PSOEren hizkuntz politikaz


2021eko martxoaren 16an - 14:30

Plataforma per la llengua erakundeak gogorarazi digu berriki Espainiako Gobernu txit “aurrerakoiak” ere, gazteleraren inposizioari eusten diola gogoz, eta zapalkuntza hori areagotzera datozen 61 arau baztertzaile onartu dituela 2020. urtean ere.

Eremu askotarikoetan aurki daitezke arau horiek: ziurtagiri, titulu eta karnetetan, hezkuntzan, etiketajean eta jarraibideetan, enpresen betebeharretan, administrazioarekiko harremanetan, nazionalitatea eskuratzeko prozeduran, sinbologian, eta abar.

2018an Estatu espainiarrak onartutako arau inposatzaileak 139 izan ziren, 2017an aldiz, 93.

Espainiako Estatuak katalan edota euskal hiztunak baztertzen gintuen PP agintean zela, eta bazterketan sakontzen jarraitu du PSOE-UP agintean direlarik ere.

"Espainiako Estatuak katalan edota euskal hiztunak baztertzen gintuen PP agintean zela, eta bazterketan sakontzen jarraitu du PSOE-UP agintean direlarik ere"

EAJren gobernukide da pse-PSOE (sic) EAEn , eta bere arrastoa agerikoa da zuzentzen dituen sailetan. Idoia Mendiak (egungo Lehendakari ordea) edo Andoni Unzalu aholkulari ohiak, besteren artean, gogor salatu izan dute Administrazio Publikoetako langileen erdiei euskararen ezagutza maila bat edo beste eskatzea. Ez dute inongo arazorik baina, espainierarekin, gaztelera menperatzea langile guztiei exijitzen bazaie/bazaigu ere.

Bideo lotsagarri honi Idoia Mendiak berak jarri zion ahotsa, “euskararen inposizioari azkena emateko” eskatuz.

Mendia, Arriola eta Hurtado dira pse-PSOEko sailburuak egun Jaurlaritzan. Sareetan euskara proportzio esanguratsu batean erabiltzen duen bakarra, Arriola da. Mendiak oso gutxitan eta Hurtadok sekula ere ez. Euskaldunak ez bide gaude hauen lehentasunen artean.

pse-PSOEtarren ekimenak arrastoa utzi du EAEko hizkuntz politikan. EGAren eta Hizkuntz Eskakizunen inguruan hartutako neurri “aringarriak” edota D ereduaren urtzearen atzean, alderdi horren ahalegina eta eskua nabariak izan dira. Euskararen higatze-politika gisako bat daramate aurrera, tarteka zakar erasotzeari uko egin barik.

Nafarroan mozorrorik gabe dihardu psn-PSOEk

Zakar eta lotsagabe jardun zuten nafar euskaldunon eskubideen aurka UPNren bazkide zirenean, eta Geroa Bairen nahiz UPren bazkide direlarik (EH Bilduren zeharkako babesarekin), UPNrekin elkartzen dira hizkuntzaren auziari ekiteko gehienetan.

Oker egiteko arrisku handiegirik gabe, esan daiteke benetako PSOE pairatzen dugula Nafarroan, EAEko erreparoak atzean utzita.

Hamaika adibide jar daitezke: Iruñeko haurreskolen auzia, PAI ereduarena, eremu “mixtoko” herrietako eskola-ereduena, lanpostu publikoetarako oposizioetan euskara EZ den ia edozein hizkuntza saritzearena…

PSNko Hezkuntza Sailburu Carlos Gimeno Gurpeguik esana du D eredua “segregatzailea” dela; Iruñeko udaleko psn-ren taldeburu Maite Esporrínek, harro galdetu zuen kazetarien aurrean “ea albaitariek euskara zertarako behar duten”… Hori da maila.

Hori da XXI. mendeko PSOEren arima, 1899an "Euskararen heriotzaren alde gaude” aitortzen zuen PSOE hartatik hain urrun ez dagoena.

Eragile abertzaleak nora begira daude?

Alderdi espainiazaleen politika erasokor lotsagabe hauek ez lirateke posible, alderdi abertzaleek neurriko erantzuna emango baliete. Non daude? Zer gertatzen zaie?

Zergatik ez dute euskararen eta euskaldunen defentsa sendoagoa egiten?

Erantzunak jasotzeko irrikan gaude.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude