Amurrioko Udalak euskara teknikari lanpostua ezabatu zutela salatu zuen Aiaraldeako Euskalgintza Kontseiluak. Alkatearekin eta euskara zinegotziarekin bildu ostean, euskararen alorrean %100ean jardungo duen teknikari bat ezarriko dutela adostu dute, Kontseiluak berak jakinarazi duenez.
EAJk eta PSE-EEk Amurrioko Udalean euskara teknikaririk ez jartzea erabaki zutela salatu zuen duela egun batzuk Aiaraldeako Euskalgintza Kontseiluak. Horren aurrean hainbat ekimen jarri zituen martxan, hala nola kexak erregistratzea. Amurrioko alkate Txerra Molinuevorekin eta euskara zinegotzi Arantzazu Saratxaga de Islarekin bildu ostean, ordea, “hainbat konpromiso" hartzeko ardura adierazi zuen udalak, besteak beste, %100ean euskararen alorrean arituko den langile bat kontratatzea.
Kontseiluak begi onez ikusi du azken erabakia, beti ere “hitzeman bezala betetzekotan”. Gauzak horrela, hurrengo egunetako ekimenak bertan behera uztea erabaki eta “aurrerapausoak lortzea” elkartearen genetikan dagoela azpimarratu du.
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]