“Langraitz bidea” hautatu duten bi presok, Joseba Urrusolo Sistiagak eta Rafael Caride Simonek, ezker abertzaleari presoen alorrean urratsak emateko eskatu diote Noticias taldeko egunkarietan argitaratutako iritzi artikulu baten bidez.
Testuan, Urrusolok eta Caridek adierazi dute Donostiako Aske Gunean atxilotu zituzten gazteek bost eta sei urteko kartzela zigorrak beteko dituztela, baina bi baino gehiago dagoeneko bete dituztenez, baimenekin ateratzen hasi ahalko liratekeela. Euren ustez, momentuz ez dute halakorik planteatuko presoen kolektiboak aukera hori blokeatzen duelako.
Iheslariak ere aipatu dituzte artikuluan eta galdetu dute ea zergatik ez diren Euskal Herrira itzuli horretarako legezko arazorik ez daukatenak.
Urrusolok eta Caridek adierazi dute ezker abertzaleko buruzagiak “makurtzen” ari direla “borroka armatuarekin tematu zen sektorearen planteamenduekin”. Euren iritziz, sektore horren jarrera eragozpena da preso eta iheslari asko etxera itzultzeko.
Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Jesús Lozak "Langraiz 2" posible bati buruzko adierazpenak egin ditu Ser irrati katean. Ondoren, adierazpen horiek “bere iritzia” direla esan du ñabardura gisa, eta ez dela “Langraiz 2”... [+]
Pasaia 1957. Herria utzi zuenetik 35 urte iragan dira. 16 urte eman zituen klandestinitatean eta 19 espetxean: “Preso izan denarentzat ahalegin itzela da hedabideen aurrean jartzea, niri ez dit plazerik ematen”, esan digu ETAko kide ohi honek. Preso direnekiko... [+]
Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.
Espainiako Auzitegi Nazionala 50 preso ingururen kaleratzea aztertzen ari da Frantzian igarotako espetxealdia aintzat hartuta, Noticias taldeko egunkariek argitaratu dutenez. Langraiz bideko Josu Garcia Corporales presoa izan daiteke aldaketak eragindako lehena; tramite... [+]
Espainiako Barne Ministerioa "ETAko preso asko" Langraizko espetxera mugitzeko prestatzen ari da, El Mundo egunkariak gaur dakarren informazioaren arabera. Ermuako Foroak salatu ditu intentzio hauek, eta artikuluan biltzen denez, ekimenaren barnean sartzen da zenbait... [+]
Itzuli Ezinezko Bake Prozesuarekin Konprometitutako Presoak. Hala deitzen diote euren taldeari. Edozelako bake prozesuk aurrera egiten badu Euskal Herrian, presoena izango da gai arantzatsuenetakoa. Langraizko espetxera jo dugu eta zazpi presori egindako elkarrizketa... [+]