Puigdemont eta O'Neillek ere bat egin dute Aberri Egunarekin

  • Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak eta Michele O’Neill Irlandako Sinn Féinn alderdiko lehendakariordeak egin dute bat, beste dozenaka ordezkarirekin batera, Euskal Herria Batera ekimenak egindako deialdiarekin.


2020ko apirilaren 12an - 09:22

Besteak beste Gerry Adams Sinn Féineko lider historikoak, Elisenda Paluzie ANCko lehendakariak eta Marcel Mauri Ómnium Culturaleko bozeramaileak ere azaldu dute euren babesa. Sinn Féin alderdiko kargudunak, eta ERC, CUP, JxCat-eko eta BNGko diputatu eta senatariak daude tartean. Euskal Herria Batera ekimenak aurreko asteburuan egin zuen aurten Aberri Eguna batera ospatzeko deialdia, "hildakoen senideei dolua adierazteko eta koronabirusari aurre egiten ari zaienekiko harrotasunez eta eskertzaz".

Aberri Egunerako deialdiarekin bat egin duten ordezkari politikoak:

Irlanda

  • Michelle O'Neill, Sinn Féinen Lehendakariordea
  • Deirdre Hargey, Sinn Féineko Komunitateetarako ministraria Irlandako
  • Iparraldeko Asanbladan
  • Martina Anderson, Snn Féin
  • Eoin O'Broin, Sinn Féin

Katalunia

  • Carles Puigdemont
  • Josep M Cervera, JxCat eko senataria
  • Albert Botran, CUPeko diputatua
  • Mireia Vehi, CUPko diputatua
  • Xavier Castellana, ERCko senataria
  • Adelina Escandell, ERCko senataria
  • Marta Rosique, ERCko diputatua
  • Diana Riba, ERCko dputatua Europako Parlamentuan
  • Jami Matamala, JxCeko senataria
  • Mayte Rivero, JxCeko senataria
  • Mirella Cortés, ERCko senataria

Mallorca

  • Vicenç Vidal, Mes per Mallorcako senataria

Galiza

  • Nestor Rego, BNGko diputatu eta bozeramailea

Gales

  • Iestyn ap Rhobert, Yes Cymru antolakundeko kidea

Flandria

  • Wouter Patho, N-VA

Sahara

  • Garazi Hach Embarek
  • Fatimetu Omar bulsan, Saharar militante ezaguna Euskal Herrian
  • Lehena Ahmed Ettanji, Equipe Mediako arduradunetako bat

Latinamerika

  • Jairo Urrea, Kolonbia
  • Jorge Bermudez, PIT CNT- Uruguay
  • Natalia Fernández, Kolonbia
  • Olga Quintero, Kolonbia
  • Sonia León, Peru
  • Lolita Chavez, Guatemala
  • Julieta eta Elizabeth Arregoces, Kolonbia eta Venezuela

Italia

  • Davide Angelilli, aktibista internazionalista

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aberri Eguna
Alderdi bakoitzak bere Aberri Eguna ospatu du, EAEko hauteskundeen atariko

EAJk Bilbon egin du ekitaldia, EH Bilduk Iruñean eta EH Baik eta Bagirak Uztaritzen.


2023-04-12 | Euskal Irratiak
Mikel Iribarren
“Duela 60 urte, sekulako kuraia behar zen plazetan euskaldun gisa agertzeko”

Aberri egun jendetsua izan da Itsasun igandean.1500 lagunek manifestaldian parte hartu zuten eguerditan, Bagira prozesuak deiturik. Itsasuko plazatik abiatu dira Atharriraino. Eta elizaren ondoko oroit harrian izan dira hitzaldiak.


2023-04-11 | Leire Artola Arin
Bagira prozesuak 2024ko Aberri Egunera arte abiatu du mugimendu abertzalearen estrategiaren gogoeta

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea Itsasun elkartu zen apirilaren 9an, 60. Aberri Eguna ospatzeko, eta Bagira prozesuak iragarri zuen “fase berri bat” zabaldu dutela. Parte hartzera eta elkartzera deitu dituzte herritarrak, Izan ginen, bagira, izanen gira... [+]


2023-03-28 | Euskal Irratiak
Itsasun ospatuko da Bagira ekimenaren Aberri Eguna

Bagira ekimenak, abertzaletasunari hats berria eman nahi dio Iparraldean. Transmisio historikoa landu da lehen fasean. Aberri Egunetik goiti gogoeta berriak abiatuko ditu, bide-orri berri bat adosteko.


Aberri Egunean Gernikan biltzera deitu du Jardunek

Koordinadorak "Euskal Herriko langile orori" luzatu dio deia parte hartzera. "Euskal Herri Langilearen identitatea" aldarrikatzeko eguna dela adierazi du.


2022-02-21 | ARGIA
Aberri Egunean “keinu bat batera” egiteko deia

Euskal Herria Batera plataformak dei egin du Aberri Egunaren bueltan antolatutako Udaberriko ikurraldia ekimenarekin bat egiteko, nork bere erara, "herritarron esku baitago euskal komunitatearen ospakizuna antolatzea eta ikurrak lau hazietara banatzea". Aurten beteko... [+]


2021-07-23
"Aberri Eguna, noren eguna?"
Rosa Olivares-ekin elkarrizketan.
EMK-LKI, Rosa Olivares
"Aberri Eguna, noren eguna?"
–Zein da aurtengo Aberri Egunerako hartu du. zuen lema?
–Nahiz eta oraindik ez dugun esaldia zehaztu EMK eta LKIk batera Iruñera eramango dugun lema,... [+]




2021-07-23
Aberri Eguna Beti Borrokaren Zentzua Izan Da
Jokin Gorostidi eta Itziar Aizpurua
Aberri Eguna Beti Borrokaren Zentzua Izan Da
Jokin eto Itziar, gehienetan elkarrekin ageri den bikotea. Biok Herri Batasunako militanteak dira, eta bertako Mahai Nazionaleko partaideak. Beregana jo dugu Aberri Eguna gertu dugula eta,... [+]


2021-05-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak Mozal Legea aplikatu die hiru herritarri, farol batetik ikurrina zintzilikatzeagatik

Aberri Egunaren ataritan farola batetik ikurrina zintzilikatzen ari zirela identifikatu zituen hiru pertsona Gasteizko Udaltzaingoak. Mozal Legea aplikatu diete, eta 100 euroko isuna jarri bakoitzari.


2021-03-31 | Ahotsa.info
Debekatu egin ditu Espainiako Gobernuaren Ordezkariak Iruñean Aberri Egunean egin behar ziren zutabeak

Euskal Herria Baterak jakinarazi duenez, Espainiako Gobernu Delegaritzak, COVID egoera aitzaki harturik eta honen inguruko segurtasun neurriak ezin bermatzea argudiatuta, debekatu egin ditu Aberri Egunean Iruñeko hainbat auzoetatik Gaztelu Plazaraino deitutako zutabeak.


Eguneraketa berriak daude