Joan den osteko polizia operazioaren ondoren, Donostiako Infernuan bizi ziren 60 pertsona kale gorrian geratu dira eta hori salatzeko deitutako manifestazioan 500 pertsona inguruk parte hartu dute. Eneko Goia Gipuzkoako hiriburuko alkateari Infernuko bizilagunei babesa ez ematea leporatu diote.
500 pertsona inguruk parte hartu dute igande eguerdian Donostian deitutako mobilizazioan, joan den ostegunean Infernua auzo okupatuko eraikin bat hustu zutela salatzeko. Manifestazioa eguerdiko 12:00ak aldera hasi zen Donostiako Boulervardean. Etxe gabe geratu ziren 60 pertsona, bizilagunak eta gertakari hori salatu duten hainbat kolektibotako kideak batu dira Kontxako pasealekutik Antiguaraino joan den manifestaziora.
SOS Arrazakeria, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Ernai bezalako eragile eta alderdiek babesa adierazi diote manifestazioari. Infernuko bizilagunek, bestalde, agerraldiak egiteko deia egina zieten beste herrietako eragileei ere, eta erantzuna berehala etorri zen, hainbat kolektibok babesa adierazi baitzieten igandean bertan euren herrietan egindako mobilizazioen bitartez.
ZORIONAK gaurkoan ere Infernuaren alde egitera hurbildutako guztioi!!🧟♀️
ELKARTASUNEZ Donostia Hiri Postala erreko dugu! 🖤INFERNUTIK EZ DIRA PASAKO! GORA GU! GORA INFERNUA BIZIRIK!🖤#INFERNUABIZIRIK!
GAURKO BIDEOA⬇️⬇️⬇️⬇️https://t.co/uAfyNxLFKW
— infernuabizirik (@infernuabizirik) November 8, 2020
"Elkartasuna desmobilizatzeko" pentsatutako operazioa
SOS Arrazakeriak adierazi duenez, pandemia-egoera betean Infernua husteak, "bertan bizi diren pertsonentzako bizitoki-baliabiderik eskaini gabe eta polizia-dispositiboak zabalduz, agerian uzten du gure erakundeek ez dutela gure lurraldean gertatzen diren bazterkeria-egoera larriei erantzuteko gaitasunik".
Arrazakeriaren aurkako kolektiboaren ustez, operazioa egiteko alarma-egoera eta etxeratze-agindua aprobetxatzea, "elkartasuna desmobilizatzeko" asmoz egindako zerbait izan da, "pertsonen zaurgarritasuna areagotuz eta ekintza horiek ahalik eta zigorgabetasun handienarekin eginez". Infernua hustea bertan bizi ziren pertsonentzat unerik kritikoenean gauzatu da, SOS Arrazakeriaren arabera.
Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
Lokalaren jabeak eta Ertzaintzak desalojatu eta hesitu egin dute Jardun Koordinadorak maiatzaren 1ean okupatu zuen Kantauri espazioa. Jauregi Jenerala kalean dago lokal hori, eta bi hilabetez egon dira Jardun Koordinadorako kideak bertan, hainbat gorabehera izan badituzte ere.
Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean: “Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]
Zazpi urtetik gora okupatuta eman ondoren hustu egin dute Aiztogile kaleko 92. zenbakia.
'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.
Apirilaren 18rako zegoen ezarrita desalojoa, eta lurrak defendatzeko asmoz bertaratu ziren hainbat pertsona. Ertzaintza, baina, ez zen joan, eta auzitegiek jakinarazi dute atzeratu egin dutela huste saiakera. Desalojoa gelditzea lortzen duten bigarren aldia da.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]
Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]
Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]
Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.
2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]