Larunbatean Donostiako Bulebarretik abiatu zen preso gaixoen aldeko manifestazioak milaka lagun bildu zituen. Sarek antolaturiko ekimenak arratsaldeko bostak aldera ekin zion ibilbideari “Larriki gaixo dauden euskal presoak etxera. Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” zioen pankartaren atzetik.
Manifestazioa hasi aurretik Ixiar Arteaga Sareko bozeramaileak instituzioei eta jendarteari dei egin zien: “Gaurko manifestazioarekin aktibazio ziklo berri bati hasiera emango diogu. Gaixo larri dauden presoen gaiak urgentziazko irtenbidea behar du”. Joseba Azkarragak “etxean eta bizirik” nahi dituztela azpimarratu zuen.
Manifestazioaren lehen lerroetan presoen senideak kokatu ziren. Sareren “Salatzen dut” dinamikako hatz erakusleak eraman zituzten hauek, presoen argazkiekin. Gerturatu zirenen artean EH Bilduko ordezkaritza zabal bat izan zen, Arnaldo Otegi, Pello Urizar eta Maddalen Iriarte tartean. Elkarrekin Podemos alderdiko parlamentari Pili Zabala ere bertan izan zen.
Ordubete inguruko martxaren ostean, manifestazio burua seiak aldera iritsi zen berriz ere Bulebarrera. Jose Luis Elkoro Bergarako alkate ohi eta Nerea Alias aurkezleak hartu zuten hitza. Elkorok presoen aldeko mugimenduaren sorrera izan zuen hizpide: “Gogoan dut orain dela 40 urte, Bergarako alkate nintzela, nola etorri ziren Txillida, Iñaki Cacho, Miguel Castells, Felix Soto eta beste batzuk, eta zintzilikatu zuten Bergarako udaletxeko balkoian pankarta bat, askatasuna eskatzeko. Eta jaso zuten erantzuna, herria zutik ipini zen, indartu zen, eta lortu zuen preso guztiak kaleratzea. Zergatik orain ez, orduan egin bazen?”
Aliasek, berriz, Espainiako eta Frantziako estatuen jokaera kritikatu zuen: “Ez diegu utziko gaitz larri eta sendaezinak dituzten hamar euskal presoen bizitzekin jolas daitezen”.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Euskal preso politikoa ostiralean hil zen minbizi baten ondorioz, 30 urteko espetxealdiaren ostean kaleratu eta 10 hilabetera. Troitiñoren kasua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen politikaren adierazle dela salatu dute bi elkarteek. Mobilizazioak antolatu dituzte... [+]
Eritasun "larri eta sendaezin" bat duela, baldintzapean atera da kalera otsailaren 5 goiz honetan. Orotara, 30 urtez gora pasa behar izan ditu kartzelan.
61 urteko preso lekeitiarrak maiatzaren 13an buruko isuria izan zuela argitaratu du Etxeratek. Orain Puerto-I kartzelako (Cadiz, Andaluzia) erizaindegian dagoela eta asteburuan familiaren bisita izan duela gehitu du.
Dispertsio politika bukatzeko eta larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu diete Espainiako Estatuko eta Europako Parlamentuko presidenteei.
Sareko kideek presoen egoera aldatuko den "itxaropena" erakutsi dute: "Hala behar luke, behinik behin. Orain da unea; izan ere, orain ez bada, noiz?"
2019ko zerrendatik bi izen atera dira: Aitzol Gogorza, espetxeratze arinduan, eta Jose Angel Otxoa de Eribe, berriki zendua. Duela hamar urte baino hamahiru preso larri eta sendaezin gehiago daudela ohartarazi du Etxerat elkarteak.
Euskal Herrian jaio izanaren ordaina izan da gatazka mingarri batean harrapatuak egotea. Aukera bat izan zitekeen ez ikusiarena egin eta ezer gertatuko ez balitz bezala bizitzen saiatzea. Zilegi izan daiteke.
Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso ohiak eta Txeman Matanzas abokatuak preso gaixoen egoeraren inguruko hitzaldia eman dute Gasteizko unibertsitateko campusean. Aretoak gainezka egin du. Aurretik Esteban de Garibay elkarte eskuindar unionistak hitzaldiaren aurkako kontzentrazioa... [+]
EHUren Gasteizko campusean egingo da hitzaldia, asteartean. Esteban Garibai elkarteak hitzaldiaren kontrako elkarretaratzea deitu du, hitzaldia hasi baino ordu laurden lehenago. Hizlariaren aurkako jazarpenarekin aurkako “sufrimendu jakin bat” estali nahi dela salatu... [+]
Ibon Fernandez Iradi euskal presoak egindako zigor etete eskaera onartu du Parisko Zigor Aplikazioen Auzitegiak, baina Fiskaltzak jarritako helegitea medio, haren askatasunari buruzko azken erabakia bi hilabete barrura arte atzeratu da. Esklerosi anizkoitza du Lasarte-Oriako... [+]
Espainiako Estatuak darabilen kartzela politikak euskal presoen eskubideak urratzen ditu eta urraketa horien txostena aurkeztu dute Sare Herritarrak eta EHUko Ikasmirak elkarteak. Txostena Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordera eramango dute orain.
Larunbatean jarri zuten abian kanpaina Bakearen Artisauek. Uztailaren 5ean Parisko Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak baldintzapean aske uztearen alde egin zuen, baina fiskaltzak helegitea jarri zuen eta preso jarraitzen du.