Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso ohiak eta Txeman Matanzas abokatuak preso gaixoen egoeraren inguruko hitzaldia eman dute Gasteizko unibertsitateko campusean. Aretoak gainezka egin du. Aurretik Esteban de Garibay elkarte eskuindar unionistak hitzaldiaren aurkako kontzentrazioa egin du. Komunikabideen eta poliziaren presentzia itogarria izan da.
Voxek hitzaldia debekatzeko eginiko eskaria ez du aintzat hartu Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak, baina Poliziari eskatu dio ekitaldia zelatatzeko. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Jesus Lozak Sareri eskatua zion ordurako hitzaldia bertan behera uzteko, legezkoa izan arren “biktimen aurkako erasoa eta umiliazioa” eragingo zuela iritzita. Covite EHUri zuzendu zitzaion hitzaldia debeka zezan. EAJk, Josu Erkorekaren ahotik, ekitaldia legezkoa dela onartu zuen, baina “terrorismoaren biktimentzat umiliagarria” izan ote zitekeen jarri zuen zalantzan.
Sarek deialdia mantendu eta urgentziazko prentsaurrkeoa egin du aurretik, solasaldia hartzetzekoa zen eraikinaren ate aurrean. “Elkar ulertzearen eta enpatiaren” garrantzia defendatu du ekimen herritarrak, boikot saiakerak “elkarbizitzaren aurka” egiten duela nabarmenduz. Lopez de Abetxukok zigorra beteta duela eta bere eskubide guztien jabe dela ere azpimarratu du Iñaxio Oiartzabal bozeramaileak. EHUk oharra plazaratu du, aretoaren eskaera zuzena izan dela eta baimena emateak edukiaren ados dagoenik ez duela esan nahi adieraziz. Hala eta guztiz ere, eskaera egin dio Sareri, “kontuan har dezan ETAren biktimen sentimendua, sentsibilitatez joka dezan, eta biktimak mindu ditzaketen keinuak edo adierazpenak saihestu ditzan”.
Kanpoan, espektakulu mediatikoa
Eguerdian, Carlos Urquijok zuzentzen duen Esteban Garibay elkarteak kontzentrazioa egin du hitzaldia deituta zegoen eraikinaren parean, Ez ahanzturarik ez barkamenik zioen pankartaren inguruan. PPko kideak nabarmendu dira gehien. Bertan izan dira Alfonso Alonso, Iñaki Oyarzabal edo Ramon Rabanera, besteak beste. Espainiako Estatu osoko hamarna kazetari eta hedabide ere bertan ziren, batzuk zuzeneko emisioa egiten tarteka. Uniformez jantzitako dozena bat ertzain egon dira eraikinaren sarreran. Baita Ertzaintzako arduradun nagusietako batzuk ere kalez jantzita, kanpoan zein hitzaldiaren aretoan gertatzen ari zena zelatatzen.
Barnean, preso gaixoak askatzeko eskaera pedagogikoa
Hitzaldia ordu erdiko atzerapenarekin hasi da. Komunikabideei sarrera eragotzi die EHUk, edukiera arazoak argudiatuta. Hala eta guztiz ere, kazetarietako batzuk aretoan sartu dira. Sareko kideak aretoaren sarrera zaintzen saiatu dira boikotatzaileekin, poliziekin eta komunikabideekin arduratuta. Aretoa txiki utzi dute herritarrek. 70 eserlekuak beteta zeuden, eta beste 50 lagunek behintzat jarraitu dute hitzaldia lurrean eserita edo zutik. Gazte asko izan da entzuleen artean, baina adin guztietako herritarrak hurbildu dira.
Hitzaldi argigarri eta pedagogikoa eman dute Lopez de Abetxukok eta Matanzasek. Lopez de Abetxukok hartu du hitza lehenik. Ekarpen bat egin nahi duela esanez hasi du mintzaldia, “kontatuz gaixo egonda kartzelan egotea zer den”. Ia 30 urte egin ditu kartzelan, urte luzez bihotzetik larriki gaixo zela. Espetxealdian egin zioten bihotz taupagailua jartzeko ebakuntza. Euskal preso politikoek izan ohi dituzten bizi-baldintzak azaldu ditu lehenik, bakartzean azpimarra jarrita. Presoek bi edo lau patio ordu izaten dituzte, eta gainontzeko denbora ziegan ematen dute, bakarrik. Isolamenduak denboraren poderioz “arrastoa” uzten duela adierazi du Lopez de Abetxukok, eta bizi-baldintza horietan “katarro bat” artatzea ere “gurutze bidea” bihurtzen dela azaldu, burokraziaren eta eragozpenen ondorioz.
Medikuarekin hitzordu bat eskatu eta gauzatu arteko tartea hilabete batez luza daiteke espetxean, Lopez de Abetxukoren esanetan. Hori dela eta, “askok mediku arreta eskatzeari uzten diote”. Horrek errazten du gaixotasunak larriagotzea. Gaitz larri bat diagnostikatzean, aldiz, presoari bi sentimendu nagusi sortzen zaizkiola azaldu du: “Larrimina eta beldurra”. Larrimina, adiskide eta senideek sufritu egingo dutelako ezer egiteko aukerarik gabe. Beldurra, heriotzaren mamua beti dagoelako presente. Bere kasua jarri du adibidetzat. Gaitz kardiopatiakoa du Lopez de Abetxukok. Isolamenduan egonik, takikardia eraso bat izan eta alarma joz gero, artatua izaterako 45 minutu igaroko ziratekeen. “Ordurako hilik nengokeen”.
“Garai politiko berriei” aipamena egin die Lopez de Abetxukok. Dispertsioa eta preso gaixoak eta 70 urtetik gorakoak espetxean jarraitzea ez dela “onargarria” salatu du. Legea betetzea eskatzen ari dela gogoratu du, ez inongo pribilegiorik. Preso gaixo larriak “heriotzara kondenatzen” ari direla esanez amaitu du mintzaldia.
Osasuna, ezinbesteko frontea
Txema Matanzas abokatuak preso gaixoen argazkia irudikatu die entzuleei. 1989an hasi zen abokatu lanetan Matanzas, “presoen osasuna ez zen gure lehentasuna orduan”. Besteren artean, presoak oro har gazteagoak baitziren. Kolektiboaren bataz besteko adinak nabarmen egin du gora ordutik. Horrek eta espetxeko bizi-baldintza okerrek gaixotasun gehiago eta berriak hedatzea ekarri du: psikologikoak, kognitiboak zein fisikoak. Ondorioz, “osasuna ezinbesteko borroka frontea bilakatu da”.
Egun larriki gaixo dauden presoen zerrenda ofizialak 21 pertsona jasotzen ditu. Jose angel Otxoa de Eribe arabarra zen horietako bat. Urrian hil zen, gaixo larria izan arren lau hilabete lehenago soilik onartu zioten kaleratzea. Baina, ohartarazi du Matanzasek, “zerrenda dinamikoa da”. Urte hasieran berrituko da zerrenda, eta izen kopurua handitu egingo dela aurreratu du.
Egoera gordina irudikatu du Matanzasek. “Ezin ditugu preso gaixoak atera. Ez dago baldintza juridikorik ez politikorik”. Baldintza horiek sortu bitartean, borroka hiru gauza lortze bidean zentratu du abokatuak: baldintzapeko askatasunak ematea; dispertsioarekin amaitu eta presoak Euskal Herrira bueltatzea; eta gaixoak mediku arreta egokiena ahalbidetzen duten espetxeetara lekualdatzea.
