PSOE barneko hautsak harrotu ditu Pedro Sanchez eta Albert Riveraren arteko akordioak. Alderdiko idazkari nagusiak asteartean iragarri zuen Ciudadanosekin bat egiteko erabakia, Espainiako gobernuko presidente izateko ahaleginean. Hala ere, Ciudadanosen babesa ez zaio aski, eta PPk eta Podemosek baztertua dute Pedro Sanchezen saiakera babesteko aukera.
PSOE eta Ciudadanosen arteko akordioak aldebiko erreakzioak eragin ditu alderdian. Ostirala eta larunbata bitartean alderdiko kideak kontsultatuko ditu idazkari nagusiak; zenbaitek zalantzan jartzen dute galdeketaren zilegitasuna. “Erantzun laburra eskatzen duen galdera nahasia da”, dio Ezker Sozialista korronteko kide Perez Tapiasek. Ez dago ados PSOE eta Ciudadanosen arteko akordioarekin: “PSOE eskuinean jartzen du erabakiak. Alderdiaren sinesgarritasuna kolokan dago, barnera zein kanpora begira”. Barne kontsultan harturiko erabakia ez da loteslea; azken erabakia batzorde federalak hartuko du datorren astelehenean.
Andaluziako presidente Susana Diazek ere eman du bere iritzia. Ciudadanosek diputazioak ezabatzea exijitu dio Pedro Sanchezi, eta hala jaso du asteazkenean sinaturiko akordioak. Diazek uste du gisako neurriek alderdi guztien arteko akordioa eskatzen duela, eta ez biren artekoa. Hala ere, Diaz Ciudadanosekin negoziatzearen alde azaldu da: “Espainiaren batasuna eta berdintasuna defendatzen ditu”.
Gaiaren inguruko diskurtso kontserbadoreagoa eskaini du Felipe Gonzalezek. Podemosen aurkako jarrerarekin jarraitzen du presidente ohiak; ezkerreko alderdi berriari ahalik eta eskumen gutxien eman behar zaizkiola iritzi du. Itxaropen gutxi du Pedro Sanchezen saiakeran.
Prozesu luzea
Sanchezek martxoaren 2an aurkeztuko du bere proposamena Kongresuan eta hurrengo eguneko bozketan gehiengo absolutua lortu beharko du gobernuko presidente izateko. Helburua erdiesten ez badu, Kongresuko kideek martxoaren 5ean errepikatu beharko dituzte bozak. Egun hartan PSOEko idazkari nagusiak gehiengo sinplea lortu ezean, Sanchezek bi hilabete izango ditu helburua lortzeko. Tarte horretan, berak edo beste batek gobernuko presidente izateko babesa lortu beharko du, bestela Gorteak disolbatuko dira –maiatzaren 3an–, eta hauteskunde berriak antolatuko dira ekainaren 26an.
Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.
Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.
Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.
Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.
Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.
100 egun igaro dira Espainiako Estatuko hauteskundeak egin zirenetik, eta alderdi politikoetako ordezkariek ez dute gobernua osatzerik lortu. Abenduaren 20ko bozetatik akordioak erdiesteko ahaleginean jardun dute zenbait alderdik, batez ere, PSOEk.
Aurreikusita zegoen gisara, Pedro Sanchezek ez du lehen inbestidura saioan presidente izatea lortu; PSOEko hautagaiari ez zaio aski izan Ciudadanos eta Nueva Canarias alderdien babesa. Sanchezek gehiengo absolutua zuen beharrezko Gobernuko presidente izateko.
“Nahiko nuke Espainiar estatuak David Cameron eta Angela Merkelek egin dutena egin dezan, haiek barkamena eskatu dutelako Derryn 'Bloody Sunday' izenekoan eta nazien holokaustoan gertatutakoagatik", azaldu du Gasteizko alkateak.
Hauteskundeak errepikatzea da Espainiako Gobernuko presidenteak bere karguan mantentzeko daukan aukera bakarra. Kasu horretan litekeena da PPk Rajoy aurkeztu baino beste aukerarik ez izatea eta bide horretatik, Ciudadanosera ihes egindako botoen parte bat berreskuratuko balu,... [+]
Frank Underwood gupidagabearen hitzak dira honako hauek: “Neurriz kanpo baloratzen da demokrazia”. Trikimailu ugari erabilita eta hauteskundeetara aurkeztu gabe, AEBetako presidentziara iritsi ondotik esandakoak. House of Cards telesail zirraragarriko pasartea da... [+]
Haserre dago Don Felipe, eta ez daki disimulatzen. Espainia periferikoak haserretu du bere gorentasuna. Errege-etxean eta hark ordezkatzen duen Estatu-administrazioan, onartezina da periferia izatea berniz folklorikotik harago doan entitate soziologiko bat. Eta hori da Espainiak... [+]
Ez ginen asko izan Hego Euskal Herrian Podemosen garaipena iragarri genuenak. Inkestetatik haratago begiratu besterik ez zegoen, hauteskunde portaeraren serie historikoek eta kanpainaren bilakaerak erakusten zuten. Hegoaldean Pablo Iglesiasen alderdiak irabazi ez balu sorpresa... [+]
MURRIZKETEN hodeiek gero eta burrunba handiagoarekin iragartzen dute ekaitza Espainian. 2016an egin beharreko etxeko lanak dira Europar Batasunaren hizkuntzan. Noiz eta Espainiako ekonomia “krisia gainditzen ari denean” edo “EBn gehien hazten ari den... [+]
PPk irabazi ditu Espainiako hauteskunde orokorrak, baina gobernu berria eratzea ez zaio erraza suertatuko. Ciudadanosekin ez du babes nahikorik, eta PSOEk momentuz argi utzi du ez duela PPren gobernurik babestuko.
Hauteskunde gaua igarota, orain eduki sozio-ekonomikoez hain kargatuta egon diren promesak betetzeko ordua da. Eskuinetik ezkerrera, alderdi guztiek agindu dituzte neurriak desoreka sozialaren, pobreziaren, langabeziaren, prekarietatearen eta murrizketa sozialen kontra; eta... [+]