Presoak lanaren bidez birgizarteratu nahi dituela dio Jaurlaritzak

  • Eusko Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu eta hiru hilabetera aurkeztu dute programa. Funtsezkotzat jo dute presoen prestakuntza eta ekoizpen jarduerak bultzatzea, haiek “birgizarteratzeko” eta “segurtasun handiagoa emateko gizarteari”.


2022ko urtarrilaren 13an - 09:23
Azken eguneraketa: 10:27
Egun, 1.356 preso daude EAEko kartzeletan. / Argazkia: Martuteneko espetxea, artxiboko irudian.

Urrian hartu zuen bere gain Zaballako (Araba), Martuteneko (Gipuzkoa) eta Basauriko (Bizkaia) kartzelen kudeaketa Eusko Jaurlaritzak, eta urtarrilaren 12ko agerraldian “gogobeteta” agertu da Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, nahiz eta onartu duen “hobetzeko arloak” dituztela. Zenbait neurri aurkeztu ditu, besteren artean, Aukerak Birgizarteratze Elkargoa, “euskal espetxe-ereduaren oinarri” gisa definitu duena.

Urte hasieran abiatu duten programaren helburua da presoak lanaren bidez jendarteratzea. “Gure ustez, helburu hori prestakuntza areagotuz lor daiteke, presoen trebetasunak eta ezagutza aztertuz eta haien mesederako bihurtuz”, azaldu du Artolazabalek. Aukeraken oinarria izango da prestakuntza, lantegiak eta ekoizpen jarduerak sustatzea. Sailburuaren esanetan, horrek delituen “errepikapen txikiagoa” eragingo du, eta “ziur” dago presoak laneratzeak jendarteari “segurtasun handiagoa” ekarriko diola.

Artolazabalen arabera, egun 346 preso daude EAEko espetxeetan lanean: 223 lantegi produktibo propioetan (206 gizon eta hamazazpi andre) eta 123 kanpoko enpresekin lankidetzan kudeatutakoetan (110 gizon eta hamahiru andre).

Carlos Roy elkargoko zuzendariak zehaztu du “presoen prestakuntzarako interesa” eta “lan produktiboa” sustatu nahi dituztela 2022an. Jakinarazi du programako alor guztietan genero-ikuspegia txertatuko dutela, eta espero duela Orientazio eta Akonpainamendu Integraleko Zerbitzua sortzea.

Hiru hilabetetako balantzea

Aukerak aurkezteaz gain, sailburuak azaldu du 2022an hirugarren graduko egoitzetako plaza kopurua handitzeko sei milioi euroko inbertsioa egingo duela Jaurlaritzak. Halaber, azken hiru hilabetetan egindako aldaketei buruz hitz egin du: Basauriko, Zaballako eta Martuteneko espetxeak sarean lan egiten hastea, koltxoiak aldatzea, prestakuntza-gelak hobetzea, hezetasuna kentzea, genero-ikuspegiari lotutako ekintzak antolatzea eta buru osasuneko eta mendekotasuneko planak egitea, besteak beste. Zehaztu du ekintza guztiak “biktimaren beharrak zaintzera” daudela bideratuta.

Bestalde, EAEko hiru kartzeletan dauden presoen datuak eguneratu ditu, zenbakitan: guztira 1.356 pertsona, 1.251 gizonezkoak eta 114 emakumezkoak. Zehaztu du horietatik 84 “ETArekin lotutakoak” direla. Gainera, 163 pertsona baldintzapean aske daudela jakinarazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Presoak
2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


2024-02-02 | Gedar
Milaka preso lanera bidali dituzte El Salvadorren, “kartzelako egonaldiaren kostuaren truke”

"Gizarteari eragindako kaltea konpontzeko", egunean 3.000 preso ingururi ezartzen dizkiete era guztietako lan behartuak, ordaindu gabe. Gero eta lanordu gehiago bete, orduan eta lehenago aterako dituzte espetxetik.


2024-01-11 | Euskal Irratiak
“Frantziako presondegiek %148ko okupazio tasa dute”

OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak 2023 urteko bilana aurkeztu du. Abenduaren lehenetik atxilotu dituzten 75.000 pertsonetatik, 50.000 inguru %148,5eko okupazio tasa duten presondegietan dira, eta 2.748 lurrean ezarritako matalazetan lo egiten dute.


Gutxienez 34 ekintzaile indigena atxilotu dituzte Etxe Zuriaren aurrean, Leonard Peltier presoa askatzeko eskatzeagatik

Peltierrek 47 urte daramatza kartzelan, FBIko bi agente hiltzea egotzita. Presoak beti defendatu du bere errugabetasuna, eta nazioarteko hainbat erakundek eskatu izan dute bera aske uzteko.


Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako presoek EHUn ikasteko duten eskubidea normalizatzeko aukera

2003az geroztik ezin zuten EHUn matrikulatu. Iaz ireki zitzaien aukera, eta hitzarmena sinatzear dago orain.


Amaitutzat eman dute gose greba preso politiko maputxeek, 100 egun igaro ostean

Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Ainhoa Barbarin presoa espetxera itzularazi dute bigarrenez, hirugarren graduari helegitea jarrita

Sare Herritarrak elkarretaratzea deitu du abuztuaren 4an Urretxun. Epaitegiak euskal presoen eskubideei “boikot” egiten ari direla salatu dute.


Preso(ohi)ak zapatan

Hego Euskal Herriko udal hauteskundeen kanpainan zenbait zerrendatan odol delituak zituzten preso ohiak egotea izan zen debate mediatikoetako bat eta, ondoren, lagun horiek atzera egin zutela.

Beharbada, mugimendu harekin EH Bilduk zenbait boto irabazi zituen, eta modu... [+]


Gutxienez 41 emakume hil dira espetxe batean Hondurasen

Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.


“Euskal preso politikoak etxeratzeko kartelak balkoi, jai eta plazetan jartzen jarraituko dugu”

Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak zigortu dituzte San Sebastian egunaren bezperan Plaza Berrian Udaltzaingoarekin izandako talkarengatik. Bakoitzari 750 euroko zigorra ezarri diete, eta ostegunean epaitegian deklaratu dute.


2023-05-02 | Leire Artola Arin
Hil egin da gose greban zegoen Khader Adnan preso palestinarra

Gose greban 87 egun zeramatzala, 44 urteko Khader Adnan astearte goizaldean konorterik gabe topatu dute ziegan. Ospitalera eraman dute, eta heriotza baieztatu dute han. Palestinako Jihad Islamikoa taldeko kide ezaguna zen, hainbatetan Israelgo indarrek atxilotu zutena. Jihad... [+]


2023-04-17 | ARGIA
EPPK-k berretsi du “denen sufrimendua” amaitzeko urratsak emateko prest dagoela

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.


Preso bat hil da Martuteneko kartzelan, Euskal Herriko espetxeetan hil den bigarrena bi egunetan

Hildakoa 57 urteko gizonezkoa da, eta erizaintzan zegoen. 24 orduan Euskal Herriko espetxeetan hil den bigarren presoa da.


2023-02-16 | ARGIA
Suizidioa, heriotza kausa nagusia Europako presoen artean

Presoen suizidio tasa gizartean dagoen tasaren bikoitza baino gehiago da. Horrez gain, presoen herenak buruko gaitzen bat du. Europako presoen osasunari buruzko 2020ko datuak dira, orain aurkeztu duten OMEren txosten batetik eratorriak.


Eguneraketa berriak daude