Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa "beren interes partekatuak eta tokiko autonomia babestu eta sustatzeko" sortu zen. Laster komunikazio-arduradun bat hautatuko dute, gaztelania eta euskara menperatu beharko dituena.
Bada, PSN-PSOEk baztertu egiten du (ustekabea Sadarren!) lanposturako euskararen ezagutza eskatzea; "baztertzailea" dela diote, eta Nafarroako "borondatezkotasunetik eta errealitate soziolinguistikotik" euskararen aldeko apustua egiten dutela, baina ez dutela bat egiten “derrigorrean hori inposatzearekin", eta euskara-itzultzaile batekin nahikoa eta soberan badutela...
PSNk ez ditu aintzat hartzen "eremu euskalduneko" 64 udalerriak (eta "eremu mistoko" 98ak), NUKFrekin euskara normaltasun osoz erabiltzeko aukera izan beharko luketenak. Horretarako, komunikazio arduradunak, lehendakariak eta NUKFko gainerako taldeak euskara menperatu beharko lukete, gaztelania bezala.
PSNk aspaldi deklaratu zien gerra nafar herritar euskaldunei. Baita erakundeei ere. Badirudi, banderatxoa, Espainiako selekzioa, euskarafobia eta beste ezer gutxi geratzen zaizkiola baliabide ideologiko gisa
Baztertzailea da, udalerri euskaldunek, parte hartzen duten erakunde bateko organo kudeatzaileekin harremanak euskaraz normaltasunez gauzatu ezin izatea.
"Derrigorrezko inposaketa" da, udal horiek Nafarroako beste erakunde batzuekin gaztelania erabiltzera behartzea, are gehiago NUKFren kasuan.
“Borondatezkotasuna errespetatzea”, euskaraz hitz egiteko eskubidea ere errespetatzean eta bermatzean datza, gaztelaniarekin gertatzen den bezala. Are gehiago, erakunde publikoen kasuan.
Errealitate soziolinguistikoa dinamikoa eta aldakorra da. Hain da horrela, ezen euskara, Nafarroako jatorrizko hizkuntza, XVIII. mendean ere nagusi zena, gutxiengoarena baita gaur egun, gobernu espainiarren (eta Nafarroako zenbaiten, egungoa bezala) setioaren eraginez.
PSNk aspaldi deklaratu zien gerra nafar herritar euskaldunei. Baita erakundeei ere. Badirudi, banderatxoa, Espainiako selekzioa, euskarafobia eta beste ezer gutxi geratzen zaizkiola baliabide ideologiko gisa.
PSN, eman arreta gertatu zaizuenari. Uda horretarako aukera aproposa izan daiteke.
Ernesto Leiza Urrestarazu
Bakaiku (Erreserba “euskaldunean”)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]
Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]
Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]