Publiko guztiak asetzeko moduko egitaraua aurkeztu du Durangoko Azokak

  • 53 edizio, 247 stand, 439 nobedade, horietatik 304 liburuak, 93 diskoak, 18 aldizkari, argitalpen elektroniko bat eta bestelako 23 lan: Durangoko Azokak aurtengo egitaraua aurkeztu du eta zenbakiek bat egiten dute 2018 honetan Gerediaga elkarteak aldarrikatu nahi duen ugaritasunarekin.


2018ko azaroaren 20an - 18:32
Durangoko Azokako egitaraua aurkeztu dute astearte honetan (argazkia: Durangoko Azoka).

Euskal kulturaren aurtengo uztak erakusleiho asko izango ditu Durangon abenduaren 5etik 9ra bitartean. Ahotsenea izango da gune indartsuenetako bat, 70 kontzerturekin eta 42 soladaldirekin.

Gainera, edizio honetan ikus-entzunezkoen plaza izateko bokazioa daukan Irudienea ere indartuta dator: Durangoko Zugaza zineman 11:00etatik 21:00etara arte egunero etenik gabeko programazioa eskainiko dute, besteak beste Soinujolearen semea, Muga deitzen da pausoa, Dantza, Gure oroitzapenak edo Errementari bezalako filmak ikusteko parada eskainiz.

Edizio honen beste berrikuntza Sormen Beka izango da. Durangoko Azokak urtero saritu izan du euskal kulturgile baten ibilbidea Argizaiola sariaren bidez, baina iaz planteamendua aldatu zuten eta, iraganera begiratu ordez, aurrera begira jartzea erabaki, sortzaile berriei lekua emanez. Literatur lan bati emango zaio aurtengo Sormen Beka eta Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak azaldu duenez, 28 lan aurkeztu dira bekara. Abenduaren 6an Azokako Areto Nagusian esango dute nork irabazi duen aurtengoa.

Areto horretan bertan Gogoetaren Plaza antolatu dute aurten ere, kulturgintzarekin lotutako hainbat gairi buruzko aritzeko. Besteak beste, 68tik hona pasa den mende erdia kontuan hartuta mahai-ingurua egingo dute Ismael Manterolak, Mariasun Landak eta Belen Oronoezek Lander Arretxearen galderei erantzunez abenduaren 6an; “Sortzailea kazetari eta kazetaria sortzaile” izenburupean, Garbiñe Ubeda eta Sustrai Colina arituko dira abenduaren 7an, Nekane Zinkunegik gidatuta; eta gurasotasunaz eta sormenaz jardungo dute Dani Fanok, Katixa Agirrek, Birkitek eta Lander Garrok, Josu Goikoetxearen gidaritzapean abenduaren 7an bertan.

Gaur egungo teknologiei eskainitako Kabi@ guneak ere badu nobedaderik: aurten Landako gunean bertan izango du lekua, aurreko urteetan ez bezala eta sareko hainbat proiekturen berri emango dute Azokak iraungo duen egunetan, besteak beste Kultur Sharea ataria, Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operador kooperatiboa, Artizarra ikasle euskaldunen sare soziala edo Itsulapikoa.eus.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Durangoko Azoka 2018
Jaka horidun artistak Durangoko Azokan

Aurreko egunetako betekadarik gabe, baina igandea izateko bisitari kopuru onarekin, amaierara iritsi da 2018ko Durangoko Azoka. Etorriko dira balorazioak, aurreikusi daiteke oso positiboak izango direla Landako guneko pasilloetan ibili den jende kopurua ikusita; eta etorriko... [+]


Euskal kultura Mendiko Sermoiaren bidez ulertua

“Bada, jendetzak ikusirik, mendira igo zen” esaldiarekin hasten da gaur Durangoko Azokara sartu eta berehala oparitu diguten liburuxka. Eta ez, ez da turismo-gida bat, ez da Gerediaga elkartekoak jendea Anbotora bidaltzen hasi direla larunbat honetarako aurreikusita... [+]


Gu, Austriako esloveniarrok

Gauza arraroak gertatzeko posibilitateak atzo guztiz agortu zirela sinetsita, igo gara ba gaur arratsaldean ere Durangoko Azokako antolatzaileek Landako gunean utzi diguten mahaira, behingoz kontu arruntak kontatzen dituen artikulu bat idazteko prest gure kulturaren alfa eta... [+]


Munduko gauzarik arraroenak

Deituiozu berezi. Deituiozu bitxi. Deituiozu arraro. Deituiozu nahi duzun bezala, baina hau ez da normala. Eta ez, ez dut esaten Durangoko Azokaren bigarren egunean gaudelako eta gaur goizean oraindik Toti Martinez de Lezeak Ereinen standean eragiten dituen ilara ia mitologikoak... [+]


Gazteak euskal kulturara masiboki erakartzeko plan estrategikoa

Haurrak. Gazteak. Asko. Nonahi. Oraindik hain zaharra ez zarela uste baduzu –30 urteak ondo beteta dauzkagun askori pasatzen zaigu, “30ak dira 20 berriak” eta antzeko milongak saldu dizkigutenetik–, konbentzitu zaitez: bai, dinosauro bat zara ikasleen... [+]


Rol-joko batek irabazi du Durangoko Azokako lehen Sormen Beka

Saridun atipikoa izan du Durangoko Azokaren lehenbiziko Sormen Bekak: Etzi Portu Maritimoaren AtopiaRPG rol jokoak eskuratu du 15.000 euroko saria, mota honetako euskarazko lehen egitasmoa abian jartzeko.


2018-12-05 | ARGIA
Ikasleen egunarekin abiatu da 53. Durangoko Azoka

10:30ean zabaldu ditu ateak Durangoko Azokak eta igandera arte Euskal Herriko ekoizpen kulturalaren erakusleiho izango da. Ikasleen eguna da lehenbiziko hau eta nabari da Landako eraikinean, bisitari gaztez beterik baitago.


2018-11-30
ARGIA lekuz aldatua Durangoko Azokan
Erruki Jauna

Erruki gutxi izan baitu gurekin bateren batek 2018ko Durangoko Azoka antolatzerakoan. Leku banaketan. Ez gara azken hiru urteetan egon garen lekuan izango, ARGIA ez duzue aurreko sarrerako gune zabal hartan topatuko. Artekale 23, 24 eta 25 erakustokietan izango gara aurten,... [+]


2018-10-23 | ARGIA
Aurtengo egitaraua eta kartela aurkeztu ditu Durangoko Azokak, aniztasuna aldarrikatuz

“DA! asko dira” leloa aukeratu du Durangoko Azokak 53. edizio honetarako. Abenduko zitaren aniztasuna aldarrikatu nahi du Azokak eslogan horrekin. Txakur Gorria kolektiboak egin du aurtengo afixa, Landako gunean egon diren standen planoan oinarrituta.


Eguneraketa berriak daude