PSNk udal-gobernua adostu du plaka frankistak kendu nahi ez dituen Caparrosoko alkatearekin

  • Caparrosoko (Nafarroa) jarduneko alkate Aquilino Jiménezekin akordioa egin du PSNk, Adelante Caparroso Aurrera (ACA) plataforma aurrerakoiarekin egin zezakeen paktua baztertuz. Jiménez ezaguna da herriko plaka frankistak kentzearen aurka agertu izanagatik.

Aquilino Jiménezekin paktua egingo du PSNk Caparroson (argazkia: Caparrosoko Udala).

2019ko ekainaren 05ean - 10:13

ACAk eman du gertatutakoaren berri sare sozialetan zabaldu duen ohar baten bidez: esplikatu dutenez, maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ondoren PSNrekin hitz egiten hasi ziren Caparroson ezkerreko udal gobernua osatzeko. Aquilino Jiménezen Caparroso Presente y Futuro (CPF) zerrenda izan da boto gehien jaso duena, baina PSNren eta ACAren ordezkariekin alkatetza aldatzeko aukera dago.

Jiménezek PPko zerrendaburu gisa aurkeztuta lortu zuen alkatetza pasa den legegintzaldian eta polemika eragin zuen, oroimen historikoaren legea betetzeari uko egin ziolako, herriko plaka frankistak erretiratu ordez zeuden lekuan utziz.

Bestelako udal-gobernu bat osatzeko negoziazioetan, ACAren arabera, plataformak eta PSNk ardurak erdibana egiteko eskaintza zegoen mahai gainean, hiruna zinegotzi eskuratu zituztelako bozetan. Baina egun batzuk geroago, PSNk ACAri adierazi dio Jiménezen zerrendarekin akordioa lortu dutela: PSNk izango du alkatetza CPFren babesarekin.

ACA harrituta agertu da, zerrendarik bozkatuenak, Jiménezenak, PSNri horrela alkatetza ematearekin. Maniobra hori esplikatzeko, PSNk eta CPFk adierazi dute Caparroson gobernu abertzalea eragotzi nahi dutela. ACAren ustez, ordea, adierazpen horrek ez du zentzurik, beraien lan-eremua herria delako eta ez dutelako loturarik beste alderdiekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Caparroso
Makroetxaldeen aurkako Plataformak Caparrosoko behitegiko araztegiaren proiektua errefusatu du

Bi errekurtso aurkeztu ditu Ingurumen Sailaren hainbat ebazpenen aurka; Lorea Flores Greenpeaceko koordinatzailea eta plataformako kidearekin mintzatu gara.


“Valle de Odieta makroetxaldeak ingurumen-arazo larriak sortzen jarraituko du”

Hori uste dute Makrogranjen aurkako Nafarroako Koordinadorakoek, eta horregatik astelehen goiz honetan enpresak Caparroson eraiki nahi duen araztegi berriaren aurkako alegazioak aurkeztu dituzte Iruñean, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren atarian.


Valle de Odieta makroetxaldeak hamalau elkarte deitu ditu epaitegietara

Hilaren 30ean ingurumenaren defentsan aritzen diren Nafarroako hamalau elkartek Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldearen adiskidetze deialdira joan beharko dute, enpresaren esanetan aipatu taldeek behitegiaren irudia iraindu eta kaltetu dutelako.


2021-05-27 | ARGIA
Caparrosoko behitegiaren kontrako helegite bat atzera bota du Nafarroako Gobernuak

Marcillako Udalak makro-behitegiaren kontra jarritako helegitea ez du onartu Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren sententzia irmo bat dagoela argudiatuta. Valle de Odietak 7.200 abelburura zabaldu nahi du haztegia eta sortuko lukeen ingurumen kalteagatik... [+]


Nafarroako hondakin organikoak kutsagarri bihurtzen dituztela salatu du Sustrai Erakuntzak

Ingurumenaren zaintzan diharduen elkartearen esanetan, Nafarroako hondakin organikoaren zati handi bat Caparrosoko HTN biometanizazio enpresara bideratzen da eta handik ateratzen diren hondakinekin inguruko lur soroak kutsatzen dira.


2021-01-05 | ARGIA
Caparrosoko ukuiluan 7.200 esne-behi metatzeko baimena eskura dauka Valle de Odieta enpresak

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak Valle de Odieta enpresak jarritako errekurtsoa hein batean onartu du, eta Caparrosoko haztegia bikoizteko ingurumen-baimen bateratua izateko eskubidea aitortu dio. Nafarroako Gobernuko Garapeneko eta Ingurumeneko Sailak iragarri du ebazpen... [+]


Eguneraketa berriak daude