaren gehiegikeriak salatu dituzte. Bizilagunek elkarrekin egin nahi diote aurre jabetza duen enpresari, eta manifestaziora deitu dute, hilaren 25erako.


2024ko uztailaren 22an - 07:01
Saretxek prentsaurrekoa egin zuen uztailaren 9an, alokairu grebaren eta manifestazio deialdiaren berri emateko. Argazkia: Saretxe

Jakina da etxebizitzaren arazoa larria dela Donostian: turismoari lotutako jarduerak eta espekulazioak alokairuko metro koadroaren prezioak igo ditu nabarmen azken urteotan, eta prezioen gaineko kontrol faltaren aurrean, putre funtsak ugaritu dira hirian. Hiriaren mendebaldean hartu dute lurra Blackstone eta Testa Socimi tankerako enpresek, eta Azora hiritik barreiatuta dagoen arren, Grosen du erreinua. Saretxe Groseko Etxebizitza Sindikatuak azaldu duenez, 2020an iritsi zen Azora auzora, Inmobiliaria Vascongadaren jabetza guztiak erosi ondotik. Orduz geroztik, askotariko presio eta arazoak pairatu dituzte putre funtsaren jabetzapean dauden etxebizitzetako bizilagunek, eta sindikatuaren babesarekin, modu antolatuan batu behar izan dira gehiegikeriei aurre egiteko. Hain zuzen, prentsaurrekoa egin dute berriki, azken arazoen berri emateko.

Saretxek azaldu moduan, Azoraren etxebizitzetako maizterrek aseguru bat ordaindu behar dute, urtero-urtero, ustezko ordainketa eza estaltzeko. Klausula hori 2022 urteaz geroztik egindako hitzarmenetan jartzen hasi ziren, pandemiaren ostean Azorak sinatutako alokairu berrien kontratuetan, hain zuzen ere: «Klausula horren funts nagusia jabedunen irabazi tasa bermatzea besterik ez da». Gauzak horrela, urtero, hitzarmena berritu behar duten bakoitzean, 500 euro inguru ordaindu behar izaten dituzte, Azoraren jabetzapean dauden dozena erdi etxetan baino gehiagotan.

Horietako etxebizitza batean bizi da Isaac Iagos, bikotekidea, bi seme-alaba eta koinatarekin batera. Maizterrak azaldu duenez, bi urte eta erdi daramatzate bertan, eta hasieratik, «ezinbesteko» eskakizun gisa izan dute alokairuaren asegurua: «Kontratua sinatu genuen unetik zetorren klausula hori, baina ez genekien neurriz kanpokoa zenik».

Iagosek ez ezik, Saretxeko kideek ere uste dute «gehiegizkoa» dela hitzarmenaren letra xehean bete beharreko baldintza hori. Adierazi dutenez, halako aseguruei «etxebizitzaren jabeak egin behar dio aurre», Herrialde Katalanetako kideek berretsi dieten moduan. Jakinarazi dutenez, halaber, «baliteke salaketa jarriz gero, epaileak klausula hori baliogabetzea». Hala, «alokairu greba» gisa bataiatutako protesta ekintza abiarazi dute, asegurua kentzeko eskatu eta negozazio mahaia bultzatzeko. «Bizilagunak greban deklaratu dira eta mehatxuak besterik ez dituzte jasotzen, baina salaketarik ez. Baliteke haiek ere jakitea epaitegian ez dutela ezer egiterik».

Utzikeria, bizilagunak kanporatzeko

Asegurua, baina, azken urteotan egin dizkieten gehiegikerien ginga baino ez dela aitortu dute maizterrek. Iagosek azaldu duenez, «alokairuak altuak» izan arren, azpiegiturak ez daude egoera egokian: «Egunero, etxetik botako gaituzten beldurrez bizi gara, eta, gainera, antsietatearekin eta umore txarrez gaude, etxeko zati batzuk eta etxetresna elektrikoak gaizki dabiltzalako. Arazoak ditugu galdararekin, eta etxebizitza batzuetan ur bero falta dagoenez, eltze batean berotutako urarekin busti behar izaten dituzte haurrak». Era berean, ur ihesak, ixten ez diren pertsianak, modu egokian funtzionatzen ez duten etxetresna elektronikoak eta kristal hautsiak dira bizilagun askoren egunerokoa: «Badira hainbat urte Inmobiliaria Vascongadak eraikinean zeuden konponketaz arduratzeari utzi ziola, eta geroztik, egoera jasanezina bilakatu da bizilagun askorentzat», salatu dute sindikatutik.

 

Saretxe_irutxulo

Saretxe sindikatuak iaz egindako mobilizazio bat, Groseko kaleetan barrena.Inaxio Esnaola

 

Baldintza horiek hobetzen ez zirela ikusita, bizilagun batzuk euren etxebizitzak utzi behar izan dituzte azken urteotan: «Kontziente gara honek guztiak jabetzak berak dituen berezko interesei erantzuten diola, egungo bizilagunak kaleratu eta pisuen balioa handitzearen bitartez, gure esfortzu eta izerdiaz aberasten jarraitzea helburu duelako. Kapitala metatzea, hain zuzen ere», salatu zuten Saretxeko kideek prentsaurrekoan.

 

Ordainketa eza estaltzeko asegurua jarri behar izateaz gain, baldintza txarretan bizi dira Azora putre funtsaren etxebizitzetako bizilagunak

 

Mobilizazioetan bidea

Iagosek eta Saretxeko kideek azaldu dutenez, putre funtsak auzora iritsi zirenetik, maiz saiatu dira Azora eta Inmobiliaria Vascongadarekin harremanetan jartzen, baina gaur-gaurkoz, ez dute inolako erantzunik. Ez enpresa pribatuen aldetik, ezta administrazio publikoaren aldetik ere. Maizterrak azaldu duenez, denbora horretan, bizilagunen babesa baino ez dute topatu. Hain zuzen, bizilagunak elkartzen hastea lortu dute Saretxe sindikatuan eta oraindik kasu guztien «loturak eta zubiak eraikitzea» lortu ez duten arren, ari dira, dagoeneko, babes sarea ehuntzen. Bide horretan, atez atekoak, propaganda, bideoak eta prentsaurreko andana egin dituzte, egoeraren berri eman eta babesa bilatzeko.

Era berean, bizilagunen egoerak hobera egiten ez duela ikusita, etxebizitzaren arloko espekulazioaren aurkako eta etxebizitza eskubidearen aldeko manifestaziora deitu du sindikatuak, hilaren 25erako. Manifestazioa Katalunia plazatik abiatuko da 11:30ean, eta auzotik igaroko da bizilagunen egoera salatzeko. Saretxetik adierazi dutenez, halaber, baliteke geldialdiren bat egitea, auzoko beste bloke batean ere antolatzen ari baitira bizilagunak, kaleratze aginduen aurka.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ander Zangitu. Eraikinez harago
“Joera bilakatu da, baina ez dago sukaldea eta egongela bateratzeko pisuzko arrazoirik”

Iaz egin nuen topo lehen aldiz Ander Zangiturekin, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean antolatzen duten Hitzaren Eskolan. Isiltasunaren inguruan aritu ginen, batez ere, hausnarrean. Harrezkeroztik tentu handiagoz erreparatu die haren formei bere ogibidearen mundutik, arkitekturatik... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
Santander bankuak Iruñean familia bat etxetik bota nahi duela salatu dute

Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


Eguneraketa berriak daude