Putin da Sharon, Txetxenia Palestina eta europarrok...


2004ko maiatzaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Pello Zubiria zubiria@argia.eus Sophie Shihab-ek Le Monde egunkarian idatzi du 13 urteotan Txetxeniako gerraz, baina beste kazetariak ez bezala bera Kaukasoraino joan egiten da. Gatazka hura kontatzeko, datu nagusiak eta lekuko herritarren artean sumatu dituen iritziak bitzen ditu. Eta itxaropen gutxi bere hitzetan. Ihesa da gaur Txetxeniako gazteei geratzen zaien irtenbide bakarra. Txetxeniar asko dabiltza Europan lan eta bizileku bila, sorterrian heriotza ez den etorkizunik ez dutelako. Baina horientzako ere gero eta estuagoa da Shengen espazioan sartzeko galbahea. Ez dira asko Espainiaraino iritsi direnak; txetxeniarrak Alemania, Frantzia edo Britainia Handian dabiltza gehiago. Kaukasoko eta Kaspiar itsasoaren ondoko herriak europartzat jotzen baditugu, Europakoak dira haiek ere. Baina geopolitikak genozidio hotz batera kondenatu ditu. Ezagutzen duzue Grozni? Vacarme aldizkari frantsesak apirileko zenbakian plazaratu zuen Shophie Shihab kazetariari egindako elkarrizketa. 2003an Irakeko gerraz galdetu zioten, eta argitaratu aurretik Shihabi irakurtzeko utzi nahi izan ziotenean... Txetxeniara joana zela ohartu ziren. Handik itzulitakoan, gerra horretaz ere galdetu zioten. Eta bi zatiko elkarrizketa luzea argitaratu dute. Irakeko gerrak hainbat gorabehera ezagutu ditu hilabeteotan, eta Txetxenia egun batzuetarako etorri da berriro aktualitatera, errusiarrek ipinitako Kadirov lehendakaria hil duelako erresistentziak. Eta Sophie Shihaben analisiek indar handiagoa hartu dute, irakurleari une bakoitzeko anekdoten gainetik azpian dauden indar eta mugimenduak ulertzeko balio diotelako. Grozni hiri eder bat omen zen... errusiarren erasoa baino lehen. Le Mondeko kazetariak Dudaev lehendakaria bizirik zen garaian ezagutu zuen hiriburua. Berari orduan erakargarriago egiten zitzaizkion oposizio nazionalista moderatuaren iritziak, errusiarrekin akordio batera iritsi behar zela uste zuen burgesia hiritar eta intelektualaren ideiak baino. "1994-96ko lehen gerraren aurretik zen hori. Eta nire lagun hauek ez zuten pentsatzen Errusiako armada bere bortizkerian noraino iritsi zitekeen". Lehen gerra hura errusiarrek galdu zuten, jakina denez, eta Dudaev txetxeniarraren eta Lebed jeneral errusiarraren arteko bakearekin finitu. Baina Moskun jada erabakia zen Txetxenia eta bere herritarrak lehertu egin behar zirela. "Geroago Lebedek berak esan zuen esku batekin bakea sinatu eta bestearekin hurrengo gerra prestatzen zutela errusiarrek". Badaezpada, "kasualitatez", bakearen bi sinatzaileak hil ziren istripu banatan. Kazetariaren hitzetan, Moskuko jeneralek aitortu zuten galdu zuten gerra nagusia informazioarena izan zela, eta hortik ekin zioten hurrengoari. Bakearen ondorengo urteak benetan nahasiak izan ziren Txetxenian, eta Masjadov lehendakariak ezin izan zuen egoera kontrolatu. Betidanik txetxeniarrei hiltzaile eta lapur fama ezarri bazitzaien -euskaldunok badakigu horretaz zerbait-, bahiketa, atentatu, hilketa eta mota guztietako bortizkeria hedatu ziren Txetxenian eta inguruetan. Horien atzetik, jauntxo txetxeniarrez gain, Moskuko zerbitzu sekretuen probokazioak, herrialde aberatsetako dirua -islamista erradikalei makineria olioztatuz- eta gaur Londresko atzerritik Errusian eskua sartzen segitzen duen Berezovski dirudunaren jukutriak ikusten ditu oso garbi Shihabek. Horrela iritsi zen 1999an Basaev buru zuten txetxeniarrek Dagestanen egindako eraso handia. Harrezkero, gerra eta sarraskia. "Gerra