Dozena bat presok gose greba hasi dute Espainiako estatuan preso zaharrak eta larri gaixo daudenak askatzeko eskatuz

  • Espainiako estatuko kartzeletan dauden dozena bat presok gose greba hasi dute, preso zaharrak eta larri gaixo daudenak askatzeko eskatuz. Maiatzaren 1ean ekin diote gose grebari eta hamabost egunez burutuko dute. Koronabirusak kartzeletako baldintzak zenbat gogortu dituen eta behar den moduko osasun arretarik jasotzen ez dutela ikusarazi nahi dute ekintza honen bidez.

Argazkia: Sergi Rugrand / Directa.

2020ko maiatzaren 5ean - 08:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Martxoaren 13an Espainiako estatuan alarma egoera ezarri zenetik, 24 pertsona hil dira estatuko kartzeletan. Datu ofizialen arabera, horietatik bi hil dira COVID-19aren ondorioz. Kartzeletako heriotz iturri nagusia sobredosia eta suizidioa dira. Aurrez aurreko bisitak murriztu izanak tentsioa igo baizik ez du egin kartzeletan.

Dagoeneko 500dik gora preso dira aislamenduan daudenak, modulutik atera gabe, koronabirusaren sintomak dituztelako.

20 bat preso ari dira aktiboki protestarekin bat egiten. Posta bidezko komunikazioan jasaten ari diren atzerapenen bidez, zail zaie jakiten zenbat preso ari diren zehazki gose greba egiten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude