Preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko ‘40 Minutu Rock’ jaialdia, aurten bi egunekoa

  • Otsailaren 22an hasiko da Durangon 40 Minutu Rock jaialdia eta 23an bukatuko da. Landako gunean "kontzertu maratoia" egingo dute eta berariaz prestaturiko ikuskizuna ere izango da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 31n - 14:40

Bosgarren edizioa izango da aurtengoa eta ostiralean, otsailak 22, “Elkartasun dantzaldia” egingo dute hasteko. Bertan, Pirritx, Porrotx eta Marimototxekin, hainbat eragile eta borroka batuko dituzte: hezkuntza komunitatea, mugimendu feminista, pentsionistak, musikariak, mendizaleak,osasun arloko langileak, bertsolariak, euskaltzaleak...

Ostiraleko egitaraua bukatzeko, 40 minutu iraungo dituen “Etxerako giltzak” ikuskizuna eskainiko dute: “Gotzon Barandiaranek koordinatuta, eta euskal dantzari, kantari eta bertsolari desberdinekin elkarlanean preso eta iheslarien gaira hurbildu gara. Denbora, distantzia eta ausentziaz arituko gara”. Alde batetik, dantzan, Ane Gabilondo eta Uribarri Atxotegi arituko dira. Bestetik, Ines Osinaga eta Mikel Urdangarin kantuan. Eta bukatzeko, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal arituko dira bertsotan.

Larunbatean, 10:30ean irekiko dute Durangoko Landako gunea eta egun osoko “kontzertu maratoiei” emango diote hasiera. Hesian, Nogen, Zea Mays, Esne Beltza, Huntza, IRA eta aurtengo kanta egin duen Bad Sound System taldeak igoko dira oholtzara, besteak beste. Barruko karpan, Gorpuzkingz, Gorka Suaia eta musika jartzaileak egongo dira.

Sarrerak: Ostiralekoak 5€ (ikuskizun bakoitza), interneten eta bertan / Larunbatekoak 16€ aurrez erosita ohiko tokietan eta 20€ bertan.

 

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Makrofestibalak: ezin neurria hartu eukaliptoari

Boga Boga festibala antolatu dute Donostian, eta jaialdiaren bezperatan, EHUko Uda Ikastaroen barnean, bi eguneko jardunaldiak egin dituzte Dabadaba aretoan, Egia auzoan. Hainbat musikari ez ezik, zenbait makrofestibalen antolatzaileak bertaratu dira hizlari gisa, baita... [+]


2024-09-12 | Xalba Ramirez
Erreskatatu-ka-tu-tu-ka

Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------

Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]


Musika Hamabostaldia: gogoeta batzuk

Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]


Noiz hasi ginen kantatzen?

Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]


Adore kontrolatua

Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.[+]


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eguneraketa berriak daude