EAEko hezkuntza-sistemari eragiten dion pribatizazioaren hazkundea eztabaidagai izaten ari da hainbat foro eta komunikabidetan. Kasu gehienetan, eztabaida horiek iritzia ematen duen bakoitzaren ikuspegi ideologikotik garatzen dira, baina ez zaie erreparatzen sistemaren pribatizazioari edo pribilegioei diru publikoarekin eustea errazten duten mekanismoei. Titulartasun pribatuko zentro jakin batzuen eta EAJren arteko klientelismo-politikak oso nabarmenak dira. Sumingarria da, harrigarria ez bada ere, EAJren gobernukide den PSEren pasibotasuna gai honetan. Diru publikoarekin titulartasun pribatuko zenbait ekimen finantzatzeko orduan egiten ari diren irregulartasun eta arbitrariotasunek hankaz gora jarri dute gure hezkuntza-sistemaren funtzioa, gizarte-kohesiorako oinarrizko elementu gisa. Ez da hori gure hezkuntza-sisteman eskola segregaziorako arrazoi bakarra, baina bai nagusienetako bat. Benetako adibideekin azaltzen saiatuko gara.
"Zerbitzuen bikoiztasunak eta gehiegizko eskaintzak eskola-bereizketa eta gizarte-kohesio txikiagoa dakarte"
Administrazioak ikastetxe pribatu bakoitzerako hezkuntza-itunen plangintza bat ezartzen du sei urterako, eta ikastetxe bakoitzak zenbat gela izango dituen zehazten du. Kasu askotan, hasierako plangintza gainditu egiten da sei urteko ziklo honetan, nahiz eta inguruko ikastetxe eta institutu publikoetan eskari-igoera horri erantzuteko eskaintza nahikoa egon. Erabaki politiko batzuk modu arbitrarioan hartzen dira (Munabe Ikastetxearen kasuan bezala) eta beste batzuetan modu irregularrean, Tolosako Laskorain Ikastolaren kasuan bezala. Kasu honetan, Gipuzkoako hezkuntza-ordezkaritzak berak txosten bat egin zuen, eta bertan uste zuen ez zela beharrezkoa Laskorainentzat batxilergoan zeuden ikasgelen kopurua handitzea: "Gaur egun planifikatutako lau taldeak nahikoak direla ulertzen da, eta, beraz, ez da bidezkoa plangintza aldatzea". Gainera, itunpeko ikastola pribatu horrek ez zuen administrazio-baimenik eskatutako batxilergo-gelen kopuru hori planifikatzeko. Baina EAJ iritsi zen eta Lakuako ikastetxeetako zuzendaritzatik martxoaren 8an baimena eman zuen aurretik baimendu gabeko gela hori itundu ahal izateko, gaur egun indarrean dagoen lege-esparrutik kanpo jarduten duen gela. Ondorioz, Tolosak, ikastetxe publiko eta itunduak batuta, 307 ikaslerentzako 430 plaza izatera igaro da, eskola publikoarentzat alferrikako soberakin zitala sortzen duena. Praktika hori ohikoa da eta EAEn zehar hedatuta dago.
Beste adibide argi bat haur hezkuntzako lehen zikloan gertatzen ari dena da. Oionen, adibidez, bi urte arteko haurrentzako 55 plaza eskaintzen dituen Haurreskola publiko bat dago. Gaur egun, 15 haur daude matrikulatuta. Baina, aldi berean, eta 100 metrora, Hezkuntza Sailak urtero 70 mila euro inguru eman dizkie itunpeko ikastetxe pribatuko haur-hezkuntzako lehen zikloko gela pribatuei azken urteotan. Gainera, gela pribatuetan matrikulatutako haurrei ikastetxean bertan eskola ibilbidea egitea bermatzen zaie, eta haur-eskola publikoetan matrikulatutako haurrek, berriz, Hezkuntza Sailak berak ezarritako onarpen-prozesuan parte hartu behar dute. Hori bera gertatzen da EAEko auzo eta udalerri guztietan.
Askoz gehiago dira EAJk eta PSEk ikastetxe itundu jakin batzuen aldeko hautua egiten duten familien seme-alabak abiapuntu hobean jartzeko ezartzen dituzten mekanismoak. Zentzu horretan, lotsagarriak dira diru publikoarekin finantzatutako pribilegio-egoera horiek ikusezin bihurtzeko ahaleginak. Bitxia bada ere, gai horiek eta beste asko alfonbrapean sartzeko asmoa ez dator gobernuaren eskutik bakarrik. Beste eragile batzuek, horietako asko aurrerakoiak, nahiago dute beste alde batera begiratu, publikoaren eta pribatuaren arteko dikotomia gainditzeko beharra argudiatuz.
Nolanahi ere, ebidentziak erakusten duena da EAJren eta PSEren hezkuntza-politikak, familia jakin batzuentzat "ikastetxea aukeratzeko askatasuna" bermatzean oinarritzen denak, gizarte-bereizketa indartzea dakarrela; eta, beharrik gabe, hezkuntza-gastua handitzea. Zerbitzuen bikoiztasunak eta gehiegizko eskaintzak eskola-bereizketa eta gizarte-kohesio txikiagoa dakarte. Horregatik guztiagatik, STEILASetik exijitzen dugu hezkuntza-zerbitzuaren pribatizazioa bultzatzen duten hezkuntza-politika neoliberalak, arbitrariotasunak eta irregulartasunak desagerraraztea, sare publikoan gehiago inbertitzea, berau lehenestea eta hezkuntza-sistemaren erdigunean jartzea, benetan unibertsala eta justizia sozialaren ikuspegitik kohesionatzailea den sare bakarra, hain zuzen ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.
Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.
Felipe Gonzálezen... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]