Protestak piztu dira Turkian, Istanbulgo alkate eta Erdoganen aurkari nagusia atxilotu ostean

  • Ekrem Imamoglu Erdoganekein lehiatzekoa da hurrengo presidentetzarako bozetan, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoa alderdiaren hautagaitzara aurkeztu den bakarra baita. Ustelkeria eta "terroristekin kolaboratzea" egotzi diote, eta bere atxiloketaren ostean piztutako protestetan 1.100 lagun baino gehiago atxilotu ditu Turkiako Poliziak.


2025eko martxoaren 25ean - 14:09
Azken eguneraketa: 2025-03-26 09:13
Igandean Istanbulen buruturiko manifestazioaren irudi bat. Umit Bektas / Reuters

Turkiako Poliziaren ehunka agentek inguratu zuten Imamoglu Istanbulgo alkatearen etxea asteazken goizaldean. Polizia-etxe batean atxilo eduki zuten igandera arte, eta orduan behin-behineko espetxealdia ezarri zioten ustelkeria eta "terroristekin kolaboratzea"leporatuta  –Ankararen iritziz terroristak diren PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin eta KCK Kurdistango Herri Konfederazioarekin– . Atxiloketak herrialdeko politikaren etorkizunean duen eraginak eman du zeresana: ondo bidean, Imamoglu izango da CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoa oposizioko alderdi nagusiaren hautagaia 2028ko presidentetzarako bozetan.

Atxilotu aurretik, sare sozialetara bideo bat argitaratzeko astia izan zuen Imamogluk: "Herriaren borondatea kolpatzen ari dira", adierazi zuen gorbata lotzen ari zen bitartean. Oposizioko aurpegi ezagunenarekin batera, Turkiako Poliziak ehunka lagun atxilotu ditu ustelkeriarekin loturiko operazio batean, bere esanetan: tartean, Istanbulgo hainbat barrutietako alkateak, politikariak, enpresariak eta kazetariak.

Gobernuak manifestazioak egitea debekatu zuen atxiloketaren ostean, baina herritarrek kasu gutxi egin diote aginduari: milaka lagunek Turkia osoko hirietako kaleak bete dituzte azken egunetan. Istanbulen igandean buruturiko mobilizazioak, esate baterako, milioi bat pertsona bildu zituen, CHPren arabera. Agenteek gogor egin zieten aurre manifestariei, etengabe euren aurka oldartuz eta piperbeltz espraia erabiliz: Barne Ministerioak emandako datuek diotenez, gutxienez 1.100 lagun atxilotu ditu Turkiako Poliziak istiluak piztu zirenetik.

"Estatu kolpea"

Ozgur Ozel CHPko presidentea Istanbulgo alkatearen atxiloketa "estatu kolpea" dela salatu zuen sare sozialetan: "Nazioak hurrengo presidentea libreki aukeratzea eragotzi nahi dute. Turkiak ez du amore emango, elkarrekin egingo diogu aurre". Igandean egin zituen oposizioko alderdi nagusiak 2028ko presidentetzarako bozetarako primarioak: sinbolikoki, une horretan espetxeratuta zegoen Imamoglu aukeratu zuten hautagai gisa alderdikideek. Bozkatu zuten 15 milioi pertsonen artean 13 milioi baino gehiagoren botoa jaso zuen, aurkeztu zen bakarra izanik.

2014 eta 2019 artean Istanbuleko barruti bateko alkate izan ostean, hiriko agintari izatera aurkeztu zen Imamoglu 2019an. Lehia estu baten ondoren ia 10.000 botoren aldearekin gailendu zitzaion Binali Yildirim AKPko hautagai eta herrialdeko lehen ministro ohiari. Gobernuak baliogabetu egin zituen emaitzak, ordea, eta bozak berriz egitea agindu: nabarmen areagotu zen Imamogluk jasotako babesa, ia bikoiztu egin baitzituen bere aldeko botoak, eta Istanbulgo alkate izendatu zuten. 25 urtez AKPren aginpean egon ostean, kolpe gogorra suposatu zuen Erdoganen alderdiarentzat porrot horrek.

Trikimailuak egin behar

Turkiako Konstituzioaren arabera, Recep Tayyip Erdogan egungo presidentea ezin da aurkeztu hurrengo presidentetzarako hauteskundeetara, bigarren legealdia betetzen ari baita, hau da, ezarritako gehiengoa. Halere, Erdoganek zenbait trikimailu baliatu ditzake konstituzioak araututakoa saihesteko: hauteskundeak aurreratu ditzake edota konstituzioaren erreforma bat proposatu, baina azken horretarako parlamentuaren bi herenaren babesa beharko luke –bere alderdiak, AKP Justizia eta Garapenerako Alderdiak, 600 eserlekuetatik 267 ditu–.

Izan ere, Imamogluren aurka ezarritako errepresioarekin nabaria da Turkiako Gobernuak bere etorkizuna kolokan ikusten duela. 2023ko maiatzean eginiko hauteskundeetan Erdogan orduko CHPko hautagai Kemal Kiliçdarogluri gailendu bazitzaion ere, inkestek bi alderdien arteko leiha estuagoa izango dela aurreikusten dute hurrengoetarako: urte hasieran ORC ikerketa enpresak eginiko inkestaren arabera, puntu bateko aldearekin irabaziko lituzke bozak AKPk. Are gehiago, azken egunetako protestekin eta Imamogluren hautagaitzaren onarpenarekin, egun inkesta ugarik CHPri ematen diote garaipena.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


2025-04-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergen gerra ekonomikoa, Sun Tzuren ikuspuntutik

Trumpen muga-zergen inguruan, orain arte, inor gutxik aipatu du horren guztiaren iturburua eta, Sun Tzuren ikuspuntutik, ekimenaren akatsik larriena izango litzatekeena: estrategia zuhur eta sakonik eza.


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude