Estinction Rebellion mugimenduak egunotan bere protestak ugaritu ditu Gloucesterren Javelin Park erraustegiaren inguruetan. Udalaren kontratuarekin Urbaserrek eraiki duen erraustegia, urtean 200.000 tona inguru zabor nahasi erretzeko gai izango dena, ekain honetan bertan piztu nahi dute frogatan hasteko, udan erabat martxan egon dadin.
Britainia Handiko ingurumen-gatazka ezagunenetakoa da Gloucesterrekoa, herritarrek borroka luzea egin baitute Javelin Park erraustegi berriaren kontra, ARGIAk azalduta daukan moduan. Tartean, ingurumen eta osasun arazoak salatzeaz gain, gogor saiatu behar izan dute Urbaser eta agintarien arteko kontratuaren benetako agiriak eskuratzeko, ekintzaile batek egin zuen gose-greba bat barne.
Honek eta Community R4C elkarteak epaitegietan egindako lanak eman zuen fruitua, hein batean bederen, eta agintariak behartuta aurkitu ziren erraustegiaren kontratuaren atal gehiago erakustera. Horrela, 2019ko hasieran Gloucesterreko herritarrek ezusteko mikatza batekin egin zuten topo: Javelin Park erraustegiaren kontratua erakutsi zutenean, ordura arte aitortutakoa baino 100 milioi libra garestiago kostako zitzaiela azaldu zen, agindutakoa baino %30 gehiago.
Hala eta guztiz, proiektuarekin aurrera jarraitu dute Gloucestershire konterriko agintariek eta Urbaser multinazionalak eta ekainean piztu nahiko lituzke Javelin Parkeko labeak. Horren kontra mobilizatzen ari dira Extinction Rebellion mugimenduko jendeak, erraustegiaren inguruko errepideak moztuz.
Extinction Rebellion Stroud protesting at Javelin Park incinerator ✊🏼❤️💚 Please support the people of Gloucestershire Community R4C legal battle against the £650 million pound secretly negotiated contract https://www.crowdjustice.com/case/cr4c/
Posted by Cancel the CONtract on Thursday, June 13, 2019
Bitartean, Community R4C elkarteak epaitegietan segitzen du bere borroka: auzitara eraman dituzte Gloucesterreko arduradun politikoak Urbaserrekiko negoziaketa sekretuetan legeak urratu zituztelakoan. Justu aste honetan hasi da epaiketa. Auziaren gastuei aurre egiteko behar dituzten 30.000 librak biltzeko crodwfunding kanpainan ari dira horrelako gatazketan aholkularitza eta laguntza ematen duen Crowd Justice plataformaren bidez. BBC telebista publikoa jarraitzen ari da Bristol hiriko auzitegietan erabakitzen ari den auzia.
The first hearing of the case of the secretly negotiated contract for a £650 million incinerator brought by the people of Gloucestershire against their own council is over.. Now we need to support this fight ✊🏼 Please donate https://www.crowdjustice.com/case/cr4c/ to help fund the next hearing scheduled for later this year
Posted by Cancel the CONtract on Tuesday, June 11, 2019
Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]
“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.
Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.
Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]
Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]
Errausketaren Aurkako Mugimenduak dei egin die Gipuzkoako herritarrei hondakinen errausketaren aurka mobilizatzera Donostian irailaren 11n, estropadak jokatzen diren ordu berean. Urteak daramatzate EAMeko militanteek bere protesta azaltzen Zubietan eraikitako erraustegiaren... [+]
Larramendiko Arnasa taldeak deituta, lagun ugari bildu du Valogreen enpresak Bergaran eraiki nahi duen erraustegiaren aurkako manifestazioak, igande eguerdian. Jaurlaritzaren jarrera salatu dute.
2018an Airenet plataformako herritarrek auzitegian jakinarazi zituzten Bartzelona eta inguruko metropoliko hondakinak erretzen dituen Sant Adriá de Besòseko erraustegiak legea urratzen duela behin eta berriro. Horren ikerketaren haritik tiraka, orain fiskaltzak... [+]
Zero Waste Europe-k (ZWE) Espainia, Txekia eta Lituaniako hiru erraustegiri buruz argitaratu duen ikerketa berri batek egiaztatu du instalazio horien inguruetan kutsadura maila handia dagoela, eta hori arriskutsua litzateke ingurumenerako eta gertu bizi diren pertsonen... [+]
Zumarragan 2023 amaierarako eraiki nahi duten plastikoak tratatzeko plantan pirolisia erabiliko da olioa lortzeko (takoil), eta olio hori plastiko berria eta erregaiak egiteko erabiliko da. "Hondakin solidoak errez erregaia sortzen du, eta Europar Batasunaren beraren... [+]
Bergarako Udalaren webgunean irakur daiteke albistea izenburu honekin: 200 langileko kooperatiba batek Bergaratik joatea erabaki du Valogreene-k bertan ezarri nahi duelako hondakinen planta. "Paper-industriaren hondakinen tratamendurako planta Bergaran ezarri aurretik,... [+]
Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]
Ekologistak Martxan mugimenduak elkarretaratzea deitu du Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde ekologista hori izan da Larramendi industrialdean eraiki nahi duten hondakin... [+]
Bergaran paper lantegien hondakinak tratatzeko planta bat eraiki nahi dutela iragarri du Alacanteko Greene Waste to Energy S.L enpresak, Euskadiko Paperaren Klusterrak sustaturik.