Preso pilaketak eta indarkeriarako deia eragin ditu El Salvadorreko “megakartzela” berriak

  • “Amerikako kartzelarik handiena” sortu du Bukele presidenteak, bandakideak sartzeko. Banda guztietakoak egongo dira nahastuta, 2020tik egin moduan. Giza eskubideen aldeko taldeek kartzeletako egoera salatu dute, eta ohartarazi bandak nahasteak hilketak eta matxinadak eragin ditzakeela.

Munduan preso gehien dituen herrialde bilakatu da El Salvador. Argazkia: AFP.

2023ko martxoaren 03an - 07:50

El Salvador berriz da albiste nazioartean, ohiko arrazoiengatik. Izan ere, Nayib Bukele presidenteak herrialdeko bandakideentzako “megakartzela” berria estreinatu du,“Amerikako handiena”, bere hitzetan. 40.000 presorentzako tokia du, eta dagoeneko 2.000 daude bertan, presidenteak berak zabaldutako bideo batean ikusi daitekeen moduan. Salbuespen egoera betean hartu du neurria Bukelek, iazko martxotik baitaude egoera horretan. Epe horretan gutxienez 64.000 pertsona atxilotu dituzte. Horrela, El Salvador munduan 100.000 biztanleko preso gehien dituen herrialdea bilakatu da.

Bukelek Terrorismoaren Aurkako Konfinamendurako Zentroa eman dio izena kartzelari, eta bideo bat zabaldu du, bandakideak kartzelara sartzen; hori da prentsak presondegira izan duen sarbide bakarra, debekatu egin baitie bertara sartzea. Bideoan ikusten dira bandakideak barruko arropetan soilik, alde batetik bestera korrika, eskuak lotuta eta elkarren kontra jarrita. “Hau izango da beren etxe berria, hamarkadatan biziko dira hemen, elkarrekin nahastuta, biztanleriari min gehiago egin barik”, adierazi du Bukelek.

Kartzela berria zazpi hilabeteko epean eta 116 hektareako lursailean eraiki dute. Komunikazio guztia etengo diete presoei, eta neurri zorrotzak ezarriko dituzte. “Presoen ordena, kontrola eta disziplina bermatuko dira, presoek legez kontrako ekintzarik egin ez dezaten kartzela barruan; eta beste bandakideekin komunikaziorik izan ez dezaten”, azaldu du Bukelek.

Urtebetean 64.000tik gora atxilotu izan dira herrialdean; eta atxilotzeko momentuan ez dute eskubiderik atxiloketaren arrazoia jakiteko, ezta abokatu baterako ere

Iazko martxotik indarrean dagoen salbuespen egoerak baimentzen du kartzeletan egoera horrelakoa izatea. Esan bezala, urtebetean 64.000tik gora atxilotu izan dira herrialdean; eta atxilotzeko momentuan ez dute eskubiderik atxiloketaren arrazoia jakiteko, ezta abokatu baterako ere. Horrez gain, 73 ordutik hamabost egunera luzatu dute prebentziozko atxiloketa epea.

Giza eskubideen aurka

“Elkarrekin nahastuta” biziko dira bandakideak, hori azpimarratu du Bukelek. 2002tik banda bateko eta besteko kideak kartzela bereizietan zeuden, elkarren arteko iskanbilak saihesteko. 2020an, ordea, ia 20 urtean lehen aldiz bi banda nagusietako presoak kartzela beretan sartu zituen.

Neurri horrek, egungo kartzela “erraldoiak” bezala, haserre eta beldur ugari sortu zituen El Salvadorreko jendartean zein nazioartean. El Salvadorreko Giza Eskubideen aldeko Komisioak zera esan zuen 2020an: “Bandak nahasteak matxinaden arrisku handia dakar, edota hilketa selektibo eta kolektiboak egotekoa”.

