PSE-EE ezpalak botatzen hasi da

  • PSE-EEn hauteskundeetako zerrendak osatzen ari dira eta alderdia ezpalak botatzen hasi da ezker-eskuin. Asteazken honetan Gemma Zabaletak politika utziko duela iragarri du. Araban berriz, bere burua “berritzaile” gisa definitu duen sektorearen ahotsa entzuten hasi da, zerrendetan legebiltzarkide izateko aukerak dituzten postuetan López eta bere ingurukoak bakarrik egon ez daitezen eskatuz.


2012ko irailaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gemma Zabaleta eta Patxi López, Jaurlaritzaren ekitaldi batean.

Zabaleta PSEren txalupatik jaisteko arrazoia, lehendakariaren babes eza da Juan Mari Gastacak gaur El Paísen argitaratu duenez.

Baina artikuluan seinalatzen denez, alderdiaren EAEko adarrak Espainiakoarekin dauzkan harremanek ere izan dezakete zerikusirik erabakian: Zabaletak Carme Chaconen aldeko jarrera hartu zuen PSOEko idazkari nagusia hautatzeko prozesuan. Lópezek berriz, Rubalcaba babestu zuen eta horri esker Harreman Politikoetarako Idazkari kargua eskuratu zuen alderdiaren Espainiako egituran.

Arabari dagokionez, duela bi egun iragarri zuen Patxi Lópezek lurralde horretako zerrendaburu gisa aurkeztuko dela urriaren 21eko bozetara; EAEko lehendakaria bizkaitarra dela kontuan izanda, eta Araban legebiltzarkide bakoitza "merkeagoa" dela, pentsa liteke Lópezen irudia ustiatu nahi duela PSEk, inkestek aurreikusten duten boto galera hein batean biguntzeko.

Jokaldiak alderdi barruan ere mugimenduak ekarri ditu ordea: PSEn bere burua “berritzaile” gisa definitu duen sektore arabarrak modu inplizituan eskatu dio Lópezi ez ditzala bere sokakoak bakarrik sartu legebiltzarkide izateko aukerak dituzten postuetan. Korronte horren izenean, Juan Carlos Alonsok dio ez dutela uste alderdi barruan “purga” bat gertatuko denik. Gaur bilduko da Arabako alderdiaren zuzendaritza behin betiko zerrenden osaketa erabakitzeko eta adierazpenak PSEren aparatua presionatzeko modua dirudi.

Mugimendu horiei gehitu behar zaie Jesus Egiguren PSEko presidenteak politika uzteko adierazi duen borondatea. Angel Amigo zinema zuzendariaren Memorias de un conspirador dokumentalean zenbait alderdikide kritikatu ditu, “pertsona susmagarri” gisa hartu dutelako.

Ezagunak dira Egigurenek Lópezekin izan dituen desadostasunak, batez ere bakegintzaren alorrean. Aizarnako politikariak alderditik kanpo ere adierazi izan du lehendakaria ez dela behar bezainbeste engaiatu Euskal Herrian bakea lortzeko.


Azkenak
Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Eguneraketa berriak daude