Lankidetza-akordioa medio, Ni.eus e-posta zerbitzua eta Labur.eus url-laburtzailea berregituratuko dituzte Puntueus-ek eta Iametza-k. Azaldu dute domeinuen eta web-zerbitzarien sektorean "enpresa-kontzentrazioa" ematen ari dela, eta zailtasun gero eta gehiago dagoela euskaraz dauden zerbitzu eta soluzioei eusteko.
"Atzerriko enpresa-taldeek tokiko enpresen jabetza eskuratu izanak erabat mugatu du erabiltzaileek produktu eta zerbitzuak euskaraz eskuratzeko aukera", diote prentsa-oharrean.
Hain justu, enpresa-kontzentrazio prozesu baten ondorioz, webguneen ostatatzea euskaraz eskaintzen zuen Guebs enpresa adibidez desagertu egin da, eta bezeroak Axarnet enpresa espainiarrera eraman dituzte. "Aldaketak arazo tekniko ugari sortzeaz gain, tratu hurbila eta euskarazkoa desagertzea ekarri du", kexu da Javi Zabala Sarean blogean: "Baina Guebseko bezerooi aldaketak sekulako buruhausteak sortu dizkigu, inoiz ikusi dudan migraziorik txarrenarekin. Arazoak arazo, kontua da, hainbatek balio erantsia ordaintzea aukeratu genuela tratu hurbila eta euskarazkoa jasotzearen truke gehixeago ordaintzeko prest egonik. Balio erantsi hura desagertu da, Axarneten oso urrun baitaude, arazoak ez dira inoiz konpontzen eta euskara... tira, euskararen arrastorik ez". Guebs-ek, besteak beste, Ni.eus-en alde teknikoa kudeatzen zuen.
Puntueus eta Iametza lehenago ere zenbait proiektutan elkarrekin aritutakoak dira, Fedibertsoko mastodon.eus instantziaren garapenean esaterako.
Puntueus-eko zuzendari Josu Waliñoren hitzetan, "Iametzarekin aliantza hau abiatzea urrats erabakigarria da gure euskal gizarte digitala indartzeko. Elkarrekin, euskaraz irtenbide berritzaileak eta seguruak eskaintzeko konpromisoa hartu dugu, gure nortasun digitala sustatuz".
Bestalde, Iametzako zuzendari Elisabeth Pombok azaldu du aliantza honek Iametzak euskal komunitateari euskarazko tresna digitalak eskaintzeko duen helburua indartzen duela: “Iametzak urteak daramatza ingurune digitalean euskarazko egitasmoak sortzen eta sustatzen eta azken urteetan teknologia burujabetzaren bidean apustu sendoa egiten ari da. Besteak beste, Nextcloud bulego birtualeko softwarea bere bezeroei eskaintzen die eta gizartea gai honetan ahalduntzea helburu duten dibulgazio proiektuak ere baditu, Euskarabildua jardunaldia edo Hodeia Ez da Existitzen burujabetzaren kanala, esaterako”.
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]
Metaren buru den Mark Zuckerberg-ek adierazpen askatasunaren izenean eta erroetara itzultzearen izenean, immigrazioa, generoa eta sexu-orientazioa bezalako gaien aurkako zentsura kentzeko neurriak hartu ditu. Trumpekin elkarlanean arituko dela adierazi du eta... [+]
HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]
Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]
Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.
“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]