Human Rights Watch erakundeak salatu du Bukelek ezarritako salbuespen egoeran “giza eskubideen urraketa larriak” izan direla

Era berean, HRW Human Rights Watch erakundeak salatu du Bukelek ezarritako salbuespen egoeran “giza eskubideen urraketa larriak” izan direla. Azaldu dute neurriaren aitzakiapean egondako milaka atxiloketek “presoen pilaketa” eragin duela kartzeletan, eta horien artean haurrak daudela, 1.000 inguru. Izan ere, lege berri batek 12 urtera jaitsi du bandekin zerikusia duten delituengatiko ardura.

Era berean, erakundeak salatu du hamarnaka preso hil direla kartzeletan, batez ere Izalco eta La Esperanzakoetan. Espetxe horietan hiru eta lau aldiz gainditzen zituzten preso kopuruak, hurrenez hurren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: El Salvador
Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
“LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran”

Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]


Nayib Bukeleren atzaparretan katigatuta

Hauteskundeen emaitzak ez du inor sorpresaz hartu El Salvadorren: azken bost urteetan presidente izan dutenak horretan jarraituko du gainontzeko bostetan ere. Berrautaketa lortu duen herrialdeko lehen presidentea da; besteak beste, konstituzioak debekatzen duelako. Baina, botere... [+]


2024-02-02 | Gedar
Milaka preso lanera bidali dituzte El Salvadorren, “kartzelako egonaldiaren kostuaren truke”

"Gizarteari eragindako kaltea konpontzeko", egunean 3.000 preso ingururi ezartzen dizkiete era guztietako lan behartuak, ordaindu gabe. Gero eta lanordu gehiago bete, orduan eta lehenago aterako dituzte espetxetik.


Isabel Aleman. Amaiur-El Salvador-Amaiur
“Duela ehun urte Amaiurren egon ziren lau diputazioak, ez dakit aurten etorriko diren”

Sabino Arana saria jaso zuen urtarrilean Amaiurko Gaztelu Elkarteak. Herriko zinpeko alkate eta elkarteko kide Isabel Alemanek jaso zuen garaikurra. 1982an, gazteluak ageri duen monumentua jaso zutenean, hantxe zen Isabel, jakile eta lekuko zuzen.


PODCAST 2x3 | Bitcoina moneta ofizial bihurtu du El Salvadorrek

Herritarren nahiaren kontra eginez eta nazioarteko finantza instituzioen aholkuei bizkarra erakutsiz, bere nahia gauzatu du Nayib Bukele presidenteak: El Salvadorreko moneta ofiziala bihurtu da bitcoin izeneko diru birtuala. Estatuek kontrolatuko ez zuten moneta zuten amets... [+]


Burbuila lehertu daitekeela jakin arren, bitcoina moneta ofizial bihurtu du El Salvadorrek

Herritarren nahiaren kontra eginez eta nazioarteko finantza instituzioen aholkuei bizkarra erakutsiz, bere nahia gauzatu du Nayib Bukele presidenteak: El Salvadorreko moneta ofiziala bihurtu da bitcoin izeneko diru birtuala. Estatuek kontrolatuko ez zuten moneta zuten amets... [+]


El Salvadorretik dator berria

El Salvadorreko 2019ko hauteskunde presidentzialak Nayib Bukele-k irabazi zituen lehenengo itzulian botoen %53,1arekin. Presidente berriak 37 urte zituen enpresaria zen, bere publizitate agentzia hamabi urtez aritu zen FMLNren komunikazio eta propaganda kudeatzen eta alderdi... [+]


Oasi kolektiboa

Etorkizun beltza iragarriko lioke askok Erdialdeko Amerikako herrialde txikienari. Azken ehun urtean apenas ezagutu dute bakerik El Salvadorren, armak hartu eta azala tatuatzea da gazte askoren irtenbide bakarra. Bide horrek, ordea, kartzelara edo lurrera bueltan eramaten du... [+]


“Gu ez gaitu koronabirusak hilko, gu goseak hilko gaitu”

Koronabirusak eragin duen krisiari askotariko erantzunak eman dizkiete gobernuek, baina gehienek etxean geratzera derrigortu dituzte herritarrak. Zenbait gobernuk erabili duten hizkera belikoari jarraiki, “etsaia” kanpoan dago, eta norbere burua babesteko erarik... [+]


Eguneraketa berriak daude