Urkullu jauna Euskadiko Autonomia Erkidegoko biztanleen Lehendakaria da eta ni ez naiz fio haren hitzez. Eta, gainera, ez naiz berarengandik ordezkatuta sentitzen. Euskal Herrian bertan eta hemendik kanpo darabilen diskurtso kontenplatiboa ez da bertoko herritarren kopuru handi baten nahia asetzeko bestekoa. Gehiengoaren nahia, hain zuzen ere. Euskal Herritik kanpora egiten dituen bidaietan, gainera, harro barik, inoren lotsa sentiarazten didan portaera darabil Urkullu jaunak. Gogoratu besterik ez Amerikako Estatu Batuetara egin zuen lehendabiziko bidaian, New Yorkeko Eusko Etxera hain zuzen ere, haren presentziak eragin zituen euskaldunen arteko liskar eta zentsurak. Ordukoaz damututa egongo dela egingo nuke apustu. Bestela, kaudillotxo baten jarrera eta portaera onartezin bezain ulertezina litzateke orduko hura.
Bestalde, arrazoi du Ibarretxe lehendakari ohiak dioenean arazoa etxean dugula eta ez inorenean. Ez dago historian oso atzera egin behar hau baieztatzeko. ETAk eta Ezker Abertzaleak beti izan dute erreferente Espainiako Gobernua balizko negoziazio baten aurrean, haiek direla onartuta edo, gu nor garen eta zer izan nahi dugun erabakitzeko aginpide bakarra dutena. Eta EAJk uste du Espainiako Estatuak duela giltza bertoko ate guztietako giltzarrapoak irekitzeko (errege-gaiari belarri ondora xuxurlatuko omen dio Urkullu jaunak Euskal Herria different dela). Hau da, alde bietako hitzarmen baten bidez lortuko direla estatus berri baten gauzatzea edota negoziazio baten osteko konponbidea.
Eta Ibarretxe jaunak dio geu garela geure buruaren jabe erabakiak hartzeko. Orain, antza, konturatuta gabiltza aldebikotasunaren paradigma zaharkiturik geratu dela eta aldebakartasunarena jarri behar dugula indarrean. Edo bestela esanda, Euskal Herria (Euskadi) subjektu politikotzat jotzen dugun unetik bertatik hasiko garela geure buruaren jabe izaten. Eta norberak erabakitzeko eskumen, gaitasun eta eskubidea ez direla inori eskupekoa eskatzen ibiltzekoak.
Zentzu horretan, bada, ezin da ulertu Espainiako Borboiaren Errege proklamazio instituzionalean Urkullu jaunaren parte-hartze ezinbestekoa, bere burua errepublikazale duenean, antza. Presentzia kritikoa egingo duela dio berak, baina ematen du subdito leialak errege berriari pleitesia eta belauniko menpekotasuna (burua zilarrezko bandejan eskainia) aitortzeko ekintza-eskaintza zalantzagabekoa dela, Espainiak EAEn duen ordezkari nagusienak egin beharrekoa.
Horrelako ekitaldi instituzionalean gizalegez jokatzea ondo baino hobeto ikusiko luke euskal herritarrak, Euskal Herriko Estatuaren Lehendakaria gonbidatu hurko gisa agertuko balitz, mendeetan zehar izan dugun harreman estuaren errespetua agertze aldera.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.
Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.
Etxea uzteko agindua zuen gaurko emakume batek Artikaberrin eta momentuz bertan behera gelditzen dela jakinarazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Emakumearen abokatuak atzo jaso zuen deia epaitegitik eta ebazpenaren berri eman zioten", azaldu du... [+]