Zaila bada berez inori Publizitatea eta Harreman Publikoetako Gradua ikasten ari zarela aitortzea, are gogorragoa da euskarazko ikaslea zarela esatea. Lehenengo aitorpenarekin, begirada mesfidatia; bigarrenarekin besoa zure bizkarraldera: “Animo”. Hargatik, interes bereziarekin jarraitu nuen atzo gauean Kike Amonarrizek aurkezten duen Tribuaren Berbak saioa. Euskara eta publizitatea zituen aztergai. Bertan ikusi eta entzundakotik abiatuta ideia batzuk ekarri ditut hona. Halere, tartea baduzu, saioa bera ikustea duzu onena.
Ez omen dago jasotzen dugun publizitatearen hizkuntzen banaketaren berri ematen duen ikerketarik, baina ez da gehiegi pentsatu behar joera zein den antzemateko: Euskal Herrian, publizitatea oro har erdarazkoa da, zenbait kasutan elebiduna, eta euskara hutsezkoa bereziki euskaraz hitz egiten dutenei zuzendutako produktu eta zerbitzu jakin batzuk iragartzen direnean soilik.
Publizitatea elebiduna denean, ideia erdaraz garatu eta itzulpen soil batekin euskarazko alea osatzea da ohikoena. Itzulpen kaskarrak tarteko, zenbait kasutan emaitza barregarri bezain penagarriak ikusi ditugu. Hona saioan bertan Aitor Abaroak aipatu zuen adibidea:
Espainiako Barne Ministerioaren kanpaina hau hankasartze lotsagarria da, bai. Baina arazoa ez dira emaitza barregarria duten itzulpenak soilik. Askoz ere ohikoagoak izanagatik, arbuiagarriak dira jatorrizko ideia zentzugabetzen duten itzulpenak ere; edo hobe esateko, itzulpen horiek axolagabetasunez onartzen dituzten agentzia eta iragarleen jarrerak lotsarazten nau ni (eta noski, iragarkiaren eraginkortasuna kaltetzen du). Aurrekoa bezain ikusgarria ez bada ere, adibide argia da honakoa:
Joxerra Garziak -pasa den urtean nire ikaskideen irakasle izan zen, eta maiteminduta ditu denak, ez arrazoirik gabe- publizitate elebiduna egiten denetan, euskarazko kanpainaren arduradun baten presentzia aldarrikatzen du, eta hark autonomia izan behar duela kontzeptua euskarara ekartzeko, ahalik eta eraginkorrena izan dadin.
Estitxu Garai publizitate elebiduna ari da ikertzen. Dioenez, publizisten artean zabaldua dago erdarazko leloak euskarara eramanez gero luzeegi geratzen direla; bere ikerketak kontrakoa dio, ez da hala. Sormen prozesua eta iragarkiak aztertu ostean, hartzaileok nola jasotzen dugun publizitate elebiduna ari da aztertzen orain. Ea emaitzek zer dioten…
Euskara eta publizitatea izeneko blogaren egilea den Iñigo Fernandez Ostolazak euskarak saltzeko dituen onurak aipatzen ditu: gertutasuna, konplizitatea, fidagarriago edo sinesgarriago izan daitekeela… Baina guzti hori baliagarria da xede-taldea euskalduna bada. Eta orduan, zer egin gehiengoa erdalduna denean? Bada, sarea lagungarri izan liteke. Di-da agentziako Gorka Barruetabeñak Amonarrizi argitu dionez, gero eta publizitate pertsonalizatuagoa egiten da -sareak horretarako baliabideak eskaintzen baititu- eta beraz, gero eta gehiago ahaleginduko dira agentziak publizitatea hartzailearen hizkuntzara egokitzen.
Azken bi ohartxo: batetik, aitortu behar dut saiorako hautatutako izenburua ez zaidala batere gustagarria (eraginkorra?) iruditu: “Hitz eta pitz, publhitz”. Baina, taxuzko edozein kritikoren gisan, ez dut proposamen hoberik.
Eta amaitzeko, galdera pare bat: erakunde publikoek zein jarrera izan behar dute euskarazko publizitateari edo elebidunari dagokionez? Arautu egin behar da? Are, -barkatu nire ezjakintasuna- arautua dago?
(Iruzkinak baliatu ni salatzeko).
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
«Argizko idazkun digitalak debekatu» lelopean, Aturri aldeko Stop Pub kolektiboak bederatzi proposamen plazaratu ditu, Tokiko Publizitatearen Araudia eztabaidan delarik momentu honetan.
Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin badakit ez dela garai kontua soilik; alegia, udazkenak eta negu hasierak barrura begira jartze hutsa.
Donostiako Alde Zaharreko taberna askoren pintxoak alde zaharrean sartzeko baimena duen furgoneta batean datoz zerbitzua ematera. Beste tabernetan, prestatzen duten tortilla patata pintxoa jateko, goizeko furgoneta alde zaharrean sartzen den orduan ilara egin eta txanda hartu... [+]
Mezu subliminalak hartzailearen kontzientziarentzat hautemanezinak diren noranzko bakarreko komunikazioak dira, eragina izan dezaketenak haren nahimenean, portaeran edo pentsamendu kontzientean. Horregatik, mezu subliminal eraginkor bat izate hutsa manipulaziotzat har daiteke:... [+]
Bankuek eta enpresa handiek beren eraginaren itzala zabaldu dute giza jarduera ezagun eta imajinagarri orotan. Parlamentuak eta ordezkarien ganberak alboratuta, botere korporatiboak mundua gobernatzen du, bere aldeko legeak egin eta gatazkak ebatziko dituzten auzitegiak ezartzen... [+]
Hiru petrolio-enpresek “herritarrak engainatzen” ari direla dio Erresuma Batuko Iragarki Arauen Arduradunak. Energia berriztagarrien inguruko iragarkietan ez dute aipatzen enpresa horiek eragiten duten kutsadura.
Erredukzionista naizela esango didazue, baina nik honela ikusten dut: zibilizazio-krisian murgilduta gauden aldera, gizarte gisa daukagun arazo potoloenetako bat publizitatearen hedapen paregabea da. Hain dago hedatuta bazter guztietatik, non, askotan, ez baitugu ikusten ere,... [+]
China antes del comunismo ateratzen zait bideoren bat ikusi nahi dudan ia bakoitzean, dantza ikuskizun baten iragarkia. Edo Oral B, edo Katy Perry janaria eskatu eta eskatu. Baina jasangarria dela erabaki dugu telebistako publizitate tarteen aldean, ez dugu Premium konturik... [+]
Jostailuen interneteko iragarkiek genero rol eta estereotipo gehiago erreproduzitzen dituzte, telebistako iragarkiek baino. Hori da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak egin duen txostenaren ondorioetako bat. Hamar estereotipo errepikatuenak zerrendatu dituzte, horien... [+]
Hitzarmena iragarkien truke - hedabideen eta Austriako Estatuaren arteko menpekotasunak. Izenburu hori dauka Daniel Grabner ikerlariak (Austria, 1990) KriKoWi konferentzian egindako aurkezpenak. Bertan xehe azaldu du publizitate instituzionala nola banatzen den herrialde... [+]
Ia milioi erdi bat euro ordaindu zizkien gaztelania hutsez edo nagusiki hala diren hedabideei Donostiako Udalak publizitate instituzionalaren bidez, eta euskarazkoei, kontrara, 32.000 euro. El Diario Vasco eta Ser Irrati kateak diru-poltsaren ia erdia jaso dute, eta euskarazko... [+]
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean, gure memorian txertaturik gelditu da egunkariek aurkeztu zuten irudia, Saioa Alkaiza txapeldun berriaren eta Estitxu Arozenaren arteko besarkada. Arkitektoaren begiradak Anaitasuneko eszenatokian jarriko du atentzioa; bertsolarien... [+]
Nahi gabe edo nahita, publizitatearen bitartez genero bakoitza balore eta rol zehatz batzuekin lotu da, eta lotura horren arrastoa gaur egungo gizartearen jarrera eta ideologia askotan ikus daiteke.