PSN

PSNk bilerak egingo ditu alderdiekin gobernua aldatzeko aukeraz

  • Hauteskundeak aurreratzeko eta Yolanda Barcina presidentea kargutik kentzeko helburuarekin Nafarroako alderdi politikoekin bilerak hasiko dituela adierazi du PSNk komunikatu batean. Bildu bilera-erronda horretatik kanpo utziko du Roberto Jimenezen alderdiak.


2014ko martxoaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zentsura mozioak deserosotasunak sortu ditu PSOEren zuzendaritzan. (Argazkia: El confidencial autonomico)

Nafarroako Foru Erkidegoa jasaten ari den egoera “eutsiezina” dela adierazi du alderdiak idazkian. Hauteskundeak aurreratzeko beharra aipatu badute ere, ez dute zentsura mozioaren aukeraz aipamenik egiten. Horrelako ekimen bat aurrera atera ahal izateko Bilduren babesa ezinbestekoa litzateke eta horrek deserosotasunak sortu ditu PSOEren zuzendaritzan.

Larunbatean PSNk bilera egin zuen Goicoechea auziko ikerketa batzordean ondorioztatutakoaren aurrean erabakiak hartzeko. Bertaratutako guztiak hauteskundeen beharra nabarmendu zuten. Beste hamabost hilabetez egoera honetan jarraitzea zentzugabea dela azpmiarratu dute eta Nafarroa sufritzen ari duen “desgobernua”  dela-eta kezka azaldu zuten. 

Alderdiaren helburua hauteskundeak deitzea dela azpimarratu dute, herritarrei erabakiak hartzeko aukera emateko. “Nafarroako etorkizuna zein izan beharko litzaken herritarrek erabaki dezaten”, PSNren dokumentuaren arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PSN
Iruñeko Erorien Monumentua Maravillas Lamberto interpretazio zentroa izatea adostu dute

Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]


Aurrekontu akordioa sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk

Hitzarmenak 1.035 euroko gutxieneko errenta bermatuko du eta euskara, osasuna eta etxebizitza izanen ditu konpromiso estrategiko nagusi. Hamargarren urtez jarraian, UPNk ez du batere eraginik izanen aurrekontuetan, urteroko legerik garrantzitsuenean.


Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
"Iruñeko edozein auzotan haurrak euskaraz ikasteko aukera izatea, hori da legealdirako helburua”

2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina... [+]


PSNren udal hautetsi gero eta gehiago azaltzen ari dira euskara sustatzearen aurka

Orkoiengo alkate sozialista Alejandro Lopezek euskalduna izatea pribilegio bat dela esan eta gero, PSNko hautetsiak euskara sustatzearen aurkako gero eta adierazpen gehiago egiten ari dira, hala Eguesibarren nola Tafallan. Ingurumari horretan, PSNren zuzendaritzak Orkoiengo... [+]


Orkoiengo Alejandro López alkatearentzat euskarazko ekitaldiak “pribilegioak” dira

Abenduaren 20ko osoko bilkuran bertako alkate Alejandro Lópezek (PSN) azaldu zuen herriko ludotekan euskarazko ekitaldiak egitea euskaldunentzat pribilegikoak direla.


Asiron hasi da udal taldea prestatzen eta UPN kalera doa

UPNk oso gogor erantzun dio PSNri Iruñeko Udaleko zentsura mozioa dela medio eta inoiz ez bezalako irainak zuzendu dizkie sozialistei. EH Bildu, aldiz, ostiral goizean hasi da biltzen oposizioko taldeekin, datorren udal taldea osatzeari begira.


ANALISIA
Agur ‘corralito’, agur!

Ferrazek baimena eman duenean adostu da zentsura mozioa Iruñean, PSOEk hauteskunde orokorrak irabazi eta Espainiako Gobernua lotu ondoren. Zurrumurrua bolo-bolo zebilen Iruñean, “urtarrilerako, otsailerako...”, baina oro har, bai EH Bildu bai PSN isilik... [+]


Asiron Iruñeko alkate bihurtzeko zentsura mozioa aurkeztuko dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak

Abenduaren 28an egingo den Iruñeko udal bilkurarako zentsura mozioa erregistratu dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik zein Zurekin Nafarroa talde politikoek. Hala, Cristina Ibarrola UPNko egungo alkatea kargutik kendu eta EH Bilduko Joseba Asironek hartuko luke aginte makila.


Inbestidura prozesua ezusteko gabe igarota, Chivitek Nafarroako lehendakari kargua hartu du

11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]


2023-08-16 | ARGIA
María Chivite bigarrenez izendatu dute Nafarroako lehendakari

EH Bilduren abstentzioari esker, berriz ere izendatu dute PSNko hautagai María Chivite lehendakari, ezusterik gabeko saioan.


2023-06-09 | Ilargi Manzanares
UPNrekin akordiorik ez duela egingo adierazi du PSNk

UPNren eta PSNren arteko ezberdintasunak agerian utzi dituzte alde biko bileran. PSN EH Bildurekin bilduko dela adierazi du, baina ez dutela gobernua negoziatuko.


2023-05-29 | ARGIA
EH Bilduk eta abstentzioak EAJren nagusitasuna apaldu dute

Abstentzio handiko hauteskundeak izan dira, eta lehia handiena EAJ eta EH Bilduren artean izan da: lehenengoak behera egin du eta bigarrenak gora. Nafarroako Legebiltzarrean UPNk mantendu du 2019ko garaipena, eta PSNk bigarren postua. Araba eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, EAJk... [+]


Erriberako PSNk zortzi hizkuntzatan eskatzen du botoa, baina euskaraz ez

Honakoa da PSN Nafarroako Alderdi Sozialista Erriberan herritarren botoa eskatzeko erabiltzen ari den karteletako bat. Aste honetan Lodosan eta Vianan bederen ikusi dituzte gisa honetakoak.


Burlatako gaztetxea arriskuan dagoela salatu dute

Prentsaurrekoa egin dute gaztetxeko kideek, gaztetxearen egoera azaldu eta haren kontra Burlatako PSNk eta Navarra Sumak izan duten jarrera salatzeko.


Eguneraketa berriak daude