hasi zenean -dio kazetariak- ez nuen uste errusiarrak erabateko txikizioaren bila joango zirenik. Berezovskiren asmoa edozein oligarkak nahi izaten duen `gerra txiki' horietako bat piztea izango zela uste nuen, interes ekonomiko eta politikoekin. Baina Eltsinek Putin jarri zuen lehen ministro, Txetxeniakoa `behin betiko' bukatu zezan". Kadiroven hilketaren ondoren Grozni helikopterotik ikusi omen du joan den astean Putinek, eta harrituta geratu omen zen hiria zein txirtxilatuta dagoen ikusita. `Behin betiko' soluzioak horrelakoak dira. Ezagutzen duzue Grozni? KGBko "aparatchik" gogorra izana den Putinek, primeran baliatu zuen 2001eko irailaren 11n New Yorken gertatu zena. George Bush lehendakari amerikarrari terrorismoaren kontrako borrokan laguntzeko Putinek Txetxenia are gogorrago egurtu zuen geroztik. Eta Europako herrialdeak kontentu: ordura arte Errusiaren barne arazoa zena orain terrorismo islamiarraren kontrako borroka omen delako. Geroztik, Sophie Shihabek beste bidaia bi egin ditu Grozni eta inguruetara, batean inkognitoz eta bestean militar errusiarrez inguratua. Hauekin bisitatu zituen Txetxeniako kasernak, eta ohartu zen horietan Putinen erretratuarekin batera XIX. mendean Txetxenia odoletan ito eta errusiartu nahi izan zuen Ermolov jeneralarena ere bazegoela. Azpian, esaldi hau: "Oraingoan hemen geratzeko etorri gara". Armada errusiarreko komunikazio arduradunari galdetu zion kazetariak ea beren helburuetako bat "bertako herritarren bihotzak eta arimak berenganatzea" ote zen, diplomazia osoz baietz erantzungo ziolakoan. Baina militarrak: "Bai zera! Lehen gerran ordenu konstituzionala ezartzea genuen helburu. Gaur berriz nazioarteko terrorismoaren kontra ari gara". Eta makineria horren kontra, txetxeniarrek ez dute inoren ez errukirik eta ez laguntzarik. Errusiako barne oposizioa isildu zen aspaldi. Europan inork ez dio begiratu nahi Palestinako gatazkak baino heriotz eta tortura gehiago eta latzagoak -honetan ranking bat egitea zilegi bada- eragiten dituen gerra honi. Eta Errusiako militarrek ez dute joateko interesik. "Gaur Errusian herri txiki bateko gazte batentzako dirua azkar irabazteko modu bakarra Txetxeniara boluntario joatea da. Herritarrak bahitu eta haiek -bizirik bezala gorpu- beren familiei itzultzeko erreskatea kobratzea, hori da Txetxeniako negozio biribila". Egon omen da negoziaketa ahaleginen bat. Txetxeniako gobernu independentistan kanpo arazoetako ministro atzerriratua dena, Ajmadov, zenbait bilkura egiten hasi zen Suitza eta Luxenburgon Moskuko Memorial elkarte humanitarioko Andrei Mironov disidente ezagunarekin... baina kanpoko presioak sartu ziren tarteko. Eta iazko ekainean "ero" batek burezurra hautsi zion Moskuko karrika batean Mironovi. KGBko istorio zaharretan bezala. Gerrak segi dezan interes handiak daude, beraz. Eta herritarrei errukituko zaien inor ez inon. Geopolitikak harrapatuta dago eta Moskun gerraren kontrako erresistentzia kasik marjinala da. Shihabek gainera beste bi laguntza ikusten ditu faltan. Txetxenia ez ezagutzeagatik eta bertara joan ez direlako, hango aktualitatea egunero landuko duen kazetari lobby bat falta da. Bestetik, mugimendu altermundialistak -jendea mobilizatzeko ahalmena gaur egun horrek bakarrik dauka- ez diola behar adina arreta ipini. Txetxeniarrek maitatu behar gaituzte palestinarrek yankiak adina. Informazio gehiago: Vacarme hiruhilabetekaria Human Rights Watch erakundea Txetxeniaz Peace in Chechniya, ameriketako talde bakezale bat Txetxeniako gobernu independentistaren gunea Chechen Press gune independentista