Txalo artean eta presoen alde borroka egiteko deia luzatuz amaitu da hitzaldia. Eraikinaren kanpoaldean poliziak eta hamarna kamera eta kazetarik Abetxukoren zain jarraitzen zuten, zelatatze mehatxugarrian. Aretoaren kanpoaldean ere baziren gutxi batzuk. Hamar bat minutuz itxaroten egon ostean, beste ate batetik eta inor ohartu gabe irten dira hizlariak, Sareko kideak eta baita haiek babesteko hurbildutakoak ere. Marka da gero, Matanzasek ARGIAri adierazi dion bezala, hitzaldi honek ez bailuke inongo iskanbilarik sortuko ez hogei urte ez hamar urte lehenago.
Euskal preso politikoa ostiralean hil zen minbizi baten ondorioz, 30 urteko espetxealdiaren ostean kaleratu eta 10 hilabetera. Troitiñoren kasua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen politikaren adierazle dela salatu dute bi elkarteek. Mobilizazioak antolatu dituzte... [+]
Eritasun "larri eta sendaezin" bat duela, baldintzapean atera da kalera otsailaren 5 goiz honetan. Orotara, 30 urtez gora pasa behar izan ditu kartzelan.
61 urteko preso lekeitiarrak maiatzaren 13an buruko isuria izan zuela argitaratu du Etxeratek. Orain Puerto-I kartzelako (Cadiz, Andaluzia) erizaindegian dagoela eta asteburuan familiaren bisita izan duela gehitu du.
Dispertsio politika bukatzeko eta larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu diete Espainiako Estatuko eta Europako Parlamentuko presidenteei.
Sareko kideek presoen egoera aldatuko den "itxaropena" erakutsi dute: "Hala behar luke, behinik behin. Orain da unea; izan ere, orain ez bada, noiz?"
2019ko zerrendatik bi izen atera dira: Aitzol Gogorza, espetxeratze arinduan, eta Jose Angel Otxoa de Eribe, berriki zendua. Duela hamar urte baino hamahiru preso larri eta sendaezin gehiago daudela ohartarazi du Etxerat elkarteak.
Euskal Herrian jaio izanaren ordaina izan da gatazka mingarri batean harrapatuak egotea. Aukera bat izan zitekeen ez ikusiarena egin eta ezer gertatuko ez balitz bezala bizitzen saiatzea. Zilegi izan daiteke.
EHUren Gasteizko campusean egingo da hitzaldia, asteartean. Esteban Garibai elkarteak hitzaldiaren kontrako elkarretaratzea deitu du, hitzaldia hasi baino ordu laurden lehenago. Hizlariaren aurkako jazarpenarekin aurkako “sufrimendu jakin bat” estali nahi dela salatu... [+]
Ibon Fernandez Iradi euskal presoak egindako zigor etete eskaera onartu du Parisko Zigor Aplikazioen Auzitegiak, baina Fiskaltzak jarritako helegitea medio, haren askatasunari buruzko azken erabakia bi hilabete barrura arte atzeratu da. Esklerosi anizkoitza du Lasarte-Oriako... [+]
Espainiako Estatuak darabilen kartzela politikak euskal presoen eskubideak urratzen ditu eta urraketa horien txostena aurkeztu dute Sare Herritarrak eta EHUko Ikasmirak elkarteak. Txostena Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordera eramango dute orain.
Larunbatean jarri zuten abian kanpaina Bakearen Artisauek. Uztailaren 5ean Parisko Zigorrak Aplikatzeko Auzitegiak baldintzapean aske uztearen alde egin zuen, baina fiskaltzak helegitea jarri zuen eta preso jarraitzen du.
Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.
Oreretarrak 20 urte egin ditu espetxean. Gaixotasun psikiko larriak ditu eta hainbat aldiz eraman behar izan dute ospitalera. Urteak dira Gogorza etxeratzeko eskatuz kanpaina egiten ari direla. Basauriko espetxean zeukaten 2012. urtetik, eta asteartean, Martutenen tramite batzuk... [+]