Espainiako Gobernu osaketari begira Kataluniako independentisten amnistia negoziatzen ari dira, eta horren aurka egiteko, Societat Civil Catalana-k deituta, milaka lagun protestara irten dira Bartzelonan igandean. Antolatzaileen esanetan, 300.000 pertsona batu dira; Udaltzaingoaren arabera, berriz, 50.000.
Manifestazioren buruan Alberto Núñez Feijóo, Cuca Gamarra, Isabel Díaz Ayuso eta PPko buruzagiak egon dira. Gertu izan dituzte Santiago Abascal eta Vox-eko lagunak; eta hor inguruan zegoen desagertzeko zorian dagoen C's alderdia ere. Manifestazio horren aldarrikapenetatik sortu zen Ciudadanos alderdia, eta igandeko protestari eutsi egin behar izan dio hala beharrez, existentziari zertxobait gehiago eusteko, eta agonia luzatzeko.
Societat Civil Catalana mugimendu espainolista ez da gai izan Gracia pasealekua betetzeko, Naiz egunkariko berriemaileen arabera. Amnistiaren aurkako mezuak zabaldu dituzte manifestariek oro har –"Ez nire izenean. Ez amnistia, ezta autodeterminazioa ere"–, eta Pedro Sánchez eta PSOE ere iraindu dituzte –"Sánchez, baboa, traidorea, Puigdemont zure laguna da" edota "Txapotek bozka zaitzala"–. Nagusitu den aldarria "Puigdemont kartzelara!" izan da.
Manifestazioan egon diren kazetariek kontatu dutenez, "festa espainolista" moduko zerbait izan da bilkura. Societat Civil Catalanak, esaterako, hainbat postutxo jarri ditu Gracia pasealekuan. "Eskaintza bereziak" egin dituzte: besteak beste, hamar euroren truke, aterki bat, bi eskumuturreko, bandera bat, Europar Batasuneko bi bandera eta ur botila bat eros zitezkeen –iragarkian esan gabe doa: Europar Batasuneko bandera izan ezik, gainontzeko materialek Espainiako banderaren koloreak eta koroa zituzten; ur botilak ere bai agian–.
Katalanaren aurkako mezuak ere zabaldu dituzte: katalana gazteleraren "kopia" dela, edota gaur egun, Katalunian, gazteleraz hitz egiten dutenei "labanarekin mehatxatzen" zaiela. Horrez gain, sarean makina bat argazkitan ikusi ahal izan da Yolanda Díaz Sumar-eko buruaren irudiari zakilak marraztu zizkiotela.
Mobilizazioaren jarraipena egin du TV3 hedabide publikoa, eta arazoak izan ditumanifestariekin. Kazetaria jazarri dute hainbat pertsonak.
Ikusitakoak ikusita, Catalunya en Comú alderdiak erantzukizunak eskatu dizkie instituzioei, eta "zero tolerantzia" exijitu gorrotozko mezuen aurrean.
Hilabete eta erdi falta da
Zazpi aste ditu Pedro Sánchez PSOEko hautagaiak Espainiako Gobernu berria osatzeko. Azaroaren 27an jarria du epe-muga: egun horretarako Diputatuen Kongresuak aukeratu beharra du presidentea. Halakorik ezean, Gorteak desegin eta hauteskundeak deituko lirateke berriz Espainiako Estatuan, urtarrilaren 14an. PSOEren asmoa da, ordea, El País-en esanetan, gobernua osatuta egotea azaroaren 10erako. Izan ere, egun horretan Europako Alderdi Sozialistaren kongresua egingo da Malagan (Andaluzia), eta Sánchez da gaur egun Internazional Sozialisten presidentea.
Azaroaren 27rako presidente berria hautatu behar du Diputatuen Kongresuak. Bestela, hauteskundeak egingo dira urtarrilaren 14an.
Espainiako Gobernuaren osaketarako nahitaezko izango ditu PSOEk Sumar-en botoak, EAJ eta EH Bildurenak, BNGrenak, eta ERCrenak eta Junts-enak. Guztiek esan dute ez dagoela "beste alternatibarik", PP eta Vox-en balizko gobernuari ezezkoa eman diote, baina PSOEri ez dizkiote lanak erraz jarriko. Alternatibarik ez dagoenaren eta botoak oparitzearen arteko oreka horretan dago negoziazioa, eta negoziaketarik konplikatuenak Katalunian daude –EH Bilduk hauteskundeen gauean bertan esan zuen PSOEri babesa emango ziola, BNGk ere horixe bera esana du, eta EAJk oraindik ere dio "ez dagoela itxita", protagonismo apur bat mantentzen du, baina inork gutxik jarri dezake zalantzan zer egingo duen–.
Katalanek "erreferenduma" eta "amnistia" jarri zuten mahai gainean hauteskundeen ostean. Erreferendumaren ideiak indarra galdu du aspaldi, eta amnistiaren inguruan dabiltza egungo negoziazioak. Sumar-ek, presentzia markatu nahian, proposatu du 2013az geroztik "Kataluniaren independentziaren alde" jardun duten ekintzaile zigortu orori aplikatu beharko litzaiokeela amnistia.
PSOE, momentuz hotz
PSOEk esaten duena da "Sumar-en proposamena Sumar-ena" dela eta ez dutela partekatzen. Kezka eragiten die, ordea, "amnistia" hitza erabiltzea alderdi sozialistako kideei. Pentsa, Sánchezek joan den ostiralean ahoskatu zuen lehen aldiz, eta ordutik erabili du gehiagotan. "Negoziatzen ari gara talde ezberdinekin", esan zuen behin-behinean presidente denak. Ez du egintzat jo amnistiarik, ezta amnistia gisa deituko den ezer ere. Baina zeozer egin beharko du PSOEk, nahitaez.
Behin Sánchezek "amnistia" hitza erabilita, Feijóok eta PPk minutu gutxi behar izan zituzten prentsaren aurrean bekainak okertuta hitz egiteko. Haien ustez, Sánchezek amnistiaz hitz egin izanak esan nahi du amnistia gauzatuko dela ezbairik gabe, eta jakina, PPk hitzeman du bide judizial guztiak urratuko dituela amnistia legez kanpokoa dela ziurtatzeko.
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
AINE Noain-Elortzibarreko talde independentea, Harana Gara eta Aldatu Elortzibar egongo dira udalaren agintean, eta azken horretako Luis Mayak hartuko du aginte makila. Martxoaren 31n iragarri zuten mozioa aurkeztuko zutela, UPNren kudeaketaren "noraeza" eta... [+]
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]