Espainiako alderdi sozialistak abstentzioaren bidez PPri gobernua ematea erabaki zuen bere Batzorde Federalean. Gosari informatibo batean erantzun du Mariano Rajoyk igandean PSOEk harturiko erabakiaren inguruan.
“Bien aldetik borondatea badago etorkizun handia dugu”, adierazi du presidenteak. Alderdi sozialistak onarturiko erabakia irakurri duela eta hitz egin daitezkeen puntuak daudela azaldu du.
Aldeko 139 bozka eta aurkako 96rekin hartu du PSOEk Rajoyren inbestidura saioan abstentzioaren alde egiteko erabakia. Bigarren bozketan egingo du, lehenengoan ezezkoa eman ostean. Alderdiaren nahia lehen bozketan PPren politikei “gaitzespen zuzena” egitea da eta bigarrenean, berriz, estatuak bizi duen “salbuespen egoerarekin amaitzea”.
Abstentzio hori nola gauzatu bihurtu da buruhauste sozialistentzat. PSOEk buru duen behin behineko gestorako hiru kidek, bozketa ostean eginiko bileran, abstentzioa “era inteligentean” egitea defendatu zuten. Alderdiaren haustura saihestu nahirik, Rajoy presidente egiteko beharrezko den hamaika diputaturen abstentzioa nahikoa litzateke hauentzat.
Gestorako presidente Javier Fernandezek alderdiko diputatu guztiek berdin egin behar dutela azaldu zuen, alderdiaren barne diziplina betez. Hala eta guztiz ere, legebiltzar taldean erabakiko da nola gauzatuko den erabakia.
Alderdi barruko hausturak ez du amaierarik, parlamentuan egingo dutenaren zain. Diputatu ugarik ezezkoaren alde egiten jarraituko dutela azaldu dute, horien artean Odon Elorza donostiarrak. Balear Uharteetako PSOEk eta PSCk, orain arte ezezkoaren defendatzaile izan direnak, bide beretik jarrai dezakete. Katalanen kasuan astearteko batzarrean hartuko dute erabakia. PSCko presidente Miquel Icetak koherentziaz jokatu eta herritarrekin harturiko “konpromisoa” mantendu behar dutela argudiatu zuen. PSEk, orain arte ezezkoaren alde lerrokatu den arren, alderdiak harturiko erabakiari men egingo diola aurreratu du.
L5 lineak Euskotrenen ibilbidea aldatuko du, eta geltoki batzuk eraitsiko dituzte, tartean Usansolokoa. Trenaren ibilbidea lurperatuko dute eta beste geltoki batzuk gehituko dituzte. 2022an, Eusko Jaurlaritzak linea horren jatorrizko proiektua aldatu zuen Usansoloko geltokia... [+]
PSOEren egoitza nagusian egin du balorazioa Teresa Ribera hautagai sozialistak, eta ultraeskuinari “eusteko dike” izaten jarraituko dutela ziurtatu du. PPri egotzi dio Europako hauteskundeak presidentearen aurka jotzeko erabili izana: “Feijoo saiatu da... [+]
Zer egingo du Sánchezek datorren astelehenean? Dimititu edo jarraitu? Hori da Espainiako Estatuan une honetan bolo-bolo dabilen auzi nagusia. Lau egunotan horretaz besterik ez hitz egitea lortuko du Sánchezek. Eta bide batez Manos Limpias, PP-Vox eta lawfare-ari... [+]
Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
Espainiako Kongresuan egiten ari diren eztabaidan oihartzuna izan du Iruñeko alkatetza aldatzeko PSNren eta EH Bilduren arteko akordioak. Alberto Nuñez Feijóok esan du "akordio enkaputxatu" bat dela. Patxi Lópezek, berriz, ukatu egin du... [+]
Amnistia legea eta "bizikidetza" politikak defendatu ditu Pedro Sánchezek Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko saioan, Espainiako Kongresuan. Amnistia "Espainiaren interesen izenean" emango dela azaldu du: aurreko legegintzaldiko... [+]
Pedro Sánchezen eta Amnistia Legearen aurka antolatu dituzte manifestazioak, “espainiarren berdintasuna” aldarrikatzeko. Hego Euskal Herriko jendetsuena Iruñekoa izan da: 6.000 elkartu dira. Bilbon gizon bat atxilotu dute eta beste hiru identifikatu.
Andoni Ortuzar EAJko buruak eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Espainiako Kongresuan egin dute sinadura ekitaldia asteazken goizean. Eduki osoaren berri ez dute oraindik eman.
Ostegunean Juntsek PSOErekiko akordioa onartuko zuela saldu du alderdi sozialistak azken egunotan, baina atzo Bruselan izandako Juntseko zuzendaritza bileran ez zen horrelakorik gertatu.
“Akordio historiko bat” nahiko luke JxC alderdiko buruak PSOErekin, asteartean Bruselako erbestetik jakinarazi duenez. Sánchezen inbestidura negoziatzen hasteko baldintza batzuk ezarri ditu Generalitateko presidente ohiak, eta berriro ere mahai gainean jarri... [+]
Espainiako Gobernurako presidentegaia aukeratzeko elkarrizketak egin ditu Espainiako errege Felipe Borboikoak. Francina Armengolek, Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak, jakinarazi du erregeak Feijóo aukeratu duela.
“Duela lau urte baino boto, eserleku eta portzentaje gehiago atera dugu”, azpimarratu du Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko egungo presidenteak.