Hezkuntza sistemaren berrikuntzarako proposamena jaso zuen EH Bilduk aurreko larunbatean. Euskarazko “murgiltze eta mantentze eredua” ezarri nahi du eskoletan, eta tokian tokiko udalei eskumen gehiago eman nahi dizkie zentroetan esku hartzeko.
Larunbatean Donostian egindako Konferentzia Politikoan, hezkuntza sistemaren berrikuntzarako proposamena plazaratu zuen EH Bilduk. Bazkideen %88,5ak babestu zuen agiria; orain, militantziak bozkatu beharko du behin betiko testua. Koalizioak hezkuntza modeloaren “errotiko aldaketa” lortu nahi du planteamendu berriarekin: “Euskal Herriaren garapen kolektiboaren zerbitzura egongo den hezkuntza sistema burujabea osatzea da gure helburua: euskalduna, hezkidetzailea, inklusiboa, parte hartzailea, laikoa, doakoa, herritarra eta publikoa”.
Naiz hedabideak behin behineko testua jarri du ikusgai. Aldaketa nabarmenena, orain arte hezkuntza sisteman ezarritako “publiko-kontzertatu dikotomia” gainditzean datza. Koalizio politikoaren planteamenduaren arabera, ikastetxe komunitarioen izaera juridikoa publikoa zein pribatua izan ahalko da. Halere, zentro guztiek sinatu beharko dute lankidetzarako hitzarmen bera Eusko Jaurlaritzarekin, eta eskubide zein betebehar berdinak ezarriko zaizkie. Haurreskolen kasuan ere, hauek sare publiko horren barruan txertatzeko eskaera egin dute.
Hitzarmena sinatzen duten ikastetxeek euskal gobernutik jasoko lukete %100eko finantzazioa, eta funts horiekin zuzkitutako zentroetan ezin izango litzateke inolako kuotarik kobratu. Izan ere, koaliziotik esan dute finantzazio falta dela beharrizan bereziak dituzten eskoletan arazoei aurre egiteko oztopoa. Segregazioak, migrazio tasa altuak, kulturen arteko talka eta behar bereziko ikasleak dauden zentroetan, baliabide eskasia dago, eta askotan, “aniztasuna aukera baino arazo bilakatzen da”.
Aurrekontuan aldaketak planteatzeaz gain, arazo horiei muga jartzeko, eskola inguruak osatzen dituzten eragile guztien inplikazioa bilatu nahi du EH Bilduk: eskola eredu deszentralizatua, egoera hurbiletik ezagutzen duten eragileen parte-hartze zuzenarekin. Hezkuntza Sailaren organigramaren parte izango diren Tokiko Hezkuntza Ekosistema Kooperatiboak (THEK) sortzea proposatu du alderdi politikoak. Udaletako ordezkariek (kultura, gazteria, hezkuntza, migrazioa eta gizarte sailak), ikastetxeetako ordezkariek, aisialdi taldeek, Osakidetzako arduradunek eta kirol eskaintzaren arduradunek osatuko dute taldea.
Zentroetako egoera aztertuz, tokian tokiko aldaketak egiteko eskumena eman nahi zaie eragile hauei, ahalik eta eskumen gehien izan dezaten, oraindik horretarako behar diren lege zirrikituak “probestu” behar diren arren. Agiriaren arabera, zentroetako oinarrizko hezkuntza ildoa eta bertako curriculuma adostu eta garatzeaz arduratuko da taldea; eskolaz kanpoko baliabideak koordinatuko ditu; aniztasuna balioan jartzeko proposamenak garatuko ditu, eta etorkinentzako harrera eta egokitze planak sortuko ditu, besteak beste.
Aniztasuna eta kulturartekotasuna sustatzeaz gain, euskara eta euskal kulturaren inguruan ere pausoak hartu nahi dituzte proposamen berriarekin. Koalizioaren hitzetan, egungo sisteman alde batera gelditu diren bi puntu dira horiek: “Bi estatu neoliberal heteropatriarkalek [Espainiako eta Frantziako Gobernuak] hezkuntza sistemak erabiltzen dituzte beraien baloreak eta pentsamoldeak erreproduzitzeko eta hegemoniko bilakatzeko: Euskal Herria eta beste herrien eta kulturen existentzia ukatzen dute, arrakala sozialak areagotzen dituzte”. Helburua, beraz, euskal curriculuma ardatz bilakatzea da “kultur transmisioan eta komunikazio afektiboan” aurrera egiteko.
Hizkuntzari dagokionez, indarrean dagoen sistemaren gabeziak larriak direla azpimarratu dute, aplikatutako hizkuntza modeloek ez dutelako “behar beste euskalduntzen”. Koalizioak esan duenez, Euskal Herriko hezkuntza komunitateak behin eta berriz azaldu du non dauden arazoak eta non konponbideak: A, B eta D ereduen sistema ez da eraginkorra euskara maila bermatzeko; murgiltze eta mantentze eredua izan behar da sistema bakarra.
Euskara hutsezko modeloa ezartzeaz gain, euskalgintzan jardun duten hainbat elkarte (Irale, Nolega, girotze barnetegiak kasu) batean biltzea proposatu dute prozesua indartzeko asmoz. EH Bilduk agirian jakinarazi duenez, Euskararen Jabekuntzarako eta Euskal Kulturaren Transmisiorako Institutua izeneko erakundea sortu nahi dute “orain artean Euskara Zerbitzuak izan direnak berrantolatu eta berrindartze” aldera.
Langile publikoen hautaketa prozesuan eman nahi dituzte azken aldaketak. Egungo eredua “zaharkituegi” dagoela esan dute, eta irakasleen formakuntzak, orokorrean, “gabeziak” erakusten dituela zehaztu. Alde batetik, Haur eta Lehen Hezkuntzan irakasle eskoletan ikasketak burutzen dituena segidan bilakatzen da irakasle, baina “gutxiegi baloratzen da irakaslea haurrekin lan egiteko profesional egokia ote den”; bestetik, jasotzen duten prestakuntza ez da bideratzen etorkizunean irakasleek egingo duten lanera, ez da “praktikan” oinarritzen. Horri konponbidea jartzeko asmoz, EPE eredua eraberritzea proposatu dute agirian.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]
AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]