Carlos Etxebarria El Correo egunkariko kazetaria urtarrilaz geroztik da preso Habanako Combinado del Este espetxean, AEBetako espioia izatearen akusaziopean.
Bilboko kazetariak bere garaian Kolonbiako bake prozesua jarraitu zuen gertutik, Kuban hango gobernuaren eta FARCen arteko negoziazioak eman zirenean. Oro har, Venezuelako barne egoera eta herrialde hark Kolonbiarekin izan dituen gatazkak ere gertutik jarraitu ditu, besteak beste.
Kubak urtarrilaren amaieran atxilotu zuen eta, munduko hamaika herrialdek eta erakundek egindako eskaerei muzin eginez, oraindik preso mantentzen du epaiketaren zain. Sei hilabete daramatza preso La Habanan, eta esan liteke ia inkomunikatuta dagoela, familiarekin hiru gutun besterik ez baititu trukatu.
Irakurleari seguruenik ezagun egin zaio albistearen hainbat kontu, edo sikiera doinua, eta seguruenik susmagarria ere bai, ez arrazoi barik, irakurtzen aritu dena ez baita egiazko gertaera. Bai, izenak eta lekuak aldatuz gero, berehala etorriko zaio Pablo Gonzalez burura, Polonian 178 egun preso daraman euskal kazetaria.
Kazetariaren bikotekide Oihana Goirienak salatu berri duenez, ez dute komunikazio zuzenik harekin –sei hilabetez, hiru karta guztira–, ez diete uzten ez telefonoz hitz egiten ezta zuzeneko bisitarik ere, eta oraindik ez zaizkio jakinarazi zergatik akusatzen duten espioi izateaz.
Europar Batasuneko zuzenbide jokaerak oso zabalak eta ugariak dira herrialdearen arabera, baina oro har, oinarrizko printzipioa da akusazioaren froga edo zantzu batzuk erakustea, batez ere behin-behineko kartzela zigorra hainbeste luzatzen denean.
Baina ez, Poloniak ez du halakorik egin, eta Gonzalezen defentsak uste du izan litekeela ez duelako halako frogarik. Edozein kasutan, jakin badakigu estatuek nola jokatzen duten frogak eraikitzeari begira, are gehiago oraingo Errusia-Ukrainia gerra testuinguruan. Horregatik, egoera beldurgarria da, lehenik Gonzalezentzat, jakina, baina baita kazetaritzarentzat ere, orain arte Gonzalezi buruz dakiguna horixe baita, kazetari lanetan ari zela atxilotu zutenean.
Polonian preso izatea ere bada beldurra areagotzeko moduko faktorea, nahiz eta jakina den Europako beste herrialde batzuetan ere oso modu autoritarioan jokatzen dela hala nahi denean. Horren erakusgarri bikaina da Julian Assangeren kasua: duela gutxi Erresuma Batuko justiziak eta gobernuak AEBetara estraditatzea onartu dute, AEBetako sarraskien informazio sekretua zabaltzeagatik. Orain artekoa ikusita, eta epaiketari begira, oraingoz badirudi Pablo Gonzalezek berak demostratu beharko duela ez dela Errusiako espioia, eta ez Poloniako justiziak Gonzalez espioia dela.
Amesgaiztoa are gehiago gaiztotzen da Espainiako Gobernuko Sanchez presidenteak adierazten duenean utzi behar zaiola bidea egiten Poloniako justiziari eta konfiantza duela haren jardunean. Eusko Legebiltzarrak erakutsi du Gonzalezen aldeko jarrera eta eskatu dio Espainiako Gobernuari auziaren gertuko jarraipena egin dezan, baina kito, oro har, zarata instituzional edo mediatiko txikia da auziaren bueltan, are gutxiago Poloniak inolako presiorik sentitu dezan. Eta, Poloniako justiziaren independentziaren bermearen aurrean, ondo baino hobeto dakigu zein garrantzitsua izan litekeen estatuen presioa.
Ez dakit zuk, irakurle, baina Gerra Hotz giro berpiztu honetan nekez irudika dezaket hau guztia berdin Carlos Etxebarria El Correo-ko kazetariaren kasuan.
Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.
Erruduntzat joko du bere burua Euskal Herrian gauerdia denean egingo den epaiketan. Erresuma Batuan espetxean egon den denborako –bost urte eta bi hilabete– espetxe zigorra ezarriko diote. Horrela, aske geratuko da.
Palestinar errefuxiatuei laguntzeko UNRW agentziako kideak dira hildakoak. NBEko langileen heriotza tasa altuena dela jakinarazi du agentziak. Israelek momentu oro jakin du non zeuden laguntzaile humanitarioak, eta “berariaz” egin die eraso, salatu duenez. 122... [+]
Errusiako epaileek leporatzen diote, besteak beste, Armata errusiar tanke modernoenaren ekoizlea den Uralvagonzavod enpresako dokumentu klasifikatuak gainean zeramatzala harrapatu zutela. 20 urteko zigorra jaso dezake. Baina benetako espioia ote zen? Zoritxarrez, ezetz esango... [+]
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]
Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]
Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]
Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.
Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.
Otsailaren 28an bi urte beteko atxilo. Egun horretarako, Gonzalez libre uztea aldarrikatzeko manifestaziora deitu du Guernica Gernikara ekimenak.
AEBetako merkataritza elektronikoko eBay plataformak jazarpen kanpaina egin zuen 2019an enpresarekin kritikatu zuten bi blogariren aurka. Beldurtzeko asmoz, hiletetako lore-koroa bidali zieten etxera, baita zerri odoldu baten maskara, bizirik zeuden armiarma eta labezomorroak... [+]
Poloniako justiziak beste hiru hilabetez luzatu du Pablo Gonzalez euskal kazetariaren behin-behineko espetxeratzea. Zazpigarren luzapena da, eta bi urte egingo ditu kartzelan 2022ko otsailean atxilotu zutenetik.