PSOEk EH Bilduren abstentzioa onartuko luke Chiviteren presidentetza lortzeko, ez ordea negoziaketan Asiron alkate izendatzeko

  • Jose Luis Abalos PSE alderdiko Antolakuntza idazkari eta Espainiako Gobernuko Sustapeneko jarduneko ministroak iragarri zuen Maria Chivite lehendakari izateko aurkeztuko balitz EH Bilduren abstentzioa onartuko lukeela. Hala, Diputatuen Kongresuan UPNren babesik ez duela nahi ere esan zuen, Iruñeko Udalari dagokionez PSNren botoak ez dituela Joseba Asironek izanen ere jakinarazi zuen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 11n - 09:59
Jose Luis Abalos PSOEko antolakuntza idazkaria.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

  Erreportaje hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Abstentzioari bai baina negoziazio bideari ez. Horixe esan zuen atzo PSEk Madrildik. Jose Luis Abalos alderdiko Antolakuntza idazkariak hartu zuen hitza adierazteko Nafarroako Gobernuko presidente izateko Maria Chivitek bere burua aurkeztuko badu onartu eginen dituztela EH Bilduren abstentzioak. Ezinbestekoa du hori Chivitek lehendakaritza postua erdiesteko, aurretik Geroa Bai, Podemos eta Ezkerraren aldeko botoak baldin baditu. EH Bildurekin, hori bai, negoziaziorik ez duela izanen berretsi zuen Abalosek: "Iruñeko Udalean ez dute gure botoek Joseba Asiron alkate eginen", adierazi zuen. 

PSNk Nafarroan joan den astean egin zituen lehen bilerak zenbait alderdirekin: Geroa Bai, Podemos eta Ezkerrarekin. Aurrerakoia izanen den gobernua eratu nahi duela adierazi zuen Ramon Alzorrizek behin eta berriz bileren ondorengo adierazpenetan. Dena dela, etenda daude bilera horiek lehenbizi udalak eratu nahi dituztelako eta ondoren jarraituko dituzte negoziazioak. 

Iruñeko Udala larunbat arratsaldean eratuko da, 18:00etan. Navarra Sumak hamahiru hautetsi lortu zituen maiatzaren 26an, EH Bilduk zazpi, PSNk bost eta Geroa Baik bi.

Bestetik, jakinarazi du ez dituela nahi UPNren Kongresuko bi botoak Pedro Sanchez Espainiako gobernuburu izendatzeko, EAJren seiak galtzeko arriskua lukeelakoan. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2019
Zorteko dago EH Bildu Nafarroan

Lerrook idaztean, Nafarroako lauko berriak akordio programatikoa hitzartu berri du. Berria da laukoa, PSN sartu eta EH Bildu aterako delako. Bi-biak batera etorri dira, gainera: sozialistek betoa jarri diete Bildukoei, haiekin berba ere ez dutela egingo ziurtatu baitute orbe... [+]


2019-07-10 | Juan Mari Arregi
Politikarien soldatak

Ez gaude ohituta politikarien artean soldata murrizketak ikustera, alderantziz baizik, udal eta foru hauteskundeen, bai eta europarren eta autonomikoen ondorioz erakundeetan aldaketak dauden bakoitzean hala gertatzen da. Horregatik, justua eta beharrezkoa da Durangoko Udalak... [+]


2019-07-10 | Mikel Irizar
Nafarroa Nafarroa da

1977ko udan Iruñea inguruko Arazuriko soroetan sartu ginen Askatasunaren Ibilaldia-ko milaka lagun, zutabeetan antolatuta eta ikurrinaz josita, Nafarroa Euskadi da oihukatuz. Hogei bat urte geroago, aukera izan nuen Juan Cruz Alli elkarrizketatzeko, eta pasarte hura... [+]


2019-07-10 | David Bou
IRITZIA
Bartzelona, aukera galdua

Ada Colauk Kataluniako hiriburuko alkate karguan segituko du, hauteskundeen kanpaina aurretik imajinatzen zaila zen testuinguru batean: PSCren aldeko zortzi botoen, lehen ministro ohi Manuel Vallsen hautagaitzaren hiru botoen –orain arte Ciudadanosek sostengatua– eta... [+]