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txetxenia
Txetxeniako kamikazearen arrazoien bila
Moskuko «Novaia Gazeta» astekariko Goulia Khairoullina-k Txetxeniara joan eta bertan errusiarren kontrako eraso suizida batean lehertzeko prestatzen ari den neska gazteetako bat elkarrizketatu du. Jakin nahi zuen ea zergatik zigortu nahi dituzten errusiar guztiak. Eta... [+]

TXETXENIAKO GENOZIDIOA EZ DU INORK IKUSI NAHI
Oharra: Txetxeniari buruzko informazio, dokumentu edo argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, Sareko Argian erreportaje hau Interneteko gune ugarirekiko loturaz hornituta aurkituko duzu www.argia.eus/nethurbil helbidean.Milioi bat pertsona inguru bizi zen Txetxenian 1990an, gerra... [+]

2011-12-05
Irregulartasun salaketa artean, aise irabazi ditu Putinen alderdiak Errusiako hauteskundeak

Atzo egin ziren Errusian legebiltzarra hautatzeko hauteskundeak. Hautatzekoak ziren parlamentuko 450 diputatuetatik 238 lortu ditu Vladimir Putin lehen ministroaren alderdiak -Errusia Batuak-. Aurreko hauteskundeekin alderatuta 77 aulki galdu ditu. Komunistak izan dira... [+]


2011-07-05
Txetxeniako nork hil zuen Natalia Estemirova?

Martxoan estreinatu zuten Qui a tué Natacha Estemirova Genevako (Suitza) giza eskubideen zinemaldian; ekainaren 14an France-2 telebistak erakutsi zuen. Kasualitatez, egun berean Moskuko auzitegi batek asketsi zuen Memorial elkarteko buruzagia: salatua zuen Estemirovaren... [+]


Txetxeniako nork hil zuen Natalia Estemirova?

Martxoan estreinatu zuten Qui a tué Natacha Estemirova Genevako (Suitza) giza eskubideen zinemaldian; ekainaren 14an France-2 telebistak erakutsi zuen. Kasualitatez, egun berean Moskuko auzitegi batek asketsi zuen Memorial elkarteko buruzagia: salatua zuen... [+]


Bi bala txetxeniar Vienako hilotzaren burmuinean
Urtarrilaren 13an, eguerditan, Vienako Leopoldauestrassen karrikan erosketetan ari zen Umar Israilov, 27 urtekoa. Epizeriatik ateratzean bi gizon zain, hirugarrena autoan. Errebolber tiroz hil zuten Israilov txetxeniar iheslaria. Errefuxiatu paperen jabe zen eta lekuko... [+]

2009-02-01
Bi bala txetxeniar Vienako hilotzaren burmuinean

Urtarrilaren 13an, eguerditan, Vienako Leopoldauestrassen karrikan erosketetan ari zen Umar Israilov, 27 urtekoa. Epizeriatik ateratzean bi gizon zain, hirugarrena autoan. Errebolber tiroz hil zuten Israilov txetxeniar iheslaria. Errefuxiatu paperen jabe zen eta lekuko... [+]


2006-05-28
Bonba-autoa, etorkizun handiko arma itsu merkea

Bonba-autoen berri gehienak Ekialde Hurbiletik eta gerrillari islamiarren eskutik iristen zaizkigu. Baina ia 90 urteko historia luzea dute. Mike Davis-ek aztertu du lehergailu hori, eta iragarri du etorkizunean ere eguneroko ogia izango dugula abiada betean hiritartzen ari den... [+]


2005-11-27
Ama, alaba, arreba, emazte... eta bonbalari

Pello Zubiria zubiria@argia.eus Emakumeak gero eta rol garrantzizkoagoa ari dira hartzen ekintza armatuetan. Tradizioz gudaria gizonezkoa zen, eta emakumea hari sostengua eskaintzen zion ama, alaba, arreba edo emaztea. Mugimendu armatuetan bere lekua lortu ondoren, orain... [+]

2005-10-31
Txetxeniako sua zabaltzen ari da Ipar Kaukaso osora

Pello Zubiria zubiria@argia.eus Jauzi kualitatiboa egin zuen Shamil Basaiev buruzagi txetxeniarrak urriaren 13an Kabardino-Balkariako hiriburuari eraso zionean. Honezkero europarrok ezin dugu beste aldera begiratu: Asiako gure mugan Ipar Kaukasoa sutan dago, pentsa litekeen... [+]

2005-07-10
Txetxeniarrei Interneten aukera eman dien gizona

Pello Zubiria zubiria@argia.eus Mikael Storsjö enpresagizon finlandiarrak ostatu eman zien Kavkazcenter.com guneko orriei, eta ondorioz Finlandiako polizia etxera etorri zitzaion, itxi zitzala eskatzeko. Errusiarren enkarguz noski. Baina demokrazian sinesten duen Storsjök... [+]

2004-10-17
Pobreen borrokak eder telebistan... beranduegi denean

Pello Zubiria zubiria@argia.eus Mugimendu altermundialistaren arrisku berriez ohartarazi du Arundhati Roy idazle eta militante ezagunak. Azken hamar urteotan "Bestelako mundu bat posible da" sloganaren gerizpean hedatu eta sendotu diren mugimenduak beren arrakastaren... [+]

Eguneraketa berriak daude