PODCASTA | ARGIA 2020ko neguan

  • Urte gogorra izan da ARGIA egiten dugunontzat ere. Historiaren gurpila azkartzen sentitu dugu eta lurralde ezezagunera garamatzan fenomeno erraldoi hau periodistikoki jorratzen galtza bete lan izan dugu. Hala ere, ezin dugu ahaztu kazetaritza independentea egiteko aukera badugu, hori denon artean ARGIA ekonomikoki bideragarri egiten asmatzen dugulako dela.

    Puska Dezagun Izotza Solasaldi zikloaren lehen bideo honetan, gardentasun ariketa gisa, ARGIA pandemia eta krisi urte honen amaierara nola heldu den azaldu digute Bego Zuza, Urko Apaolaza eta Lander Arbelaitzek.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
2024-06-19 | Estitxu Eizagirre
Nola biziberritu herriko azoka? Bergarako esperientzia

Bergaran Elikadura Mahaia martxan dute eta bertatik hainbat ekintza ari dira aurrera eramaten herriko azoka indartzeko eta baserritarren erreleboa lantzeko. Elikadura Mahaiko kide dira Jon Ruiz de Egino baratzezaina, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria,... [+]


Eguneraketa berriak daude