2019-07-02 | Aingeru Epaltza
Sinetsirik

Lehengo ekainaren 19an, Nafarroako Parlamentu berria eratzeko bilkuran ari zen bitartean, pareko espaloian, 25-30 bat gizon ageri ziren pankarta baten gibelean. Ez ziren presoen senideak, ez kolokan dagoen enpresa bateko langileak, ezta etor litekeen gobernuarekin kezkaturiko... [+]


España Suma

Eratu dira udal berriak eta ezin esan ezusteko handirik egon denik. Udal hauteskundeen emaitzekin eta ondorengo itun iragarpenetik, dena edo gehiena aurreikusia zegoen. Beste behin ere, ezustekorik izatekotan Nafarroako herriren batzutan izango zen.


2019-06-19 | ARGIA
Geroa Baiko Unai Hualde izendatu dute Nafarroko Legebiltzarreko lehendakari eta EH Bildu Mahaian sartu da

Azken minuturaino ibili dira negoziatzen PSN eta Geroa Bai. Azkenean PSNk haren alde egin du eta Hualde atera da legebiltzarreko lehendakari. EH Bilduk ere mahaian sartzea lortu du. Horrela lehen lau indarrak, Navarra Suma, PSN, Geroa Bai eta EH Bilduk ordezkaritza dute Mahaian.


Arnas luzez

Zer da hauteskundeetan emaitza onak lortzea? Ideologikoki, statu quo-arekin bat datozen alderdiek botere instituzionala eskuratzea izan ohi dute xede, eta gainera analisi politiko guztiak horretara makurtzea hobesten dute. Hauteskundeetan saritzen da ondo eginda dagoena. Eta... [+]


2019-06-11 | Inma Errea Cleix
Psikopolitika

Zerk eragiten digu bozka egiten dugunean? Zer ideia, asmo eta emozio daude deman? Pentsamendu politiko lausoak ala sakon hausnartu eta gero geure pentsakeran erro sendoak hedatu dituzten kontsiderazio landuak? Ingurukoekin partekatzen dugun ideologia jakin bat edo inorekin hitz... [+]


Pedro Sanchezek zirrikitu bat ireki dio Chiviteren lehendakaritzari

Ferrazek bidalitako mezuekin aste osoan zehar argi geratu da PSOEk ez zuela begi onez ikusten PSN Nafarroako Gobernuko lehendakaritza lortzeko saiakeran aritzea. Filtrazioez gain, Carmen Calvo Espainiako Gobernuko lehendakariordea eta Jose Luis Abalos ministroak PSNren bidearen... [+]


2019-06-07 | ARGIA
Irungo alkatetza, EAJ eta PSEren arteko itunean pinporta

Xabier Iridoi zerrendaburu jeltzaleak bere burua hautagai ikusten du Irungo alkate izateko. Horrek PSE-EEren haserrea eragin du eta Irungo alkatetza haientzat izatea jeltzaleekin ituna osatzeko baldintzen artean ezarri dute sozialistek.


2019-06-05 | ARGIA
Chivite lehendakari izendatzeko akordioaren bila jarraituko du PSNk

Horixe adierazi du Ramon Alzórriz PSNko antolaketa idazkariak asteazken arratsaldeko lehen orduetan Geroa Baiko ordezkariekin egin duen bileraren ondoren. Bilerak ikusmen handia sortu du eta hedabide ugarik jarraitu dute Foru Legebiltzarrean egin den haren aurkezpen... [+]


2019-06-05 | ARGIA
EAJ-PSE ituna gauzatuz gero, EH Bildu sei alkatetza gabe gera daiteke

Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeen ondoren, EAJ eta PSE asteazken honetan bilduko dira akordioez hitz egiten hasteko. Bi alderdien arteko ituna berrestea da gertagarriena eta horren eraginez EH Bildu sei alkatetza gabe geratzea, baita PPk beste bat galtzea ere.


2019-06-05 | ARGIA
PSNk udal-gobernua adostu du plaka frankistak kendu nahi ez dituen Caparrosoko alkatearekin

Caparrosoko (Nafarroa) jarduneko alkate Aquilino Jiménezekin akordioa egin du PSNk, Adelante Caparroso Aurrera (ACA) plataforma aurrerakoiarekin egin zezakeen paktua baztertuz. Jiménez ezaguna da herriko plaka frankistak kentzearen aurka agertu izanagatik.


Eguneraketa berriak daude