Tsunami Xixón jaialdiko antolatzaileak udal gobernuko festa departamentuarekin bildu dira, zeinean Voxek agintzen duen. Eztabaida piztu da, eta bi musika taldek uko egin diote festibalean parte hartzeari.
Datorren uztailaren 27tik 29ra egingo da Xixonen, Asturiasen, Tsunami Xixón makrofestibalaren edizio berria. Urtero legez, eta eredu bereko jaialdi handien antzera, erakunde publikoen finantzazio handia jasoko du. Nando Cruz kazetariak Macrofestivales. El agujero negro de la música (Makrofestibalak. Musikaren zulo beltza) liburuan jasotzen duenez, Espainiako Estatuko makrofestibal ezagunek haien aurrekontuaren %10 inguru gutxienez erakunde publikoek finantzatzen dute –BBK Liveren kasuan %15-20 da, milioi terdi euro inguru jasotzen baitu–.
Punk, rock, metal eta hardcorean espezializatutako Tsunami Xixón makrojaialdiaren antolatzaileak udal gobernuarekin batzartu ziren uztail hasieran, hain justu ere Voxeko ordezkariarekin, kultur eta festa gaiez bera arduratzen delako. Argazkia sareetan zabaldu zen, eta Euskal Herrian oihartzun apala izan badu ere, zeresana piztu du, La Élite eta Strangis Guajes taldeek uko egin diotelako bertan jotzeari, jaialdiaren antolatzaileak Voxekin batzartu izanagatik. Horrez gain, kartel burua den Desakato taldeak "faxismoa" seinalatu eta asturieraren ofizialtasuna aldarrikatu du.
Polemiken gainetik, aurrera egingo du festibalak. Kritikei erantzunez, makrojaialdia "askatasunaren eta kulturartekotasunaren topaleku" dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta beharrezkotzat jo dute kargudun politikoekin biltzea. "Zentsura guztien aurka gaude", diote.
Makrofestibalak: inbertsio funtsen negozio
Espainiako Estatuko 50 makrofestibal baino gehiago daude dagoeneko hamar inbertsio funtsen menpe. Handienetan handiena Superstruct funts putre estatubatuarra da. Besteren artean, hauen jabea da: Resurrection Fest, Arenal Sound, Viña Rock, FIB, Sónar (izen beraren pean, nazioarteko bederatzi hiritan egiten dira edizioak) edota aipatu dugun Tsunami Xixón bera.
Zazpi enpresa handik antolatzen dituzte 40 makrofestibal, eta zazpi enpresa horien atzean hiru inbertsio funts daude. Handiena, esan dugu Superstruck da; Primavera Sound-en atzean beste funts putre bat dago eta Mad Cool eta beste hainbat makrojaialdi musikal antolatzen dituen Live Nation enpresa ere, berriki, halako inbertsio funts batek erosi du.
Momentuz, ezagutzen denaren arabera, Last Tour enpresaren atzean ez dago inbertsio funtsik. Last Tour-ek antolatzen ditu Hego Euskal Herriko jaialdi entzutetsuak: BBK Live, Azkena Rock, Donostia Festibala, Klorama, BIME eta Santaspascuas, besteren artean. Oso kontuan hartu beharreko agentea da Last Tour, aipatutako jaialdiez gain, Bilboko La Merced eta BilboRock kudeatzen du, areto bat eta areto horri loturiko jatetxe bat irekitzeko asmoa dute Bilbon, eta editorial bat eta disko zigilu bat ere badaukate.
Boga Boga festibala antolatu dute Donostian, eta jaialdiaren bezperatan, EHUko Uda Ikastaroen barnean, bi eguneko jardunaldiak egin dituzte Dabadaba aretoan, Egia auzoan. Hainbat musikari ez ezik, zenbait makrofestibalen antolatzaileak bertaratu dira hizlari gisa, baita... [+]
Ostegunetik aitzina egingo da festibala Bilbon, Kobetamendin. Behin baino gehiagotan salatu da bertako langileek baldintza negargarrietan egiten dutela lan, eta ostegunerako protesta deitu du Laneko Autodefentsa Sareak, 19:00etan, EiTBren egoitzaren aurrean. Langileentzako gida... [+]
Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]
Last Tour enpresa eta Gasteizko Udala seinalatu ditu erantzule gisa, azken horrek "langileon prekaritatea finantzatzen eta legitimatzen" duela nabarmenduta. Azkena Rocken aritu diren hainbat langileren lekukotzak bildu ditu LASek.
Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]
Nando Cruz (Bartzelona, 1968) kultur kazetaria da, musikan eta musika jaialdietan espezializatua, eta kultur ekintza alternatiboen kronikagile nabarmendua. Aurten, Macrofestivales. El agujero negro de la música (Makrofestibalak. Musikaren zulo beltza) liburua kaleratu du;... [+]
Kontrakultura zenaren espirituarekin sortu ziren makrofestibalak, horixe zuen ardatz Woodstock-en fenomenoak, eta zorionez oraindik ere badira antitesiak, baina gehienak kapitalismoaren adierazpen gorena bihurtu dira: kontsumo masiboa sustatzen dute, merkatua maneiatu,... [+]
Txiza egiten digute eta zirimiria dela diote. Izan ere, Bilbao BBK Live ezin da bere horretan ulertu. Pakete berean doaz Mediateka BBK, BBK Kuna, BBK Sala, BBkatea Arte Ederren Museoan, Bilbao Bizkaia Pride, BBK Klima, BBK Ja! Bilbao Saria, BBK gutun zuria Bilbao Saria eta... [+]