Puntu bidezko pentsio sistema jarriko du martxan Frantziako Gobernuak

  • Pentsio sistemaren erreforma aurkeztu du eguerdi honetan Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak. Ez da sorpresarik izan, Delevoye txostenean agerturiko neurriak gauzatuko dituelako gobernuak. Erreformaren aurkezpenak ez ditu sindikatuen kezkak eta desadostasunak baretu. Alderantziz, orain arte posizionatu gabeko CFDT sindikatuak bere desadostasunak plazaratu ditu.


2019ko abenduaren 11n - 14:01
Eguerdi honetan aurkeztu du pentsio sistemen erreforma Frantziako lehen ministroak

Gaur egungo pentsio sistemaren eraldaketa baieztatu du eguerdi honetako aurkezpenean Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak. Puntu bidezko pentsio sistemaren gauzapena daukagu plazaraturiko aldaketa nagusien artean. Langileak puntu batzuk bilduko ditu bere lan bizitzan zehar, eta erretretara heltzen denean, puntu horiek euro bihurtuko dira, indize baten arabera. Sindikatuen eta langileen kezkak “entzuten” eta “ulertzen” dituela erranik, ondokoa segurtatu du lehen ministroak: legeak bermatuko duela puntuaren balioa ez jeistea. Are gehiago, lan munduko sindikatuekin —langileenak zein nagusienak— adostuko dute balioa (ondotik Parlamentuak ontzat emango duena) eta soldataren arabera egokituko dute aldi oro. Segurtamen horiek emanez ez ditu, ordea, sindikatuak lasaitu. Argi daukatelako puntu bidezko sistemak ezberdintasunak eta prekaritateak emendatuko dituela.

Gehiago lan egin beharko da

Gehiago lan egitea da pentsio duinak segurtatzeko bidea, lehen ministroaren arabera: “Bizi esperantzaren igoera kontutan hartuz eta zergen emendiorik gabe erretretak segurtatu nahi baditugu, pixka bat gehiago lan egitean dugu aterabidea”. Hori horrela, nahiz eta pentsio adin legala 62 urtetan mantendu, 64 urte arte lan egin beharko da erretreta osoa jasotzeko. Bonus malus sistema baten bidez, 64 urte baino lehen erretretara sartuko direnek pentsio apalagoa ukanen dute, ondotik sartuko direnek aldiz, handiagoa. 2027 urtetik aitzina martxan jarriko dute aldaketa. Bidea errazteko asmoz, berrogeita hamar urtez goitikakoen lan merkaturatzearen aldeko neurriak lantzeko konpromisoa plazaratu du Philippek.

Pentsioa kalkulatzeko erreferentzia urteak ere aldatuko dira: pribaturako hogeita bost urte hoberenak eta publikorako sei hilabete hoberenak hartu beharrean, urte guztiei begiratuko zaie. Erretreta heinaren apaltzea eragingo du horrek ere. “Lanbideko gorabeherak, langabezia garaiak, lan kontratu partzialak gogor ordainduko dira erretretaren orduan”, CGT, FO eta FSU sindikatuen arteko intersindikalaren arabera.

Sorpresarik ez araubide berezian dauden pentsio kutxei buruz ere: “Sistema unibertsalaren aroa ireki da, araubide berezien bukaera etorri da”. Gaur egun dauden berrogeita bi araubide berezidun sistemen bukaera berretsi du lehen ministroak. Pentsio sistema bakarrak segurtatuko ditu pentsiodun guztien pentsioak.

Horra hor, lege-proposamenak ekarriko dituen beste aldaketa batzuk: gaur egun, pribatuko langileen lanaren dorpetasuna kontutan hartua izaten da kasu berezi batzuetan. Kontutan hartze hori sektore publikora hedatuko dute (adibidez, gauean lanean dabiltzan erizainen lan baldintza gogorrei begiratuko zaie kotizatzeko baldintzak adosterakoan). Pentsiodun guztientzako, hilabetean 1.000 euro garbiko pentsio minimoa segurtatuko du erreformak.

