Hilabete barru hasiko da Gazte Topagune Sozialista, Burlatan eta Atarrabian. Hitzaldiak, askotariko emanaldiak, kirola egiteko uneak eta abar izango dira; aurten, gainera, manifestazio bat egingo dute azken egunean. Salgai daude sarrerak.
Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek atzo eman zuten argitara 2023ko Gazte Topagune Sozialistaren egitaraua. Hilabete baino ez da geratzen ekimena hasteko, eta, aurten, Atarrabian (Nafarroa) eta Burlatan (Nafarroa) jarri dute hitzordua. Urriaren 11tik 15era bitartean, beraz, han elkartuko dira milaka eta milaka gazte.
Ohi bezala, garrantzi berezia izango dute hainbat eta hainbat auzi politiko lantzeko hitzaldiek eta mahai-inguruek. Bi egunetan izango dira saio horiek; urriaren 12an eta 14an, zehazki. Urriaren 12an, goizean, bi saio entzuteko aukera izango da: Gazte zein ikasle langileok eta sozialismoaren eraikuntza. Egungo erronkak batetik, eta Militantzia komunista. Nolakoa izan behar du burgesiaren botereari aurre egiteko militantziak?, bestetik. Egun horretan, arratsaldean, beste hitzaldi bat ere eskainiko dute: Proletarizazio prozesua eta ziklo aldaketa politikoa: koiuntura historikoa eta Mugimendu Sozialistaren erronkak. Bi egun beranduago, urriaren 14an, azken hitzaldi bat egongo da Topagunean: Estrategia sozialista berria: komunismoaren berrosaketarako oinarriak.
Horretaz gain, elkartzeko eta elkarrekin egiteko hainbat ekintza izango dira Topagunean zehar; esaterako, mendi martxa bat, Olinpiada batzuk, edota korto txapelketa bat (gai zehatz bat oinarri hartuta, aurrez aurkeztuko dituzte lehiaketarako ikus-entzunezkoak, taldeka). Bestalde, askotariko kirol ikuskizunak (boxeo ikuskizuna; pala, zesta-punta eta pilota ikuskizuna nahiz skate ikuskizuna) eta musika emanaldiak antolatu dituzte egun horietarako.
Aurten, Gazte Topagune Sozialistako oholtzetan arituko dira Edu Zardoya, Desgaraian, Añube, Against You, Berandu Baino Lehen, Gozzue, Bris, Merina Gris, Ill Pekeño & Ergo Pro, Elio Toffana, Raimundo el Canastero, Toc, The Lio eta hainbat DJ. Gainera, Haustura izenpean sortu dute musika ikuskizun bat hainbat artistak (Haustura da Topagunearen aurtengo abestiaren izena).
Edizio honetan, bestalde, aurreneko aldiz, manifestazio batekin itxiko dute Topagunea. Azken egunean, urriaren 14an, mobilizazio bat egingo dute, Gazteria langilea Estatu Sozialista eraikitzen leloaren pean. Ekitaldi politiko bat izango da horren amaieran.
Antolatzaileek aurreko hilabetean jakinarazi zuten bezala, aurtengo Gazte Topagune Sozialistarako bono orokorrak eros daitezke jada. Ondorengo loturan daude eskuragai egun guztietarako balio duten bonoak: labur.eus/9Sb2g.
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak-ek Gazte Topagune Sozialista egin dute Altsasun (Nafarroa). Europan eta Euskal Herrian hedatzen ari diren “proiektu atzerakoiak” jarri dituzte jomugan eta joera horiei ez dietela... [+]
"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.
“Kezkagarria” den egoera baten aurrean erantzuna “urgenztziakoa” dela dio Itaiak Bilbon egindako prentsaurrekoan. Eskuineko sektoreek matxismoa “neurri baztertzaileak” galdegiteko baliatzea salatu eta gizartean “kontzientziazioa... [+]
Istiluak izan dira Ertzaintzarekin eta Espainiako Poliziarekin Bilbon eta Iruñean. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, gutxienez bina pertsona atxilotu dituzte batean zein bestean, eta aske daude dagoeneko.
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.
Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Nahiz eta ukatu egin dituzten... [+]
GKSk kanpaldia abiatu du asteazkenean Artzain Onaren katedralean, eta mobilizazioa egingo dute ostegun arratsaldean. Ohartarazi dute Palestinako Estatua formalki aitortzeak ez duela palestinar herriaren egoera aldatuko. Kanpaldia ostiral arratsaldean amaituko dutela jakinarazi... [+]
“Desadostasun ideologikoen gainetik”, jai herrikoiek denon espazio izan behar dutela ulertuta, txosnetan GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen eta Luberri Konpartsari Bilbon betoa jarri dietela salatu eta konponbidea eskatu dute 150 bat artistak. Tartean dira... [+]
Iruñeko Udalaren aginduz, Poliziak iazko azaroan hustu zuen Jarautako blokea, hainbat egunez hura setiatu ostean. Bloke Sozialistan zirenei elkartasuna adieraztera joan ziren bost pertsona salatu zituen UPNk, eta salaketak mantentzea erabaki dute EH Bilduk, Geroa Baik... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, gazteek ertzainei “bortizki eraso” zieten, eta “erabat gaitzetsi” ditu jokabideak.
Gazte Koordinadora Sozialistak agerraldia egin du Gasteizen, larunbat gauean hainbat gaztek jasandako polizia-indarkeria salatzeko. Izan ere, etxebizitza huts batean sartu ziren gazteei babesa adieraztera bertaratu zen jendea jipoitu zuen Ertzaintzak. Lau pertsona ospitaleratu... [+]
Egun osoko jardunaldi politikoaren barruan, manifestazio bat egingo du 19:30ean, Gipuzkoa Plazatik abiatuta. "Azken asteotako jazarpen polizialaren eta errepresioaren" kontra mobilizatuko dira.