Denis Itxasok, PSEk Gipuzkoan Ingurumen gaietarako daukan arduraduna bera, urtarrilaren 22an prentsaurrean zehaztu ditu sozialistek une honetan daukaten jarreraren osagaiak.
Prentsaurrekoan esanak paperezko egunkariek nork bere maneran azaldu dituzte biharamunean. Berria (kronikarik osoena eskaintzen duena): “Biometanizatze planta egitea galdegin du PSEk”. Diario Vasco: “El PSE recuerda a EH Bildu que ‘hay una mayoría política y social’ en contra del PaP”. Gara “PSE-Gipuzkoa asume que no habrá incineradora esta legislatura”; Noticias de Gipuzkoaren albisterik ez dugu aurkitu Interneten. El Mundok jarritako titulua Internetez irakur daiteke PPko hautetsi Ramon Gomez Uraldek twitterrez Denis Itxasori aurpegiratu diolako: “Los socialistas, dispuestos a pactar con Bildu aun sin incineradora. Están dispuestos a apoyar el puerta a puerta en los pueblos“.
Batek eta bestek argitaratutakotik, hona hemen Denis Itxasok eskainitako argudioei guk nabarmendu dizkiegun osagaiak:
- Sozialistek baietz, akordioak bilatzeko prest daudela, erantzun diote berrikitan EHBilduko ordezkariek, Joseba Permach buru, egindako eskaintzari.
- Bilduk zerbaitetan amore eman beharko duela negoziazioan. Berriaren arabera Itxasok esan du “Bilduk ezin duela bere proposamen guztiekin aurrera egin (…) eta gai batzuetan etsi egin beharko duela”. Garak hitzak zehazki bildu dizkio: “Itxaso remarcó que la coalición ‘tiene que dejar algún pelo en la gatera’”.
- Sozialistek aitortzen dute legealdi honetan ez dela eraikiko Zubietako errauskailua, baina ez dute onartuko errauskailuari betirako uko egitea.
- Zenbait egitura handi egin beharrekoak Bildurekin adosteko prest daude, zehazki biometanizazio planta [errauskailuaren alternatibatzat Donostiako sozialistek 2006an aipatu zutena].
- Gipuzkoako gizartearen gehiengoa Atez Atekoaren kontra dagoela eta hondakin organikoa 5. edukiontzian biltzearen alde, hala azaldu direla Gipuzkoako Batzar Nagusiak ere.
- Lezoko Mikel Arrizabalaga zinegotziarekin batera azaltzean, buruzagi sozialistak keinu nabarmena egiten die Atez Atekoaren kontra herrietan ari diren alderdikieei, alegia bateragarriak direla Bildurekin negoziaketan hastea eta birziklapen derrigortuaren kontra jardutea.
- PSEk Bilduri gogorarazi dio Txingudi mankomunitatea Gipuzkoako Hondakinen Partzuergotik kanpo uzteko egin duen ahalegina [une honetan auzitegietan dago gaia, aurreko legealdian Txingudi Partzuergoan legez kontra sartu zutelakoan], horretan keinu bat egin beharra iradokiz.
- Azken aldian gutxi aipatzen den puntu bat atera du mahaira PSEk, prentsaurrean Bilduri galdetu dionean ea nola egin behar dion aurre Zubietan errauskailua eraikitzeko hartutako zorrari [Bildu agintzera zetorren aurreko egunetan Partzuergoak, tartean PSEko ordezkarien botoz, sinatutako zorrari]. Xehetasun gehiagorik ezean, pentsatu behar da Gipuzkoako hondakinen korapiloa asko konplikatzen duen osagai honek garrantzia handia edukiko duela bi talde politikoen elkarrizketetan.
Ondoko egunetan ez da mugimendurik faltako afera honetan. Saiatuko gara denen albisteak ARGIAren Zero Zabor blogean txukun biltzen.
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.