Sindikatuak kexu, CFDT ere

Abenduaren 5ean erreforma horren kontra abiaturiko mugimendua ez du lasaitzen lortu Philippek. Hain zuzen, kezkak eta desadostasunak beti hor daude: elkartasunean oinarritu pentsio sistemaren bukaera ikusten dute erreforma horretan sindikatuek. CGT, FO, FSU, UNSA, Solidaires, ikasle sindikatuak, baita LAB Euskal Herrian, anitz sindikatu dira aurka mobilizaturik. Indar harremana azkarragoa ukanen dute seguruenik bihartik aurrera. Hain zuzen, erreformaren aurkezpena itxoiten zuela erranik, postura argitu gabe zegoen orain arte CFDT sindikatua. Eguerdiko aurkezpena entzunik, erreformaren aurka agertu da Laurent Berger CFDTko idazkari nagusia. Gaur bilduko dira ondoko mobilizazioei buruz erabakitzeko. Ostegunean, hots, lehen ministroaren adierazpenen biharamunean eginen dute hirugarren protesta eguna. Greba mugimendua "azkartzeko" deia luzatu du abenduaren 5az geroztik greban diren tren gidarien CGT sindikatuak.

Progresiboki martxan jarriko du Frantziako Gobernuak pentsio sistema berria: 2025 urtetik aurrera aplikatuko zaie 1975 urtetik geroztik sortutakoei (gaur egungo sistemarekin kotizatutakoa mantenduz). Haatik, 2022 urtetik aitzina lanean hasiko direnek zuzenean eta osoki sistema berriaren arabera kotizatuko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


2023-06-28 | ARGIA
Mauletar batek auzitegian deklaratu beharko du erretreten erreformaren kontrako protesten harira

Erretreten erreformaren kontrako manifestazioetako batean atxilotu zuten mauletarrak Baionako auzitegian deklaratu beharko du, datorren astean. Elkartasuna adierazi du hainbat herritarrek: “Errepresio gorakada azkartzen ari da”.


Erretreten erreforma pasa arren, jendetza batu da berriz ere Baionan

Erretreten erreformaren aurkako hamalaugarren greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian. Frantziako Estatuko 250 bat hiritan egin dute manifestaziorako deia sindikatuek.


Erretiro adina atzeratu eta lanaldia luzatzean

Zer pentsa ematen du apirilaren 28an egindako salaketek utzitako arrasto txikiak, eta haren segida bakarra izatea istripuen eta langileen heriotzen kate etengabea. Azkoitian, eraikuntzan beste behin ere, oso ohikoa eta beraz saihesgarria den istripuan hil da 62 urteko langilea... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hiru martxa egingo ditu 1.080 euroko pentsioa eskatzeko

Astelehenean Bilbotik eta Bergaratik abiatu dira, eta asteartean Agurainetik. Ostegunean Gasteizen batuko dira hiru mobilizazioak.


Erretreten erreformari buruzko erreferenduma atzera bota du Frantziako Konstituzio Kontseiluak

Ekainaren 8an dute erretreta adina 62 urtetik 64ra pasa duen legea ezeztatzeko ondoko aukera. Hain zuzen, Liot talde independenteak legea ezeztatzeko aurkezturiko lege-proposamena bozkatuko dute egun horretan. Ekainaren 6rako finkatu dute hamalaugarren greba eguna sindikatuek.


Erretreten erreforma Ipar Euskal Herrian
Bost datu, erretreten erreformaren aurkako mugimenduaren heina neurtzeko

Erretretarako adina 62 urtetik 64 urtera atzeratzen duen erreforma pasa arren, aurkako mobilizazioek segitzen dute. Ondoko bideetatik dabiltza testu horren kontrakoak: greba eta manifestazioak; Konstituzio Kontseiluaren ezeztapenaren esperantza mehea; gobernuaren parean postura... [+]


Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berria indarrean sartu da kritika artean

Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]


ANALISIA
Macronek erreforma pasa arren, herritarrak ez dira amore ematekotan

23.000 lagun batu dira Baionan sindikatuen arabera, eta orokorki, manifestazio guzietan batu da jendetza esanguratsua –Parisen 800.000 dira une honetan, CGTren arabera–. Tonua gogortuz doa manifestarien partetik eta blokeoak eta barrikadak biderkatuz doaz azken... [+]


Baionako protestaren ondotik, lau manifestari atxilotu ditu Frantziako poliziak

Pirineo Atalntikoetako prefekturak jakitera eman du lau manifestari atxilotu dituela Frantziako Poliziak. Elkarretaratzera deitzen du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, 18:30ean Baionako komisaldegiaren aitzinean.


Eguneraketa berriak daude