Sare plataformako kideak Kataluniako Parlamentuan izan dira beren ekintzak aurkeztu eta espetxe politikan aldaketak aldarrikatzeko. Hainbat talde parlamentarik plataformaren eskaerekin adostasuna adierazi dute, PSCk barne.
Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordean aurkeztu dituzte Sareren ekimenak Joseba Azkarraga Ibarretxeren gobernuko Justizia Kontseilariak eta Jose Moulia espetxeko funtzionario ohi eta CCOOeko kideak.
Azkarragak eskerrak eman dizkie Kataluniako parlamentariei beren hitza entzun eta tarte bat emateagatik: “Entzungor egin nahi duten arazo baten aurrean gaude. Horregatik da hain garrantzitsua gaur, hemen, zuek gu entzutea. Hau aurrerapausu garrantzitsu bat da”.
Babes zabalarekin Kataluniako parlamentutik bueltan. Euskal Herritik kanpo ere dispertsioarekin amaitzeko beharra agerian gelditu da
— Sare (@sare_herritarra) July 3, 2015
Dispertsioaren ondorioez aritu dira Sareko kideak Parlamentuan. Biek ere adierazi dute egun zentzugabekeria dela dispertsio politika mantentzea, eta presoen familia eta lagunentzako sufrimendu gehigarri bat suposatzen duela. Moulia, urteetan bizitako biolentzia egoera gogoan izanda ere, argi mintzatu da egungo espetxe politikaren aurka: “Ez dut nahi nire izenean inoren giza eskubideak urra ditzaten”.
PPko ordezkariak Sarek ETAren ingurunearekin duen konplizitatea azpimarratzeari ekin dio interbentzioa eta gero. “Ez dute aitortzen terrorismoaren biktimei eragindako min ikaragarria”.
PSCko diputatu Ferran Pedretek, ordea, Sareko kideekin nolabaiteko adostasuna adierazi du. Bere hitzetan, dispertsioa bezalako neurriak iraganeko urte gogorretan uler bazitezkeen ere, egungo egoeran “bestelako espetxe politika baterantz aurrerapausoak” eman beharko lirateke.
ERCko Gemma Calvet eta CIUko Elena Riverak azpimarratu dute mendeku neurriak ezin direla izan espetxe politikaren oinarri, eta familiak zigortuko ez dituen politikaren alde egin dute.
Agerraldiarekin amaitu baino lehen, Azkarragak parlamentari katalanei eskatu die egoera honen berri estatuko agintariei eman diezaioten: “Erakutsi beharra dugu egoera honen salaketa ez dela euskal geografian soilik egiten, baizik eta Kataluniako Parlamentuan ere gehiengo batek dispertsioaren amaiera eskatzen duela”.
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]
Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.
Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".
Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]
"Jarrera proaktiboagoa" eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sail berriari Sarek, abuztuaren 20an egindako prentsaurrekoan. Espetxeetako normalizazioa "oraindik urruti" dagoela salatu dute, ikusita 148 presoetatik "ehun preso baino gehiago" egon... [+]
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.